‘Berba batean esateko: arrakastatsua izan da’

Bizkaie! 2006-12-11 01:00   Kulturea

Horreek izan dira Durangoko Azokearen zuzendari Jon Irazabalek egindako balorazinoan erabilitako berbak. ‘Egitarauak emon deutso aurten berezitasuna Azokeari, aukeratutako gaiari esker: Bidaiak’.

Horreek izan dira Durangoko Azokearen zuzendari Jon Irazabalek egindako balorazinoan erabilitako berbak. ‘Egitarauak emon deutso aurten berezitasuna Azokeari, aukeratutako gaiari esker: Bidaiak’. Horregaz lotuta, Argentinatik ekarritako eta Euskal Herrian lehenengoz emon dan Gora Vasco filma azpimarratu dau Gerediga alkarteak, baita lehenengoz egin dan hizkuntza gitxitua daukan herrialde bati egindako gonbita: Eslovenia. ‘Esperientzia aberasgarria da aurtengo Azokan izandakoa’.

Salmentei jagokenez, Azokan parte hartzen daben editore eta disketxeetako arduradunekaz berba egin ostean, salmentak orekatu egin dirala nabarmendu dabe arduradunek. ‘Jenteak ondo daki zer erosi gura dauen. Ondo pentsautako erosketak izan dira eta horrek Azokea heldu egiten dau’. Horregaz batera, Jorge Gimenez Euskal Editorren Elkarteko presidenteak azpimarratu dau ‘aurten 3 egun oso on egon dira erosketak egiteko, jenteak trankil ibilteko aukerea izan dau’.

Bisitariak

Gerediagaren esanetan, ‘jende asko izan da aurtengo Azokan; bisitak orekatuagoak izan dira eta batez be lehenengo hiru egunetan banatuta hurreratu da jentea Landako erakustazokara’.

Egitaraua eta salmentak

Egitarauari jagokonez be, ‘berba batean esateko: arrakastatsua’. Definizino hori emon dau Gerediagak. Salmenten ganean, ‘aurreko urteetako bideari jarraituta, Durangoko Azokearen antolatzaileak ez dau liburu eta diskorik salduenak zeintzuk izan diran aitatuko’.

Erasoen aurrean

Gerediaga alkarteak honako adierazpena egin dau: ‘jaso doguzan erasoen eta mehatxuen aurrean, Gerediaga Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Diskoetxeen Elkarteak zera adierazo gura dogu: 1965. urtetik Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatzen dala, euskal kultureari eta, batez be, euskerazko eta euskal arloko liburugintzeari, diskogintzari eta garai barrietan bestelako euskarri mueta batzuei bultzadea emon eta lekua egiteko. Hori da helburu nagusia. Lan horretan, ez dogu onartzen eta ez dogu onartuko interferentziarik’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu