22 ikastaro, UEUren udagoieneko eskaintzan

Bizkaie! 2017-09-19 09:45   Kulturea

Eibarren, Iruñean eta Azpeitian izango dira, baita on-line be.

Publiko guztiari zuzendutako kursoak dakarz UEUk udagoienean, hainbat gai eta arlo lantzeko asmoz. Ohiko moduan, ikastaro guztiak euskeraz izango dira. Moltso bitan sailkatu leitekez: Batetik, presentzialak, egoitza jakin baten emongo diranak; bestetik, on-line erakoak, hau da, interneten bidez norbere etxetik egitekoak.

Presentzialei jagokenez, Eibarren eta Iruñean izango dira gehienak, baina Azpeitian ikastaro bi antolatu ditue: Argazki kontakizuna, istorioak garatzeko estrategiak eta Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen. Beste egoitza bietan, besteak beste, adimen emozionala, argazkigintzea, paisajeak, produktibidadea, umeen hezkuntzea, musikea, feminismoa eta arkitekturea landuko dira.

Internet bidez, ostera, zazpi kurso eskaintzen ditu UEUk oraingo honetan, tartean, deigarria da Tribuaren berbak telebista saioan oinarritutako sekuentzia didaktikoa ikasgelara egokitzeko atondu dabena. Matematikea, bardintasuna eta teknologia barriak jorratuko ditue on-line bidezko ganerako ikastaroetan.

Matrikulea egiteko epea zabalik dagoala jakin eragin dau UEUk. Epeak eta prezioak ikastaro bakotxaren araberakoak dira. Kurso guztien zerrendea eta datuak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa