Bidebarrieta liburutegiko Irakurketa tailerrak laster dira martxan

Bizkaie! 2013-02-04 13:35   Kulturea

Bilboko Udal Liburutegien Sareak helduentzako Irakurketa tailerrak ipiniko ditu martxan asteon, Bidebarrietako Liburutegian. Talde bi dagoz, euskerazko eta gaztelaniazkoa. Izena emoteko epea zezeilaren 6an hasiko da.

Bilboko Udal Liburutegien Sareak helduentzako Irakurketa tailerrak ipiniko ditu martxan asteon, Bidebarrietako Liburutegian. Talde bi dagoz, euskerazko eta gaztelaniazkoa. Izena emoteko epea zezeilaren 6an hasiko da.

Euskerazko Irakurketa tailerra Beñat Sarasola itzultzaile, idazle eta literatur kritikari donostiarrak zuzenduko dau. Taldea eguenetan batuko da, hamabostean behin, zezeilaren 21etik bagilaren 6ra bitartean. Landuko dituen liburuen egileetako batzuk, ganera, tailerrean parte hartuko dabe, besteak beste, Pello Lizarraldek, Rikardo Arregi Díaz de Herediak eta Itxaso Araquek.

Gaztelaniazko tailerrari jagokonez, Jon Bilbao idazleak gidatuko dau. Hau talde hau be aste birik behin batuko da, baina egueztenetan, zezeilaren 20tik bagilaren 5era arte.

Tailer biak, euskerazkoa eta gaztelaniazkoa, arratsaldez egingo dira, 18:00etatik 20:00etara.

Tailerretan izena emoteko epea zezeilaren 6an hasiko da, Bidebarrietako Liburutegian bertan, 944162988 telefono zenbakiaren edo animación@ayto.bilbao.net helbide elektronikoaren bitartez.

Irakurketa tailerrak doban dira, baina izen-emote kopurua mugatua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu