Martin Ugalde Bekearen deialdia zabaldu dabe

Bizkaie! 2019-05-23 09:04   Kulturea

Euskal Herria euskal hedabideetan izango da aurtengo hautagaiek landu beharreko gaia.

Urte birik behin emoten dabe Martin Ugalde Bekea, gai nagusi bi lantzeko asmoz: Martin Ugalderen beraren figurea eta obrea aztertzea, eta euskal kazetaritzearen inguruko ikerlanak egitea. Berria, Elkar eta Jakin fundazinoek, Martin Ugalde Kultur Parkeak eta Andoaingo Udalak antolatzen dabe deialdia.

Zabaldu barri daben deialdira, idatzizko zein ikus-etzunezko lanen proiektuak aurkeztu leitekez. Irailaren 2ra arteko epea daukie haugaiek dokumentazino guztia bialtzeko, eta aukeratutako proiektua urtebetean amaitu beharko da. 8.000 euro emongo deutsiez irabazleari. Bakarka edo taldeka parte hartzeko aukerea dago.

Gai zehatza jarri dabe aurten: Euskal Herria euskal hedabideetan. Hortaz, arkeztutako proiektuek Euskal Herriaren kontzeptua inguruko hedabideetan zelan erabilten daben aztertu beharko dabe, hau da, ze izen erabilten dan Euskal Herriaren kontzeptuaz berba egiteko, eta ze muga eta lurralde autortzen deutsien.

Martin Ugalde Bekearen antolatzaile diran erakundeek ordezkari bana izentauko dabe epaimahairako. Lanak aurkezteko epea amaitu baino lehen, Martin Ugalde Kultur Parkearen webgunean esango dabe nortzuk diran epaimahaikideak.

Oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu