Emakumeak Eskenan VII. Antzerki zirkuitua abiatu dau Besarkada taldeak
2013-02-04 17:28 KultureaEmakumeak Eskenan VII. Antzerki zirkuitua aurkeztu dau hontsu Besarkada antzerki talde amateurren federazinoak. Hurrengo emonaldia Xankore taldearen Bueno días, Margarita izango da, zezeilak 8an, Sestaoko Musika Eskolan.
Emakumeak Eskenan VII. Antzerki zirkuitua aurkeztu dau hontsu Besarkada antzerki talde amateurren federazinoak. Hurrengo emonaldia Xankore taldearen Bueno días, Margarita izango da, zezeilak 8an, Sestaoko Musika Eskolan.
Aurkezpena Bilboko Café Iruñan egin eben Marina Merino eta Maria Urzelay federazinoko kideek, Kepa Gallego aktorearen eta Ramón Barea aktore eta zuzendariaren babesagaz.
Sei taldek osotzen dabe Besarkada Aztiak (Usansolo-Galdakao), Hamaika (Arrigorriaga), Juego de Damas (Muskiz), Luna llena (Bilbao), Totum (Bilbao) eta Xankore (Gernika). Talde bakotxak antzezlan bat taularatuko dau zirkuituan. Emakumeek egindako antzerki amateurra ezagutarazotea da Besarkadaren asmo nagusia, eta horretan dabilz zazpi urteotan.
Zezeilean hiru emonaldi antolatu ditue. Lehenengo biak Sestaoko Musika Eskolan izango dira, biak 20:00etan: zezeilaren 8an, Buenos días, Margarita, Xankore taldearena; eta hilaren 22an, Más allá que acá, Hamaikarena. Hirugarren saioa Arrigorriagako Lonbo aretoan egingo dabe, hilaren 28an, 19:30ean: Aztiak taldearen Es una niña.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!