Zenbat-gura musika Sarean

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   sarean
Diskoetxeen hasarrea Jakina, nahikoa hasarre dagoz diskoetxeak. Euren esanetan, holan jokatuz kantuak 'pirateau' egiten dira, eta diskoetxeoi eta musikariei jagokezan diru sarrerak asko murrizten dira. Interneten edozer topau geinke, baina horrek ez dau esan gura gauza guzti horreek legezkoak diranik. Musika arloan, artista batzuk ez dabe ezelako enbarazurik ipinten euren musikea sarean egon daiten, eta beste batzuk edo beste diskoetxe batzuk, ostera, gogor azaltzen dira gai honetan musikariei eragiten jaken kalte handia nabarmenduz. Dana dala, AEBetan egindako ikerketa batek erakutsi ...

'Road to perdition': aitaren burrukea semea galbiderantz abiatu ez daiten

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   eretxia
Film honek merezidu dau; bilbea ez da oso originala, baina bai interesgarria; aktoreen jarduna bikaina da eta erabilitako estetikea eta zinematografia zoragarriak dira. Baietz Oscar bat baino gehiago irabazi. Joseba Terreros

Santiago Bidea bertsoz bertso

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Txapelketea 2002 Abiatzear da Bizkaiko Txapelketea 2002. Udabarrian, Eskualdeetako Txapelketak jokatu ostean, Bizkaiko txapelaren ordua heldu da. Bizkaie!-ren hurrengo alean izango dozue Txapelketearen barri zabalagoa, baina oharrak merezidu dau, lehenengo kanporaketea irailaren 28an izango da eta. Ondoko honeek dira Arrigorriagako Lonbo Aretoan arratsaldeko 17:30etatik aurrera kantauko daben bertsolariak: Igor Muniategi, Gorka Ostolaza, Joseba Artza, Oihana Bartra, Ander Oleaga eta Oier Azula. Finala abenduaren 15ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Alea jacta est! Iñaki Aurrekoetxea

Errietak (Bakio-Bermeo)

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   Euskerea berbagai
Erristak 'Mañon gure aitxek konteute, geuri etzien, gure aitxe dxoate san sonu dxoten Mañora, plasan sonu dxoten, erromeridxen sonue dxoten, ta etorte siela Bermialdekoak, Bermio Berrniokoak es, bermialdeko baserridxetakoak, orrek San Migel barridxo, Almike, orretakok gastiek, mutillek ba Mañora dxantzan, ta Mañotarrak eitxen eitzien, Mañoko mutillek, ba Mañoko neskak arekas, ayek ixete siela alegreauak beti, ta mutil alegriekas ba dxantzanta Mañoko neskak, ta Mañoko mutillek, gure aitxek esate seuen, bataran bat eote sala apur bet alegretxue baye bestiek esate seuen ...

Islamismoaren gakoak

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   eretxia
Muturreko adibideak Afganistan izan zan 'jihad' horretan gorengo mailara ailegau zan herrialdea. 1989an, islamismoaren aurrerapenaren bidea ixteko hamar uteko inbasinoaren ostean, sobietar gudarosteak alde egin behar izan eban, gerrilla islamista batek irabazi ostean. Horren ostean, FIS alderdiak udal hauteskundeak irabazi zituan Aljerian; 1992an, ostera, herrialde honetako armadeak estadu kolpea emon eban islamismoaren garaipena ebitetako. Aljeriako esperimentuaren amaiera horrek erradikalizazino bikotxa ekarri eban. Batetik, mundu islamikoko gobernuen erradikalizazinoa, ateak zabaldu ezkero, hauteskundeak galduko zituela pentsau ebelako. Bestetik, islamismoaren sektore askoren erradikalizazinoa ...

Singapur (III)

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Bidaide
Labur-labur: Singapurreko gizartearen ganean, eretxi posible bi baino ez dagoz: sano gustetea ala ez gustetea. Etnia, arraza, kultura, erlijino eta klase desbardineko herritarren arteko alkarbizitzea errealidadea da Singapurren eta hori eredugarria da. Arlo guztietan, bariedadea eta aukerak dira nagusi. Turismorako leku exotiko ederra, segurua eta benetan interesgarria. Testua eta argazkiak, Zigor Aldama

Hazien orioak

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Jan edanak
Txiki zein handi, edadeko, zahar nahi gazte, osasuntsu bizi gura izan ezkero, ondoko gomendioari kasu egitea ona izango da: noz edo noz, astean baten edo birritan pasteltxu, palmera edo gozokiren bat jatearren ez da ezer pasetan, baina egunero era horretakoak jatea ez da ona. Larraitz Artetxe, Dietetika eta Nutrizinoan Diplomatua, Elan Vital Medikuntzako Zentrokoa.

1348ko izurritea

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Baina hori dana beste kontu bat da. Gauzea da orain dala 650 urte jazotakoa gaur bertan jazoten dala esatea, eta ez bakarrik hiesa dogulako, izurri baltza desagertu ez dalako baino. Oraindino, herrialde pobreetan ehundaka heriotza eragiten dauen gatxa da. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria

Bertsoaren iraila

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Bertsolaritzea
Bertsoak ikasturte barria hasiko dau eta bihar-etzi puntako bertsolari, herriko gai-jartzaile, Anoetako epaile edo bertsozale adituak (eta zergaitik ez, bertsotan ibilitakoak) izango diran ikasle gogotsuei harrerea egiteko prest behar doguz bertso-eskoletako arduradun eta irakasleak, eta asmo horregaz joango dira honeek Seguran antolatuko dan III. Bertso-Eskolen Topaketara. Iñaki Aurrekoetxea

2001eko irailaren 11, mundua hankaz gora

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   sarean
Kontuak kontu, ez dago ziurtatzerik gure e-maileko datuak gordeta terroristen ekintzak ebitauko diranik. Ez ete da izango gobernuen atxakia guztia kontrolpean izateko? Arazoa hasi baino ez da egin eta internautek ekin deutsie bai euren burrukeari: e-mailak bialtzeko orduan, izkutuko kode eta kode zifratuen bidez bialduz eta 'Echeleon' lako sareak kokoteraino betez, miloeka mezu 'terrorista' edo ta 'lehergailu' lako berbakaz bialduz; era horretara, gobernuaren sare sekretu hori miloeka mezu ustelez ganezka geratuko dalakoan dagoz internautak eta (besterik ezean, gobernuaren beharrean traba ...

Udagoienagaz batera zine izarrak dantzan

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Kulturea
Azken burukoa (gogoan hartzekoa) Aurtengo irailaren 19tik 28ra bitartean 50 urte beteten dituen Donostiarrek sarrerea doban izango dabe edizino honetako ekitaldi guztietan. Bonny

Bilbo-Errioxa

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Jan edanak
Errioxako 30 upeltegi edo bodega egon dira karpan, egunero 4 ardao desbardin izan dira kartan eta, jakina, ez dogu guk orain Errioxako ardaoen kalidadearen ganean ezer barririk esango; Errioxako ardaoak ezagunak dira munduan zehar eta zeozergaitik izango da. Hori bai, upeltegi batetik bestera aldeak badagoz egon baina, oro har, Errioxako ardaoen ezaugarriak antzekoak dira. Bilboko karpan, kriantzak eta erreserbak izan dira aukeratutakoak eta, beraz, labur-labur baino ez bada be ardao honeen ezaugarriak aitatuko doguz. Errioxako kriantzak tempranillo mahatsagaz eginda dagoz ...

'Demokrazia dolu-aldian' eta 'Espainian delitua da isilik egotea'

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Euskaldunak munduan
Demokrazia dolu-aldian Espainiako gobernuaren epai-besoak, Baltasar Garzon epaileak Batasuna euskal alderdi politikoaren jardueren etena xedatu dau. Erabagi hau bat dator eskuineko PP alderdiko espainiako gobernuko presidenteak gidatutako eraso politiko mediatikoagaz. Aznarren gobernuak Batasuna legez kanpo ixteko asmoagaz alderdi politikoen lege barria jarri dau indarrean. Lege barriagaz bidezkoa da alderdi politikoak ilegalizetea alderdien ekintza eta adierazpenak delitu ez diranean be. Ideiak zigortzea, intoleranteen betiko helburua gauzatu egin da gaur egun espainiako erresuman. Aznarren jarraitzaileentzat Batasunaren eta ETA erakunde armatuaren ideologia bardin ...

EHUk antolatutako Jardunaldiak Leioan

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Euskerea berbagai
Egitaraua: Irailaren 16an, goizean 10:00-11:15 Teresa Cabré (IULA-UPF): 'Terminología y normalización lingüística'. 11:15-11:45 Atsedenaldia. 11:45-13:00 Mercé Lorente (IULA-UPF): 'Metodologías de trabajo terminológico'. 13:00-14:15 Bertha Gutiérrez (USAL): 'Ciencia y lexicografía'. Irailaren 17an, goizean 9:30-10:45 Araceli Diaz de Lezana (EJ-GV): ''erminologia eta normalizazinoa EAEn". 10:45-11:15 Atsedenaldia. 11:15-12:30 Miel Loinaz (UZEI): 'Euskalterm eta terminologia datu-baseak'. 12:30-13:45 Iñaki Ugarteburu (EHU): 'Euskara Institutuaren terminologia lana'. Irailaren 17an, arratsaldean. Euskara ...

Misterioa saltsan dago

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo pausua kazola baten orioa eta berakatz aleak sueztitzea izango da. Ordurako, zurituta eta juliana eran ondo txikituta eukiko doguz kipula zuria eta gorria; sagar erdia be, zati-zati eginda prest eukiko dogu. Berakatza kolorea hartzen hasten danean, kipulea botako dogu barrura, jarraian sagar zatiak eta, azkenik, piper hautsa. Kazoleari tapea ipini eta, era horretara, kipulearen uragaz dana egosten itxi behar da su motelean; lau bat orduz egosi. Ondoren, tapea kenduko deutsagu lapikoari eta kipuleak botatako ura ebaporetan joango ...

Makailao eta onddo laminak, pil-pil saltseagaz

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Jan edanak
Esan dogunez, plater hau epel jatekoa da, holan atarako deutsagu eta makailaoari etekinik handiena; azken buruan, gogoan hartzeko beste kontu bat: pil-pil saltseak ez dau irakin behar, bestela ebagi egingo dalako; zuhur ibili beraz. On egin. Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Eguzkia bai, baina babes barik ez da komenidu

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   eretxia
Honako honeek, beraz, eguzkitan egoteko eta hondartzan arazo barik ibilteko hainbat gomendio. Gogoan izan, osasuna jagotea kolorea hartzea baino askozaz garrantzitsuagoa dala. Halandaze, hareatzatik baltzituta etorri gura badozu, zure azalaren araberako babes maila egokia erabili. Ganera, ez ahaztu sorosleak guztion onerako beharrean dabilzan beharginak dirana eta errespetua zor jakena. Egin kasu eta ez jatzue damutuko. Joseba Terreros

Singapur (II)

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Bidaide
Hurrengo zenbakian Singapurreko alde turistikoa jorratuko dogu, aukerak asko eta asko dira eta. Testua eta argazkiak, Zigor Aldama

Gurseko kontzentrazino-esparrua

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   Antxinakoak Geurera
1940ko lehenengo hilebeteetan, emoten eban euskaldunek ez ebela gehiago Gurs zapalduko, baina, bai zera. Alemaniarrek Frantzia hartu ebenean, bagilean, barriro bete zan Gurs errefuxiatuz, eta erbesteratu horreen artean euskaldunak be baziran. Oraingoan, gorago aitatu dogun Ibarnegarayk aginduta, orduan Frantziako gobernu kolaborazionistako ministro zan eta. II. mundu gerra denporan Gurs ez eben zarratu, eta bertatik pasau ziran hainbat eta hainbat nazi eta frantses kolaborazionisten arerio asko eta asko. Orduan be ez zan preso egozanak hilteko makina bihurtu, baina bai, atxilotu eta ...