'Digara', Txakur Gorriaren ekarpena Durangon

Bizkaie! 2018-12-05 11:11   Kulturea

DA horren ganean, DA asko dagozala nabarmentzea da asmoa.

Aurtengo Azokako kartela gitxi ez eta gaur zabaltze ekitaldi ofizialaren bueltan, Digara lana eskainiko dau Txakur Gorria sormen kolektiboak. Gauza handirik aurretu gura ez baina datu batzuk emon deuskuz Malen Amenabar bertsolariak eta kolektiboko kideak; DA horren ganean, DA asko dagozala nabarmentzea da asmoa eta horren harian datorrela lana. Azokea bera izango da protagonista, sortzaileak, euskal kulturea, euskerea.

Kontuak kontu, Digara lana arratsaldeko 19:00retarako dago iragarrita Areto Nagusian, Durtangoko Azokearen inaugurazino edo zabaltze ekitaldia egingo dan aretoan.


Malen Amenabar

Arte ederretan graduau zen Euskal Herriko Unibersidadean. Ilustrazinoa, kartelgintzea eta animazinoa landu ditu, proiektu indibidual zein kolektiboen bidez, besteak beste, Txakur Gorria sormen kolektiboaren sortzailea eta partaidea da gaur egun.

Era berean, Larrabetzuko Itallen bertso eskolako partaidea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu