Bermeoko arraina Interneten salgai

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   sarean
Inoiz arrain enkante baten egon ez zarienok seguruenik imajinau be eztozue egingo zer dan ha. Ohituta ez gagozanoi atentzinoa gehien deitzen deuskun (eta egia esan, gitxien gustetan jakun) ezaugarria bertako usaina izaten da. Halan da be, negoziazino berezian bete-betean sartzen garenerako ahaztuta eukiten doguz komeri horreek guztiak. Proiektu barri honi esker, arrain-enkantean parte hartu gura dabenek ez dabe bertara hurreratu beharrik eukiko. Bertan dagozanek, barriz, pantaila itzelean segidu ahal izango dabez prezioen eta salerosketen nondik norakoak, baita ordenadore portatilen bidez ...

'Gure kreditua merezi dabe' Alkartasun Jaialdia

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Musikea
Egitaraua Ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira eta arratsaldeko 18:00ak bitartean sarrerea dobanekoa izango da. Lehenengo ordu horreetan txikitxuenak izango dira protagonista, izan be, eurentzako ipuin kontalariak, antzerkia, jokuak, bideo emonaldiak eta bestelakoak izango dira. Dana dala, munduko dantzakaz gozetako eta herrialde desbardinetako produktuak probetako aukerea be egongo da txosnetan. Musika jaialdia 19:00etan hasiko da eta sarrerea 25 eurotan egongo da salgai takilan; aurretiaz erosi ezkero, 23 eurotan eta BBKren txartel gorriagaz, barriz, 20 eurotan. Taula ganean ondoko ...

Euskerazko eta nepalerazko eskubideen aldarrikapenak Ama Dablam-en

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Euskaldunak munduan
Ama Dablam sherpen sinboloa dala esan geinke. Andrazko baten lepoaren irudia daukan mendia (izenaren beraren itzulpena ‘Amaren Lepoa’ da) sakratua da eurentzat. Everest, Cho Oyu, Lhotse eta Makalu zortzimilakoak daukaz inguruan eta ederra dan arren, mendizaleen esanetan gatxa be bada. Ganera, oraingoan tontorrera ailegetako bide gatxenetik joko dabe, hego-mendebaldeko bidetik hain zuzen be. Bide horretatik 1953. urtean espedizino britainiar bat saiatu zan, baina ez eben lortu eta 5.700 metrora ailegau ostean bueltea emon eta etxera etorri ziran. 1961ean talde ...

‘Grand Slam’ lortzekotan

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Euskaldunak munduan
Egindako guztia gitxi ez bada be, gehiago gura dau orain 43 Bilboko Otxarkoaga auzoan jaio eta Iruñean bizi dan gizonak. Hiru seme-alaba daukaz, 24, 22 eta 15 urtekoak. Honeek hazita egon arte aita ez da mendirik mendi hasi, baina 1998an lehenengo gailurrera igo zanean, ikuspegi desbardina begitandu jakon. Gitxika baina lotu barik kontinente guztietan bidaiatzen hasi zan. Espedizinoak karuak dirala autortzen dau, baina erakunde publiko zein pribatuen diru laguntzinoagaz eta etxean dagoanean egiten dauazan lanetako soldateagaz ‘kapritxoak’ pagetako beste eukiten ...

'Rómpeme con mil caricias, cielo rómpeme'

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Musikea
Doctor Deseo taldearen 'Rómpeme' birea: - Apirilaren 30ean, Iruñeako Artsaian. - Maiatzaren 1ean, Bergarako Jam Aretoan. - Maiatzaren 7an eta 8an, Bilboko Kafe Antzokian. - Maiatzaren 14an, Donostiako Zibbido Aretoan. - Maiatzaren 22an, Gasteizeko Kinvara Aretoan. - Maiatzaren 28an, Tuterako Noboo Aretoan. - Bagilaren 5ean, Ondarroako Kafe Antzokian. - Bagilaren 24an, Galdakaon. - Garagarrilaren 17an, Valentzian. Koldo Isusi Zuazo

"Tontatxu"

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Bertsolaritzea
Doinua: Markesaren alaba 1 – Arrastion, Enkarni. Pruden etxean dau? – Gaur be kanpoan dabil, txokora urten dau; goxetik eskapata, berandu ailegau ta ni beti bakarrik, hau biximoduau! 2 Gurasoek ninduen Prudenegaz batu, "Tontatxu" deitzen eusten ta ni konformatu; gizon aberatsagaz aitak egin tratu, holan bihurtu nintzan sueteko katu. 3 – Tontatxu, zu ez izan horren negartia, aurretik daukozu-ta bizitza guztia; ganera animatu lei oilotokia, olgetako ganeaz badator lukia. 4 – Koloreak atara deustazuz kolpean, halandaze gaztea naz zure ustean… ...

Ekipaje galduaren bila

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   txutxu-mutxuan
Abiadan ibiltearen ondorioak Aireportuetako beharginek dinoen modura, hegazkinak urteteko ezarritako ordutegiak hain dira estuak, ze erritmo bizi-bizian jardun behar izaten dabe; ganera, biltegietan jente asko batu ohi da. Aena konpainiak orain dala pare bat urte garbitu behar izan eban Madrilgo aireportuko biltegi bat, osasun arazoak zirala eta. Han danetarik topau eben: hanka ortopedikoak, usteldutako pernilak, hortzordeak, ordenagailuak eta denporearen porasuz guztiz hondatutako bestelako gauzak. Biltegi horreetan, hainbat beharginek galtzen diran ekipajeak zabaltzeari ekiten deutsie, jaubearen ganeko datu esanguratsuren bat topau ...

Penelope Cruz eta Tom Cruiseren artekoa amaitu da

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Zinemea
Gaur egun, Cruise “Ezinezko Helburua” filmaren hirugarren zatia preparetan dabil eta Cruz Marokon dago “Sahara” izeneko akzino pelikula bat grabetan. Edozelan be, zurrumurruek askotan esan daben lez, bien arteko maitasun kontu hau muntaia bat baino ez da izan, Cruisen homosexualtasuna ostentzeko eta modu horretara mito erotiko modura zabalduta daukan irudiari kalte ez egiteko. Horren truke, Penelope Cruzek Holliwood-eko aktore boteretsuenetariko baten babesa jaso dau, eta horrek ikaragarri lagundu deutso zinearen mundu lehiakorrean aurrera egiten. Joseba Terreros

Girl with a pearl earring

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Zinemea
Delft, Holanda, 1665ean. Griet gazte eta ederra Johannes Vermeer margolari ospetsuaren etxean sartu da beharrean. Azken horrek, Griet-ek argi eta koloreetarako daukan intuizinoaren jakitun egonda, pinturean eta sedukzinoaren munduan murgiltzen ahaleginduko da. Bien bitartean, Maria Thins-ek, Vermeer-en amaginarrebak, Griet gaztea artistea inspiretako gauza dala ikusita, bien arteko hartu-emonak baimenduko dauz, suhia margolanen produkzino urria handitzeko gauza izan daiten. Ikusten dan legez, argumentua sano ernagaria da, honako hau edertasunaren bila abiatzen dan kontakizuna dalako. Ganera, pelikulea girotzeko beharrak, eszenografia eta tempusa ...

Bi zutabe gitxiago euskerearen etxean

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Euskerea berbagai
Andolin 1953ko abenduaren 6an jaio zan Santurtzin. Euskal literaturan lan handia egindakoa, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria be izan zan, baita Euskaltzaindiako partaide azken hiru urteetan. Aralar alderdiko kide be bai, Bizkaian Senadurako aurkeztu zana ganera. Hizkuntzalaritza Orokorraren irakasle titularra zan EHUn, Gasteizko kanpusean. Filologia Erromanikoan lizentziau zan Deustuko Unibersidadean, 1975ean. 1980an, Iowa-ko Unibersidadean egin eban magistergoa Hizkuntzalaritza orokorrean. Doktoregoa, ostera, Californiako unibersidadean Los Angelesen (UCLA), 1986an. Euskararen Aholku-batzordearen kide izan zan 1997tik 2002rarte. Eta hau dana gitxi izango bazan, Andolin ...

Euskalkien erabilerearen ganeko Euskaltzaindiaren adierazpena

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   Euskerea berbagai
Adierazpena ‘Adierazpen honen asmoa da euskara baturako eta euskalkietarako esparru eta joko-arau zehatzagoak ezartzea edo berrezartzea; horreen bitartez euskaldun guztiok eroso eta eraz egon gaitezan egunero euskerea erabilten dogunean. Horretarako, oinarrizko lau abiaburu honeek proposatzen dira: 1.1. Begirunea izatea. Euskeraz berba egiten daben hiztunen egoera desbardinei begirunea zor jake, hiztun horreek euskalkiak erabili nahiz euskera batua erabili. Hortaz, hiztunen artean ez da bereizkeriarik egin behar euran jatorrizko hizkuntzearen ondorioz, euskalkiaren ondorioz edota zuzenean euskera batua ikasi izanaren ondorioz. 1 ...

Justizia, erreformearen beharrean

Bizkaie! 2004-04-23 00:00   eretxia
Baina ez daigun ahaztu sozialistek be erruaren "zati" bat badaukiela. Gogoratu daigun Alfonso Guerraren esaldi gordina: "Montesquieu hil da". Beste era batean esanda, Estaduko botereen arteko komunikazinoa ezinbestekoa da. Holan, Gobernurako urteten dan gehiengoa islatu egiten da ganerako botereetan, besteak beste epaileen eta fiskalen gobernu erakundeetan. Zelan bermatzen da, orduan, epaileen independentzia? Ez dira makalak Zapaterok aurrean daukazan erronkak. Baina garrantzitsuenetako bat Justiziaren benetako erreformea da. Ez dot esaten epaile hau edo hori kendu behar danik. Erreformea sakonagoa eta benetakoa ...

Bolivia (V): Uyuniko Gatzagearen inguruak

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Euskaldunak munduan
Hurrengo goizean goizetik izartu gara: lau ta erdietan. Ingelesak termometroa atara dau kotxeko bentanatik: hamar gradu zero azpitik! Hotzaren hotzagaz ezin izan dau euki denpora gehiago kanpoan benetan zenbat gradu dagozan jakiteko. Gorputza gogortuta daukagu, baina geiserrak ikusteko altzau egin gara. Ia bost mila metrotan dagozan putzu handiak dira eta irakiten dagoz, berrehun gradu baino gehiagotan. Ataraten daben lurruna lainoa baino zarratuagoa da, eta hara jausi ezkero, bero-bero egoteko aukerea eukiko dozu, baina gero ezin izango deutsazu inori kontau! Kotxean ...

Bizkaiko bertsozale gazte eguna 2004

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Bertsolaritzea
Aspertzeko tarterik ez Bertsolari gazteen eguneko egitaraua: - Goizeko 11:00etan: Triki-bertso poteoa herriko tabernetan zehar. - 15:00etan: Bertso-bazkaria. Aurkezle: Xabier Paia. Bertsolariak: Bizkaiko eskualde guztietakoak. - 20:00etan: Zaharra Berri Tour (Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Urangaren eskutik). - 22:30etan: Oliba Gorriak taldearen kontzertua. - 23:30etan: Etxabe anaiak taldearen erromeria. Bazkarirako txartelak eguna baino lehen eskuratzea komeni da eta, horretarako, bakotxa bere eskualdeko bertsolari gazteakaz hartu-emonetan jartea da biderik zuzenena. Bestalde, Bizkaiko bertsozale gazte egunaren aurkezpen ekitaldian, bertsolari gazteek jakinarazo ...

E-postea spametik babestu

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   sarean
Goodmail Systems Inc eta Yahoo! enpresek, euren aldetik, beste bide bat jorratzen dabiz: bialtzen dan e-posta bakotxagaitik dirua kobretea da proposatzen daben bidea. Sistema honegaz internautek eta enpresa batzuk (GKE-ek, dirua irabazteko ez diran enpresek eta antzekoek) doan bialduko dabe e-posta kopuru zehatz bat. Hortik gora, barriz, pagau egin beharko dogu hain garrantzitsua bihurtu jakun zerbitzu horregaitik. Dana dala, sistema hau Interneten ideiaren kontra joango litzateke, muduko persona danen arteko konekzinoa eta hartu-emon politikearen kontrakoa dalako, eta aditu batzuk zentsurearen ...

Antzerkiaren (eta anai txikerragoen) Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Kulturea
Antzerkia Alkarrizketea da. Ezin da bakarrik aktuau, basamortu baten erdian: aktuetako, lagun bat behar da, zuri begira egongo diran personak behar dira. Antzerkia Alkartasuna da: batera aktuau behar da”, idatzi eban Boalek, beste gauza batzuen artean. Baina badago oraindino txikerragoa dan beste anaia bat be, edo arrebea, edo ahiztea, edo nebea: txotxongiloen antzerkia. Aurten, martiaren 21ean, Txotxongiloen Nazinoarteko Batasunak (UNIMA) Finlandiako Sirppa Sivori-Asp aktore eta zuzendariari eskatu eutson nazinoartera zabalduko zan mezua idazteko, Txotxongiloen Antzerkiaren Nazinoarteko Eguna zala eta: “Txotxongiloen ...

Tatin tartea

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   Jan edanak
Osogaiak (6 errazinotarako)  Errege sagarra (reineta).  Azukerea.  Ura. Gaileta-masea egiteko  300 gr. gurin.  300 gr. azukera-hautsa (glas azukerea).  300 gr. arrautza zuringo.  300 gr. urun. Zelan egin Lehenengo gaileta-masea egingo dogu, jalgiten itxi behar da eta. Bitartean, katilu baten osogaiak botako doguz, aurreko zerrendako ordena bera segiduz. Hau da, lehenengo gurinea pomada eran botako dogu. Gero, irabiagailuagaz lagunduta, astiro-astiro azukerea gehituko deutsagu; arrautza zuringoa ostean, eta akabuen uruna. Ondoren, hozkailuan itxiko dogu masea ...

Eslovakia, Danubioko tigrea

Bizkaie! 2004-04-16 00:00   txutxu-mutxuan
Industriako lanpostuen % 67,2ri eragingo deutso EBren zabalkundeak Europako Batasunaren (EB) zabalkundea “mehatxua eta aukerea” izango da hemengo ekonomiarentzat. Mehatxua, eskulana «lau bider merkeagoa» dalako Sortaldean. Aukerea, 75 milioi bezero gehiagoko merkatu baten lehiatuko diralako enpresak. Zabalkundearen ondorioak aztertu dabez Confebaskek eta Eusko Jaurlaritzeak. Dinoenez, EAEko industri lanpostuen % 67,2ri eragingo deutse; inbersinoen % 67,6ri eta esportazinoen % 74,4ri. “Egoera gatxetatik beti ondo urteten dogu”, adierazo eban Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak, ikerketearen aurkezpenean. Zabalkundea “desafioa eta test-a” ...