Fernando Boterorena da Bilboko Arte Eder Museoko bigarren erakusketa bisitatuena

Bizkaie! 2013-02-04 12:40   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoko Fernando Botero. Ospakizuna erakusketea da museo bilbotarraren historiako bigarren erakusketa bisitatuena, orain arte jaso dituan 155.000 bisitari baino gehiagori esker. Museoak danetara 295.655 bisitari izan ditu 2012an.

Bilboko Arte Eder Museoko Fernando Botero. Ospakizuna erakusketea da museo bilbotarraren historiako bigarren erakusketa bisitatuena, orain arte jaso dituan 155.000 bisitari baino gehiagori esker. Museoak danetara 295.655 bisitari izan ditu 2012an.

Museoko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, urtarrilaren 31n, Fernando Boteroren erakusketeak 155.000 bisitariak gainditu zituan, eta, ondorioz, Antonio López erakusketearen atzetik (209.531 bisitari) eta Sorolla. Espainiaren ikuspegia erakusketearen aurretik (154.009 bisitari) geratu da.

Oraindino be zabalik dagozan eta ikusleen mirespena sorrarazoten daben Antonio López eta Fernando Botero artistei eskainitako erakusketei esker nabarmen egin dau gora bisitarien kopuruak eta, ondorioz, markak hausi dira 2011n (259.968) eta 2012an (295.655). Aitatutako bi erakusketak BBK Fundazinoaren babesari esker egin ahal izan dira.

Fernando Botero margolari kolonbiarrari buruzko erakusketa antologikoa 2012ko urriaren 8an inaugurau eben, eta zarratzeko aurreikusita egoan data baino hiru aste gehiago luzatu da; beraz, zezeilaren 10era arte bisitau ahal izango da Arte Eder Museoaren BBK aretoan, martitzenetik zapatura 10:00etatik 20:00etara, eta bariku eta zapatuetan gaueko 22:00ak arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu