Huntza taldeak gaur aurkeztuko dau 'Xilema' Plateruenan

Bizkaie! 2018-12-05 13:12   Kulturea

Gatibuko Haimar Arejitak Azken indioak aurkeztu dau.

Haimar Arejita (Gatibu) | Ikusi handiago | Argazki originala

Durangoko Azokea hasteko egoala aurkeztu eban Huntza taldeak bigarren diskoa: Xilema. Lehenengo diskoaren erantzun bikainaren ostean dator barria, aurrekoaren erritmoei eutsiz.

Huntza taldea Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da gaur, gaueko 23:00etatik aurrera.


Musika eskaintza zabala Azokan

Ahotsenean, Zuzenekoak atalean, Akabugaz emon jako hasierea egitarauari eta egunean zehar, besteak beste, Mushkum (12:20), Josu Bergara (13:00), Broken Brothers Brass Band (13:40), Gatom (16:20), Egurra eta kitto (15:00) eta Mikel Urakenegaz (19:00) batera, arratsaldean, Barriketaldiak atalean, besteak beste, Joseba Tapia (18:30) eta Thierry Biscary (18:00) be ibiliko dira hemen.

Horrezaz gan, Landakon musikari asko dabil hara eta hona diskoak erakusten eta sinatzen, besteak beste, Su Ta Gar taldekoak ikusi doguz, Gatibuko Haimar Arejita, Txapelpunkeko Iñigito, Hesianeko Zuriñe Hidalgo... Hurreratu zaiteze Durangora eta aurrez aurre izango dozuez protagonista guztiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu