1.200 sarreren zozketea dakar Chillida Lekuk

Bizkaie! 2019-03-26 12:10   Kulturea

Apirilaren 13rako eta 14rako baliogarriak dira sarrerak.

Parte hartzeko, nahitaezkoa da: 18 urtetik gorakoa izatea eta zozketan parte hartzeko txartela eskuratzea, martiaren 29a baino lehen. Parte-hartzaile bakotxak, bat eta lau bitarteko sarrera kopurua eskatu leikez. Goizeko sarrerak 10:00etatik 13:00era eta arratsaldekoak 13:00etik 19:30era, erabiltekoak izango dira.

Zorionekoek, apirilaren 1etik aurrera, euren posta elektronikoan jasoko ditue, sarrerak eskuratzeko argibideak. Ganerako parte-hartzaileek Chillida Leku-ra egiten daben lehen bisitaldian erabilteko deskontua jasoko dabe.

Egun osoan zehar, La casa del vacío, arte eta arkitektura eskoleak, museoaren hezkuntza arloko lankidetzeagaz, edade guztietako jenteari zuzendutako hiru tailer antolatuko ditu, besteak beste, Hutsunea, mugak eta denbora; hor Eduardo Chillidaren pentsamenduaren kontzeptuak landu ahal izango dira.

Kontuak kontu, zortzi urte baino gehiago zarratuta egon ostean, apirilaren 17an zabalduko ditu ateak Txillida Lekuk.

Zaharbarrizte lanak egiteko Museoak euskal administrazino publikoen laguntzinoa eta babesa ditu: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailaren laguntzinoa.

Era berean, Hauser&Wirth arte-galeria Chillidaren Ondorengotzearen ordezkaria da 2017tik eta artistearen ondarea jagoteko alkarlan estuan dabil haren familiagaz, sektorean dauen 26 urtetik gorako esperientziari esker. Konpromiso handiagaz, galeriako lantaldea Chillida Lekurako eredu iraunkor barri bat diseinetako aholkularitzea eta laguntza indibidualizatua emoten dago, etorkizuneko belaunaldiek Eduardo Chillidaren bizitzea eta obrea ezagutzen jarraitu deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu