Ikus-entzunezkoen 2018ko Lauaxeta Saria Josu Martinezek irabazi dau

Bizkaie! 2018-11-30 12:41   Kulturea

2018ko Ohorezko Lauaxeta Saria Euskaltzaindiari emongo jako.

Datorren astelehenean, Euskerearen Egunagaz bat etorriz, abenduaren 3an, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskera eta Kulturako diputaduak 2018ko Lauaxeta Sariak emongo ditue Foru Jauregian egingo dan ekitaldian.

Sariok Bizkaian euskerearen sustapen, zabalkunde eta normalizazinoaren aldeko ahaleginetan nabarmendutako lagunei edo taldeei eskerrak emoteko modu bat da, bai eta egin daben lana jentaurrean autortzeko modua be.

Kontuak kontu, 2018ko Ohorezko Lauaxeta Saria Euskaltzaindiari emongo jako.

Era berean, Ikus-entzunezkoen Lauaxeta Saria Josu Martinezi emongo deutso Bizkaiko Foru Aldundiak, Jainkoak ez dit barkatzen lanagaitik.

Lauaxeta Poesia Saria, 35 urtetik gorakoen kategorian, Luis Garde Iriarteri emongo jako, Barbaroak baratzean bere poema-bildumeagaitik.

Hogeita hamabost urtetik beherakoen kategorian, barriz, Martin Bidaur da saritua, Itzulera poema-bildumeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu