Corella Balletak hiru koreografia aurkeztuko ditu Bilboko Arriaga Antzokian barikura bitartean
2010-06-01 18:49 KultureaCorella Balleta izango da Bilboko Arriaga Antzokiko egitarauko hurrengo protagonista bagilaren 2tik 4ra bitartean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 2008ko zezeilean eskainitako azken saioaren ostean, Angel Corella Arriaga Antzokira bueltauko da hiru koreografia aurkeztera: 'String Sextet', 'VIII' eta 'Fancy Free'.
Corella Balleta izango da Bilboko Arriaga Antzokiko egitarauko hurrengo protagonista bagilaren 2tik 4ra bitartean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. 2008ko zezeilean eskainitako azken saioaren ostean, Angel Corella Arriaga Antzokira bueltauko da hiru koreografia aurkeztera: 'String Sextet', 'VIII' eta 'Fancy Free'.
Antzoki bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez, Tchaikovskyren 'Frantziako Souvenirra' hari-seikoteagaz, 'String Sextet' Corella Balleterako preparau dauen lehen koreografia aurkeztuko dau Angel Corellak Bilbon, 2009ko udan Pereladako jaialdian estreinau ondoren. Tchaikovskyk sortu eban hari-seikotea melodiaz, armoniaz eta erritmo atseginez betetako musikea da, Florentziako uri ederrean inspirauta. Partitura alaia eta indartsua, Angel Corellak bere balleterako moldatu dauen lehenengo koreografiaren ideia inspirau dau.
'VIII' koreografiak jarraituko deutso programan. Christopher Wheeldon-ren koreografia Angel Corellak berak berregokitu dau eta Benjamin Britten-en musikea daroa. Ana Bolenagaz ezkontzeko Enrique VIII.-ak bere lehen emazte Aragoiko Katalinaren mespretxuan oinarritutako drama historikoak inspiretan dau 'VIII' Angel Corellaren konpainiak interpretauko dauen hiruki emozionala.
'Fancy Free' piezeagaz amaituko da programea. Leonard Bernstein-en musikeagaz eta Jerome Robbins-en koreografiagaz, Judith Fugat-ek berregokitu dau koreografia. Jerome Robbins-ek American Ballet Theatre taldeagaz egindako AEBetako kostalde batetik besterako bira luze batean sortu eban 'Fancy Free'.
Angel Corella
Angel Corella nazinoarteko jantzearen artista ezagunenetariko bat da. Hamar urtegaz ekin eutson jantza klasikoa ikasteari Victor Ullategaz eta bere hasieratik jaso izan ditu publikoaren zein kritikaren sariak eta ohoreak.
Pariseko Nazinoarteko Jantza Lehiaketearen Sari Nagusia eta Domina lortu eban 1994an; Benois de la Danse Nazinoarteko Saria emon eutsen 2000n Jerome Robbins-en 'Other Dances' koreografian egindako lanagaitik; 2002an Espainiako Jantza Sari Nazionala emon eutsen 'Interpretazino' modalidadean. Honez gain, 2008an Madrilgo Erkidegoaren Arteetako Nazinoarteko Domina emon eutsen eta baita Salamancako Kulturaren Izarra be.
Angel Corella da Corella Balletaren zuzendari artistikoa eta jantzari nagusia. 2008ko apirilean ekin eutson Corella Balletak, eta Segoviako La Granja herrian dauka egoitza. Corella Balletaren jantzari nagusiak Adiarys Almeida, Carmen Corella, Natalia Tapia, Angel Corella, Herman Cornejo eta Joseph Gatti dira.
Kazumo Omori, Cristina Casa, Mª Jose Sales, Fernando Bufala, Kirill Radev eta Yevgen Uzlenkov dira taula ganean izango diran beste zenbait jantzari. Horreez ganera, 11 emakumezkok eta zortzi gizonezkok osotzen dabe konpainia hau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!