Ahotseneak egitarau bete-betea izango dau
2018-10-18 12:28 KultureaDurangoko Azokako zuzeneko aurkezpenen gunean 70 kontzertu eta 42 barriketaldi egongo dira.
Durangoko Azokako nobedadeak publikoari aurkezteko bide aproposa da Ahotsenea, urtero parte hartzen daben sortzaile guztiak eta publikoaren erantzun bikaina ikusita. Aurten be, egitarau potoloa atondu dabe: 70 kontzertu eta 42 barriketaldi, euskal kulturearen emoitza barrienak zuzen-zuzenean ezagutzeko.
Musikeari jagokonez, antolatzaileek honeek taldeak nabarmendu ditue: Gatibu, Hesian, Txapelpunk, Izaki Gardenak, Leihotikan, Nogen, Iker Lauroba, Skasti, Larregi, Bad Sound, Aneguria, Xabi Bandini, Hezurbeltzak, Era Batera, Inun eta Josu Bergara. Euren proiektu barriak labur-labur aurkeztuko ditue, bakotxak kanta gitxi batzuk jota.
Literaturan, ostera, honeek egongo dira: Alaine Agirre, Harkaitz Cano, Katixa Agirre, Gotzon Barandiaran, Pako Aristi, Idurre Eskisabel, Iban Zaldua, Edorta Jimenez, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Jakoba Errekondo, Ane Labaka, Oier Guillan eta abar. Kasu honetan, barriketaldi laburren bidez azalduko ditue euren liburuen nondik norakoak.
53. Durangoko Azokea, baita Ahotsenea be, abenduaren 5etik 9ra egingo ditue. Ahotsenearen egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!