Badator ‘Gure etxea’ Herri Antzerkia

Bizkaie! 2019-03-22 09:39   Kulturea

Mungiako berrehun persona inguru batu dira erronka kultural honetan parte hartzeko.

Mungiako Landetxo Goikoa baserrian aurkeztu dabe egunotan Gure etxea, asmo handiko proiektu kulturala. Herriko berrehun persona inguru batu dira erronka kultural honetan parte hartzeko: alkarteak eta era partikularrean aurkeztu diran interpreteak.

Antolakuntza eta aholku lanetan, barriz, Markeliñe eta Glu Glu Produkzinoak antzerki konpainiak dabiz, ospe eta esperientzia handiko korporazino bi euskal antzerkigintzan, hain zuzen be. Hemen, nabarmentzekoak dira ibilbide eta eskarmentu handiko profesionalak: alde batetik, Jon Kepa Zumalde, obrearen sortzailea, Markeliñeko kidea; beste alde batetik, Toño Pinto produktore exekutiboa, Mari Cruz Melgosa kideagaz batera, Glu Glu Produkzinoak-ekoak biak. Zuzendari artistikoa, barriz, Ugaitz Alegria da, Glu Glu konpainiako kidea hau be.

Aurkezpenean izan dira lan-talde profesionala: Jon Kepa Zumalde, obrearen sortzailea eta Markeliñeko kidea; Toño Pinto, obrearen produktore exekutiboa, Glu Glu Produkzinoak-ekoa; Ugaitz Alegria, obrearen zuzendari artistikoa, Glu Glu konpainiakoa.

Beste alde batetik, herritarren parte-hartzea ordezkatuko dabenak: Leire Bilbao eta Mila Goikoetxea mungiarrak, obran aktore legez parte hartuko dabenak.

Kontuak kontu, obrearen estreinaldia apirilaren 6an izango da Mungiako Olalde Aretoan:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu