Alexander Barrenak lehen saria irabazi dau San Petersburgoko Robotika Lehiaketan

Bizkaie! 2018-12-12 09:37   Kulturea

Dobo Space-ek industria mundurako robot aurreratuak erabilten ditu. 

Alexander Barrena Garay | Ikusi handiago | Argazki originala

Gernikako San Fidel Ikastolako ikasle batek, Alexander Barrena Garayk (DBH 4. maila), San Petersburgoko nazinoarteko lehiaketan Bizkaiko Camp Tecnológicoko taldeagaz, Unescok eta SUAI Unibersidade Aeroespazialak antolatutako San Petersburgoko Robotika Txapelketan lehen saria irabazi dau, nazinoarteko lehiakideek parte hartzen daben lehenengo edizinoan.

Hamabost urteko gazteak, zemendian Bizkaiko Camp Tecnológicoko taldeagaz, aurreko udan Lleidan, Arango Haranean, ospatutako robotika txapelketan hautatutako ikasle multzo batek osotua, errusiar txapelketan parte hartu dau. Holan ba, Bizkaiko Camp Tecnológico taldeak, txapelketan txinatar eta errusiar taldeakaz batera parte hartu dauenak, Dobo Space izeneko lehiaketearen txanda bitan kalifikazino handiena lortu dau.

Erronkea, Dobot Magician roboten bidez, industria mundura zuzendutako programazino aurreratu mueta bat, 4.0 industria muntai kate bat modu simulatuan optimizetea.

Kontuak kontu, taldeak lehenengo saria irabazi eban txapelketearen txanda bien artean kalifikazino handiena lortuta. Ganera, sari bi gehiago irabazi zituan, etorkizun handiena dauen taldeari eta talde konbinatu onenari. Robot mueta honeek DBH, Batxilergo eta Lanbide-heziketa ikasleek 4.0 industriak eta eraldaketa digitalak eskatzen dituan gaitasunak garatzen hastea ahalbidetzen dau.

Lehen mailako nazinoarteko txapelketa honetan izandako parte hartzeak eta ikasle gernikarrak irabazteak, ikastolako arduradunen arabera, ikastolan robotikearen garapen egokia eta zientzian eta teknologian aurrera pausuak emoteko programazinoaren eta robot hizkuntzearen garrantzia agirian jarten dau, izan be, San Fidel Ikastolako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak ikasturtean zehar astero ikasten dabe robotikea eta Euskadi osoko 40 bat ikastetxek parte hartzen daben First Lego League Euskadi, Innobasquek antolatzen dauen robotika, zientzia eta teknologia lehiaketan parte hartuko dabe.

Aurreko urtean, ganera, ikastola gernikarrak txapelketan parte hartu eban lehenengo urtean, 40 ikastetxetik 9. postuan geratu ziran robotaren misino atalean, robotikan lortutako mailea neurtzen dauen klasifikazino bikaina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu