Barrueta Arte Alkarteak Benito Barruetaren 22 artelanen erakusketea antolatu dau Bermeon

Bizkaie! 2008-05-06 11:44   Kulturea

Barrueta Arte Alkarteak jarduera batzuk antolatu ditu Bermeoko Udalaren babesagaz, ‘Benito Barruetaren omenezko erakusketea’ goiburuagaz. Jarduera horreek maiatzaren 10etik 25era bitartean egingo dira, Bermeon.

Barrueta Arte Alkarteak jarduera batzuk antolatu ditu Bermeoko Udalaren babesagaz, ‘Benito Barruetaren (1873-1953) omenezko erakusketea’ goiburuagaz. Jarduera horreek maiatzaren 10etik 25era bitartean egingo dira, Bermeon. Helburua, Barruetaren lana bermeotarrei eta, oro har, bizkaitarrei hurreratzea eta erakustea da, ‘euskal pinturan, akaso, behar besteko osperik ez dauen margolari honen garrantziaren gainean sentsibilizetako asmoz’.

Kontuak kontu, antolakuntzako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, egun horreetan zehar, Nestor Basterretxea udal erakusketa aretoan artista bermeotarraren lanen erakusketa bat ikusi ahal izango da. Danetara, 22 artelan aukeratu dira, gehienak bilduma pribatuetakoak.

Ekitaldi nagusiak maiatzaren 10ean izango dira. Egun horretan erakusketearen inaugurazino ofiziala egingo da, eta ekitaldian egongo dira Bermeoko alkate Xabier Legarreta, Kultura zinegotzi Asier Gabantxo eta Barrueta Arte Alkarteko zuzendaritza batzordea be.

Ekitaldi horretan Jon Gofinondok alkartearen historian zehar egin dauen lana aintzatetsiko da, ohorezko presidente aitamenagaz.

Jarraian ‘La vida y obra de Benito Barrueta’ izenburuko berbaldia izango da, Nestor Basterretxea aretoan, 13:00etan. Hizlaria bermeotar margolariaren bizitza eta obra ikertu dituan Andone Narvaez Gofinondo izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu