Euskal Nobela Baltzaren Astea bueltan da
2018-01-11 09:54 KultureaUrtarrilaren 15etik 21era bitartean egingo dabe Baztanen (H)ilbeltza.
Orain dala bederatzi urte jarri eben martxan (H)ilbeltza, Nafarroako Baztan bailaran Idazleakaz solasean irakurle taldetik sortutako ekimena. Ane Cuesta da ekimenaren antolatzaileetako bat eta azaldu dauenez, talde horretako partaide batzuok euskal literatureagaz lotua egoan beste ekitaldiren bat atontzeko asmoa agertu genduan. 2014. urtean, taldea alkartzen hasi zan eta genero baltzak eurakan interesa sortzen ebala ikusita, handik eta urtebetera Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatzea erabagi eben. Ilbaltzeko aste baten egitea erabagi genduan, hilebetearen izenak emoten dauen jokoagaitik: hil+ilbeltza (urtarrila baztanen) = (H)ilbeltza.
Hilaren 15etik 21era izango da aurtengo (H)ilbeltza eta ekitaldi ugari atondu ditue. Horreen artean dagoz Txomin Peillenek ekimenerako berenberegi idatzitako Zaldi beltzak zeruan liburuaren aurkezpena, Chinatown filmaren proiekzinoa jatorrizko bersinoan euskerazko azpitutuluakaz, Iratxe Fresneda EHUko irakaslearen eta Irati Jimenez idazlearen eskutik Baltzaren estereotipoak literaturatik ikus-entzunezkoetara gaia izango dauen mahai-ingurua, eta urtero barrizten daben ipuin dramatizadua.
Asteari amaierea emoteko Hama(H)iru ate errezitaldi musikatua izango da Mitxel Sarasketa, Iñigo Belzunegi eta (H)ilbeltzakideen eskutik. Egitarau osoa hemen.
(H)ilbeltza halandabe, aste bateko egitaraua baino gehiago dala dino Cuestak eta horren lekuko dira igaz martxan jarri eben bekea eta webgunea.
Miel Anjel Elustondo itzultzaile eta kazetaria izan da I.(H)ilbeltza bekearen irabazlea eta orain urtebete izango dau nobela bat ontzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!