52. Durangoko azokeak ateak edegi ditu

Ainhoa Lores 2017-12-06 11:12   Kulturea

Egitarau oparoa atondu dabe lehen egun honetarako.

Martxel Rodriguez | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal Herriko sorkuntzearen plazarik garrantzitsuena zabalik dago honezkero; Kukai taldeko Martxel Rodriguez jantzari lesakarraren ikuskizunak edegi dau 52. Durangoko Azokea:



Kanpoan, barriz, jentetzea batu da Landako gunera sartzeko gogoz. Ez ahaztu, bost egunetan, 240 eraskusmahai, igaz baino sei gitxiago, ipini ditue Landako gunean eta hor 400 nobedade egongo dira: 257 liburu, 92 aldizkari, bost bideo eta bestelako 27 produktu.

Egitarau oparoa atondu dabe lehen egun honetarako, honeek dira iragarri dituen ekimenetako batzuk:

Eguerdiko 12:00etan, sarrera ekitaldia izango da Areto Nagusian; ordubete aurrergo, Rafa Rueda igongo da Ahotseneko oholtzara. Ordu berean Estitxu dokumentala proiektauko dabe Irudienean, 14:00etan, Koldo Zuazok Mendebaleko euskerearen ganean berba egingo dau Areto Nagusian; gune berean, 16:30ean, Pirritx, Porrotx eta Maromotots pailazo taldearen saioa izango da 30. urteurrenaren harira. Ordu berean baina Kabian Gamer gelea atondu dabe, bertan bideo jokoak eta euskerea buztartzen dituan tailer eta berbaldi multzoa izango dira. Arrastiko 18:00etan, Umeentzako Saguganbara gunean Mokotxiki egongo da.

Lehenengo egun honetan, Sormenaren Lurraldea ekitaldiz josita egon da. Bihar, Ikasle Eguna, kultur ekitaldirik ez da faltako: Holoque, Arkada Social, Jon Maia, autodefentsa digitalaren hastapenak, plaza irrintzika, Kultura guztion eskura aurkezpena, ETS, Silvia Federici, bikoizketa tailerra... Helduentzako tailerrak be egongo dira arratsaldean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu