Gerediagak Ezpatadantzari Eguna ospatuko dau Abadiñon

Bizkaie! 2010-06-02 12:41   Kulturea

Gerediaga Alkarteak Ezpatadantzari Egunaren 38. edizinoa ospatuko dau datorren zapatuan, bagilak 5, Abadiñon (Bizkaia), hainbat ekitaldigaz eta ia 20 talderen partaidetzeagaz.

Gerediaga Alkarteak Ezpatadantzari Egunaren 38. edizinoa ospatuko dau datorren zapatuan, bagilak 5, Abadiñon (Bizkaia), hainbat ekitaldigaz eta ia 20 talderen partaidetzeagaz.

Durangaldean 'Dantzari dantza' edo 'Bizkaiko Ezpatadantza' mendeetan iraun dauen jatorrizko jantzea da, eta eskualde honetatik Bizkaiko lurraldeetara zabaldu zan XX. mendearen hasieran.

Mañaria, Izurtza, Abadiño, Iurreta, Berriz eta Garaiko eleizateak dira ezpatadantzearen aitzindariak, eta ondorengo beste talde batzuekaz batera, gogoz parte hartzen dabe Gerediagak antolatzen dauen urteko hitzorduan.

Aurten, Garaiko bi talde, Iurretako hiru talde, Berrizko Iremiñeko lau talde, San Lorentzoko talde bat, Durangoko Txoritxu-Alaiko talde bat, Otxandioko talde bat, Abadiñoko Talde Batuaren hiru talde eta Iluntzeko beste bat, eta Izurtzako talde bat ariko dira Abadiñon.

Jantzari guztiak Abadiñoko probaleku inguruan batuko dira arratsaldeko 17:00ak aldera. Herrietako talde desbardinen argazkiak atara eta 19:00etan 'Dantzari dantza' egingo dabe danak batera, ondoren 'Soka dantza' plazaratzeko. Eguna amaitzeko, lagun arteko afaria izango da gaueko 21:30etan probalekuan eta giroa alaitzeko erromeria Ansorregi taldeagaz 23:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu