Durangoko Euskal Dendea gora, bisitari eta salmentetan

Bizkaie! 2018-12-10 08:00   Kulturea

Euskal Herri guztiko 52 artisauren produktuak egon dira aurtengo edizinoan.

Durangoko Azokeagaz batera etorri zan, eta haregaz batera joan da 23. Euskal Dendea, euskal artisauen topagunea. Antolatzaileak pozik geratu dira, bisitarien eta salmenten aldetik ederto ibili diralako. Bost egunean, 33.681 bisitari joan dira Euskal Dendara, igaz baino 7.000 gehiago.

Ikaragarrizko zifrak dira aurtengoak, inoz ez genduan pentsauko 30.000 bisitari izango genduzanik. Eta jakina, holako harrerea salmentetan igarri da. Pozik dagoz artisauak, azpimarratu dau Bernat Vidalek, Arbaso alkarteko presidenteak. Orain dala urte bi 23.000 bisitari izanda, edo igaz 26.000, goia jo ebela uste eben antolatzaileek, baina aurten 30.000ko mugea pasau dabe lehenengoz.

Arbasok jentearen jarrerea nabarmendu dau, leialtasuna. Gero eta jente kontzietziaduagoa jatorku, dino Vidalek. Euskal Dendearen helburu nagusia artisautza tradizionala eta garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, Euskal Herriko zigiluagaz. Bisitariek babesa emoten deutsie bizi-bizirik dagozan eskulangintzei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu