Lekeitioko arte erakusketan parte hartzeko epea zabalik

Bizkaie! 2007-01-15 01:00   Kulturea

Eskolapeko areto publikoan euren artelanak erakutsi gura dabezanek martiaren amaierara arteko epea daukie Kultur Etxeko Bulego Nagusian edo 94 624 34 82 telefonoan izena emoteko.

Lekeitioko Kultur Etxeak uda guztietan Eskolapeko aretoan egiten dan arte erakusketan parte hartu gura daben artista guztiek izena emoteko epea zabaldu dau. Aurtengo erakusketa garagarrilaren 2tik abuztuaren 26ra izango da, Lekeitioko Kultur Etxeko iturriek iragarri dabenez.

Erakusketean, lehenengoz, eskulturea edo tailea lako beste diziplina batzuk be ikusi ahal izango dira orain arte ohikoa izan dan pintureaz gan.

Eskolapeko areto publikoan euren artelanak erakutsi gura dabezanek martiaren amaierara arteko epea daukie Kultur Etxeko Bulego Nagusian edo 94 624 34 82 telefonoan izena emoteko. Maiatzaren amaieran egingo dan zozketearen bidez aukeratuko dira erakusketan parte hartuko daben artisten izenak.

Artista bakotxak aste oso bat izango dau bere artelana erakusteko eta bera arduratu beharko da erakusketea jarteaz eta kentzeaz. Aretoa arratsaldeko zazpiretatik gaueko hamarretara bitartean egongo da zabalik; halanda be, bere artelana erakusgai dagoan bitartean, artista bakotxak aukerea izango dau ordutegi hori zabaltzeko, beti be aretoa zaintzeaz arduratzen dan bitartean.

Artisteak ez dau ezer pagau behar obrak erakusteagaitik baina artelanak saldu gura izan ezkero 130 pagau behar izango ditu.

Azkenik, Kultur Etxeak egingo dituan liburuxka eta karteletan agertzeko, artista bakotxak bere erakusketea hasi baino 20 egun lehenago bere curriculuma, erakusgai jarriko dituan lanen zerrendea eta lan bakotxaren argazkia aurkeztu beharko ditu Lekeitioko Kultur Etxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu