'Ni' eta Esne Beltza gaur Plateruenan
2018-12-06 12:34 KultureaDisko barria zuzenean eskainiko dau Esne Beltza taldeak.
Plateruenako egitaraua abenduaren 5ean hasi zan, Ikasle Egunean, Huntza taldearen Xilema diskoaren aurkezpenagaz; Japonian, Argentinan eta Uruguain kontzertu partidea emon ostean, pozik jo eben Durangon. Xilemaren zuzeneko lehenengo aurkezpena eta Plateruan be lehenengoz kantau eben.
Bigarren egunean, abenduaren 6an, 23:00etan, euskal musikearen izen handienetako baten txandea helduko da: Esne Beltza. Xabi Solanok gidatzen dauen taldeak Mark Dasousa produktore valentziarragaz grabau dau diskoa (Zoo, Smoking Souls, Aspencat). Itsumutugor bireagaz Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan ibili dira udan, eta Azokan zuzenekoa eskainiko dabe disko barria aurkezteko.
Bihar, barriz, hilaren 7an, Modus Operandi talde barriaren kontzertua izango da, 23:00etan. Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslariaren proiektuan, Lauroba eta Vendetta taldeetako musikariak batu dira, ska musikea eta fusinoa lantzeko.
Hurrengo egunean, 8an, Anestesiak Gorrotoaren ahotsa diskoaren 25. urteurrena ospatuko dau zuzenean. Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko erosi daitekez, 10 euroko prezioan.
Azken egunean, hilaren 9an, Olatz Salvadorren txandea izango da.
Egitarau potoloa
Musikaz gan, Irudienea aretoan, Gure oroitzapenak (12:30) film luzea eta Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala (19:00) nabarmenduko neukez.
Ahotsenean, Barriketaldien atalean, Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena (17:00) eta Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa (17:30)lanak ez ahaztu.
Ahotsenean, zuzeneko musika ekitaldien artean, Anita Parker (13:40) eta Xabi Bandini (14:20) gogoan hartu.
Szenatokian, Hika Teatro-ren Txarriboda lanagaz gozetako aukerea egongo da, arratsaldeko 19:00retan.
Ganerakoan, egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!