'Olaeta Balletak: Euskal balletaren laurogei urte'
2010-05-31 02:00 KultureaOlaeta Balletaren 80 urteko historia 168 orrialdeko liburu batean batu eta argitaratu dabe Bassarai argitaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Euskeraz eta gaztelaniaz, liburu banatan aurkeztu dabe Alberto López Echevarrieta kazetariaren lana.
Olaeta Balletaren 80 urteko historia 168 orrialdeko liburu batean batu eta argitaratu dabe Bassarai argitaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Euskeraz eta gaztelaniaz, liburu banatan aurkeztu dabe Alberto López Echevarrieta kazetariaren (hogeita hamar bat liburu argitaratu ditu, asko bere espezialidadeagaz lotuak, hau da: euskal zinemaren historia. Hainbat biografiaren egile be bada: tartean nabarmentzekoak, Rodolfo Valentino, Luis Mariano, Quintin de Torre eta Segundo Olaetari eskainiak. Beraren literatur lanak bertako eta nazinoarteko sariak jaso ditu) lana. Hitzaurrea, barriz, Kosme de Barañanorena da.
Olaeta Torrezuri familiak balio handiko ondare funtsa emon eutson Bizkaiko Foru Aldundiari 2008an, eta horri buruzko erakusketea be egin eben. Orain, barriz, aitatu liburuan jasota dago taldearen ibilbide osoa.
Liburuaren 1.500 ale argitaratu ditue eta salneurria 24,04 euro da (gehi BEZ).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!