Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia Barakaldon eta Ibarrangelun

Bizkaie! 2009-12-01 17:10   Kulturea

Abenduaren 4tik 6ra bitartean, Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia egingo da Barakaldo Antzokian eta Ibarrangeluko frontoian. Aurten, Gaskoinako 'Los Desmonicaires', Portugaleteko 'Jirabiraka', Saint Vicent de Tyrosse-ko (Frantzia, Landak) 'Lous Crabots de Semisens' eta L'Escala-Gironako 'La Farandola' taldeek parte hartuko dabe. Saio guztiak dobanekoak izango dira.

Barakaldoko Ibarrakaldu Alkarteak antolatuta, abenduaren 4tik 6ra bitartean, Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia egingo da Barakaldo Antzokian eta Ibarrangeluko frontoian. Aurten, Gaskoinako 'Los Desmonicaires', Portugaleteko 'Jirabiraka', Saint Vicent de Tyrosse-ko (Frantzia, Landak) 'Lous Crabots de Semisens' eta L'Escala-Gironako 'La Farandola' taldeek parte hartuko dabe. Saio guztiak dobanekoak izango dira.

Abenduaren 4an, Barakaldo Antzokian, Musika Eguna ospatuko da, Los Desmonicaires eta Jirabiraka taldeakaz 20:00etan. Jaialdiaren bigarren egunean, abenduaren 5an, 19:30etan, 'Lous Crabots de Semisens', 'La Farandola' eta Ibarrakaldu Alkartearen txandea izango da.

Ohitureari jarraituz, urtero legez, beste herri batera eroaten da jaialdia eta aurten Ibarrangelun izango da XIII. Folklore Jaialdiaren zati bat. Abenduaren 6an, Ibarrangeluko frontoian, eguerdiko 13:00etan, Ibarrangeluko Dantza Taldeak egingo dau jantzan konbidatutako taldeakaz, 'Lous Crabots de Semisens' eta 'La Farandola' taldeakaz, hain zuzen be.

Herrien Arteko Folklore Jaialditik hainbat talde pasau da orain arte: Excelsior Folklore Taldea (Gijón), Cinco Villas Jota Taldea (Bardena-Zaragoza), Virgen de Gracia' Folklore Alkartea (Puertollano-Ciudad Real), El Castro Dantza Taldea (Ponferrada-León), Carrascal Dantza Taldea (Alcoy-Alicante), Esbart dansaire D'andorra La Vella (Andorra), Celme Folklore Alkartea (Pontevedra), Taveiro Dantza Taldea (Portugal), Kelc'h Keltieg Rostren (Bretaña), Cacereseko Kantu eta Dantzen Udal Taldea (Extremadura), Terra de Sole Folklore Taldea (Italia), Esbart San Martí (Catalunya), Folk Art Group Die Boose (Bélgica), Escuderos de Arlanza (Cantabria), Group de Ball Es Penell (Menorca), A.F. Oroval (Tenerife), San Asensio Dantza Taldea (Logroño), Baza-ko Koru eta Dantzen Udal Taldea (Granada), Xagardua (Colunga-Asturias), Catalmibre (A Coruña), Nuestra Señora de la Alegría (Monzón-Huesca).

Barakaldora eta inguruko herrietara konbidautako taldeak be ugari dira: Barakaldoko Udal Musika Bandea, Hala Dzipo, Doces Lembranzas Gaita Taldea, Bizkaiko Gaiteroak, Laguntasuna Fanfarria, Xabier Amuriza eta Jokin Castaños bertsolariak (HASI Bertso Eskola), Zugarramurdi Txalaparta Taldea, Aspaldiko Txistulariak, Elai Alai Gaiteroak eta Eusko Lorak Musika Taldea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu