EHUko hainbat irakaslek egindako 'Egunkaria. Amets baten egia' liburua argitaratu dabe
2010-06-01 15:50 KultureaLiburu horretan, Euskal Herriko Unibersidadeko irakasle batzuek Egunkaria auziaren inguruan egindako azterketa sakona batzen da. Irakasle honeek prentsaurrekoan izan dira gaur: Txema Ramirez de la Piscina, Teresa Agirreazaldegi, Pedro Ibarra eta Ramon Zallo. Informazino Zientzietako irakasleak dira edo izan dira EHUn eta, eurekaz batera, Felix Cañada abogadua eta Joan Mari Torrealdai, Egunkaria auziko epaiketan errubakotzat jotakoen ordezkaria be izan dira.
Euskal Herriko Unibersidadeko irakasle batzuek Egunkaria auziaren inguruan egindako azterketa sakona batzen da 'Egunkaria, amets baten egia' - 'La verdad de un sueño', euskeraz eta gaztelaniaz argitaratutako liburu banatan eta gaur aurkeztu dabe Bilbon. Lana EHUko irakasle batzuek egin dabe eta irakasle horreek izan dira gaur prentsaurrekoan: Txema Ramirez de la Piscina, Teresa Agirreazaldegi, Pedro Ibarra eta Ramon Zallo. Informazino Zientzietako irakasleak dira edo izan dira EHUn eta, eurekaz batera, Felix Cañada abogadua eta Joan Mari Torrealdai, Egunkaria auziko epaiketan errubakotzat jotakoen ordezkaria be izan dira.
Liburu honetan, aitaturiko lau espezialisten txostenak batu dira. Baina, liburuaren izaera formala gorabehera, hau da dauen alderdirik garrantzitsuena: kontrapuntu zientifikoa emoten deutse Egunkaria auziaren bultzatzaileek zazpi urteotan –eta lehenagotik beste batzuek be– botatako akusazino eta guzurrei.
Liburua Ttarttalo argitaletxeak plazaratu dau Aterpea 9 Bilduman eta izenburuan aitatzen daben amesari buruz honakoa dinoe autoreek: 'zein da ames hori, hamabi urtez egia bihurturik hain ondo funtzionau eban proiektu gogo-bizigarri ha? Ala, Egunkaria auziaren ganean gabiz, amesa amesgaizto bihurtuta dagoan honetan, danok dakigun moduan politizau, judizializau eta kriminalizau ondoren?'.
Izenburu horregaz, irakurlea bereganatzea da egileen helburua eta, lan honetan, aurrerago aitatutako lehenengo galdereari erantzuten deutsie. 'Bigarren galderea erantzuteko astia izango da aurrerago'. Izan ere, beste liburu bat etorriko da aurrerago, bigarren kontuari, epaiketeari, hain zuzen be, erantzuteko.
Liburuak 140 orrialde ditu eta 12 euroan dago salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!