Durangoko 23. Euskal Dendeak ateak zabalduko ditu gaur
2018-12-05 12:35 KultureaArtisautzeak be badauka lekua Durangon.
Gaur, abenduak 5, Durangoko 23. Euskal Dendeak ateak zabalduko ditu. Inaugurazino ekitaldia Durangoko Merkatu plazan izango da, eguerdiko 13:00ean. Zintea moztu eta gero, Arbasoko buru Bernat Vidalek erakustokiak erakutsiko deuskuz.
Arbaso da Euskal Dendearen eragilea; gizarte izakerea dauen irabazi asmorik bako alkartea da, helburu nagusi euskal artisautza tradizionala eta garaikidea bultzatzea Euskal Herrian.
Arbaso izkaera nazionala dauen artisauen alkarte bakarra da Euskal Herrian. Ia ehun artisau-tailer batzen ditu.
Helburuak honakoak dira:
- Euskal artisautza sektorearen ordezkariak izatea.
- Artisautza tradizionala ezagutarazotea.
- Jatorrizko izendapena lortzea euskal artisautza tradizionalarentzat. Gipuzkoan eta Nafarroan badago kalidade-etiketa bat.
- Euskal artisautzea eta kulturea sustatu nahi daben erakunde publikoen eta pribatuen inplikazinoa lortzea.
- Eguneroko artisauen lana jagon, berori baita gure ondare kulturalaren etorkizuneko giltzarria. Laburbatuz, belaunaldi barriei ezagutzera emotea gure herriaren usadioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!