VI. Topaklown martiaren 28tik apirilaren 2ra, Durangon

Bizkaie! 2018-03-28 15:58   Kulturea

Trebakuntzea eta eszenaratzea buztartuko ditu aurtengo programeak.

Aste Santuan, urtero, Durangoko San Agustin Kulturgunean egiten dan topaketea da Topaklown. Aurten seigarren edizinoa dau egitasmoak eta bertan klowngintzea lantzen dabe; trebakuntzea eta eszenaratzea buztartzen ditu programa honek; maila goreneko bederatzi irakasle adituk emongo ditue ikastaroak eta arratsalde iluntzean, barriz, egunero klown emonaldiez gozetako aukerea be izango da.

Antolatzaileek adierazo dabenez, Topaklown, klowna praktiketan dogunon topagunea da, klownagaitik jakinmina dogunona edo, besterik barik, seduziduten itxi eta emozino eta umore onagaz gozau nahi dogunona. 2013. urtetik, Aste Santuagaz batera, kodigo teatral hau helburu edo bide artistiko legez daben pedagogo eta artistak gonbidatzen doguz. Atxakia ona danok batzeko eta bueltea emoteko gaur egungo giro nahasi honi.

Ikastaro mueta bi izango dira aurten, lehenengoa hamasei ordukoa eta bigarrena bederatzikoa; ondokoak dira ikastaroak eta irakasleak: Peter Shub: Abriendo tu caja de Pandora, London Physical Theatre School: Platform & Mime, Pep Vila: Imbecilidad, la búsqueda del propio Clown, Pablo Ibarluzea: Clown, el placer de ser ridículo, Marta Iglesias & Carlos Sante: La expresión del Clown I, Yolanda Bustillo: Voz y canto para la escena, Idoia Ruiz de Lara: Del Clown a la Máscara Expresiva eta Dejabu Panpin Laborategia: Bufoiak eta mundu groteskoa: baztertuen iraultza.

Arratsaldeko emonaldietan, besteak beste, Cancamisa antzerki konpainiaren Ramper, vida y muerte de un payaso, Ganco & Ciaren Babo Royal eta Peter Shub-en Stand un and fall down ikuskizunak nabarmendu daitekez.

Beste alde batetik, apirilaren 1ean, domekan, Asier Bastidaren argazki erakusketea egongo da ikusgai San Agustin Kulturgunean.

Egitarau osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu