Diego Vasallo eta Jesús M. Cormanen pinturak ikusgai Bilbon

Bizkaie! 2019-05-22 09:21   Kulturea

Black twins erakusketea garagarrilaren 12ra arte egongo da, Bizkaiko Abogaduen egoitzan.

Abogaduen lana eta artea urruneko kontzeptu bi dirala emoten dauen arren, sarri margolan erakusketak ipinten ditue Bizkaiko Abogaduen Bazkunaren egoitzan, Bilboko Uribitarten. Oraingo honetan, artista biren obrea ikusgai izango da, Black twins izenburupean, garagarrilaren 12ra arte. Diego Vasallo eta Jesus Maria Corman dira.

Diego Vasallok sorkuntzearen alderdi ugari landu izan ditu, esate baterako, musikan ibili zan Los Dalton, Duncan Dhu eta beste talde batzuetan. Bilboko erakusketan, baina, Vasalloren margolanak egongo dira ikusgai. Alde kromatikotik, kolore lauak erabilten ditu Vasallok, soiltasun handikoak: zuriak eta baltzak gehienbat, horitik hurreko tonu batzuk be bai.

Jesus Maria Cormanek, ostera, naturara hurreratzeko bitartekotzat darabil pinturea. Paisaietatik abiatzen da, baina modu alternatibo baten erakusten ditu, zentzumenetan oinarritutako irakurketea eginaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu