Liburuak protagonista Frankfurten

Bizkaie! 2008-10-16 11:05   Kulturea

Turkia da ohorezko konbidatua Frankfurteko Liburu Azokearen 60. edizinoan (Urriaren 15etik 19ra); aurten 7.000tik gora erakusketari eta 100 herrialdeetako nobedadeak dagoz eta antolatzaileek 300.000 bisitari espero ditue.

Turkia da ohorezko konbidatua Frankfurteko Liburu Azokearen 60. edizinoan (Urriaren 15etik 19ra); aurten 7.000tik gora erakusketari eta 100 herrialdeetako nobedadeak dagoz eta antolatzaileek 300.000 bisitari espero ditue.

Alemaniako uri honetan astebetez liburu industriako alor desbardinak batzen dira, kontratazino eta hartu-emonetako gune nagusia bilakatuz. Esangura horretan, azokan liburuakaz lotutako 2.700 ekitaldi egingo dira, besteak beste, eskubide-salmenta, editore eta liburu saltzaileen artean, liburu-aurkezpenak, tailerrak, mahai-inguruak, sinadura-ekitaldiak eta bestelakoak. Era berean, zenbait idazle ospetsu Frankfurten izango dira, berbarako, Paulo Coelho edo Orhan Pamuk, 2006ko Literatura Nobel Saria.

Datorren domekara arte iraungo dauen Frankfurteko Liburu Azokearen barruan, euskal editoreen ordezkaritzea dago, alorreko alkarteak, Euskal Editoreen Alkarteak eta Euskal Editoreen Gremioak, Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailagaz alkarlanean izango daben erakustokiakaz. Euskal liburugintzearen azken nobedadeak aurkeztuko ditue.

Miren Azkarate Kultura sailburua bihar barikua izango da Franfurteko Azokan eta stand-aren zabaltze-ekitaldian parte hartuko dau, baita Euskal Editoreen Alkarteak antolatutako bi ekitaldietan. Goizeko 10:15etan, Forum Dialog aretoan: Joxean Muñoz, Anjel Lertxundi eta Aingeru Epaltza izango dira hizlariak. Eta 13:00etatik 14:00etara, Translators Centre aretoan: Jokin Muñozek eta Roberta Gozzik jardungo dabe itzulpena eta literatureari buruz.

Azken zortzi urteotan, euskal editoreak Kultura Sailagaz alkarlanean aurkeztu izan dira azoka nagusi honetara. Bertan azokearen barruan egiten diran ekitaldiez gan honen inguruan euskal literaturea eta liburugintzea ezagutzera emoteko ekitaldi paraleloak antolatu dira. Aurten, dana dala, laugarren aldiz lortu da euskal literaturearen promozinorako ekitaldi hau egitarau ofizialean sartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu