Singapur (I)

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Bidaide
Bizkaieren hurrengo zenbakian, herrialde honetako gizartearen eta berenberegi gazteriaren ikuspegia aztertuko doguz. Testua eta argazkiak, Zigor Aldama.

Koipeen multzoa

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Jan edanak
Aholkua: ganerako jatekoakaz legez, koipea bai, baina neurrian beti, gehiegikeriak baztertuta. Larraitz Artetxe, Dietetika eta Nutrizinoan Diplomatua, Elan Vital Medikuntzako Zentrokoa.

Butroiko gaztelua, denporearen erlojua gelditzeko bidaia

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   eretxia
Gaur egungo gaztelua Asaotik adituta, Butroik munduko beste edozein tokian irudikatzeko moduko koloreak eta ezaugarriak hartzen ditu. Beharbada, Alemanian, Rhin-aren ondoan egoteko moduko eraikina da, edo Frantziako Benelux-ean. Gaztelura hurreratu orduko, historiaren erlojua gelditu egin dala emoten dau. Eta behin sarrerako atea igarota, kanpoan lagatako mundutik aldentzen garala igarten dogu. XIII. mendeko butroitarrek egindako jatorrizko gaztelu horretatik, egurrezko torreak euki ei zituan horretatik, maitasunez gordetako formak daukazan eraikin dotore batera pasetan gara. Barruan, denporan zeharreko ibilbidea ondo be ondo islatzen ...

Uda sasoian euskal giro aparta AEBetako bihotzean

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Euskaldunak munduan
Goikoetxearen esanetan, ikusleen erdiak-edo euskal amerikarrak eta euren familiakoak ziran; ganerakoak estadubatuar ez-euskaldunak ziran, baina euskal kulturaz eta, orobat, kulturaz interesatuak. Izan be, Goikoetxeak dinoanez, 'jatorri eta nazionalidade askotako herritarrak sortutakoa da Rock Springs, eta harro gagoz horretaz. Euskaldunok be lagundu dogu Rock Springs sortzen, eta ikurrinea ganerako herrietakoakaz batera ikusi daiteke hemengo kaleetan'. Alkartasuna Basque Club horren adierazle dala eta zeregin edo behar horregaz jarraitzeko asmoa dauela ziurtatu dau Goikoetxeak: 'Hemengoari uko egin barik, geure kultureari eutsi gura deutsagu ...

Txileko ikastolea martxan

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Euskaldunak munduan
Ana Usabiaga da antolaketan guztia kudeatzen dabilena. Usabiaga Euskal Herritik joandako irakasle gipuzkoarra da eta ekimenaren ganeko zehaztasunen artean, bakarra azpimarratu dau: 'mailarik altueneko hezkuntz eskaintzea izango da Ikastolea'. Ana Usabiaga ilusino handiagaz joan da Txilera erronkeari aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzeak, Ikastolen Elkarteak, Txileko Euskadiko Elkargoak eta Txileko Eusko-Etxeak babesten dabe egitasmoa. Hasikeran, haurtzaindegia baino ez da izango, eta euskeraz heziko dabez 0-3 urte bitarteko umeak. Halan da be, ez dira beste hizkuntzak baztertuko eta ingeles eta gaztelaniako irakasleak be ...

Mende akabuko kontakizunak / Txomin Agirre (1864-1920)

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Euskerea berbagai
Mende akabuko kontakizunak. Gizon oituez bat 'Barrez lertu eragin deust adiskide batek beste erromerizale ezagun baten ipuiñakaz. Aldra andien batzarretan beti izaten dira gizon argiak eta argi bagiak, sorrak eta azkarrak, jakindunak eta asko ikusitakoak, ez-jakiñak eta izer ikusi eztabeenakaz batera. Askoren artian asko modutako jentia. Batzuek, adierazoak dagozanak, ikusten dira erabagiak, askatuak eta ausarkiro ibilleretan; besteak lotuta, ganorabaga, zer egin eztakiela pausu bakoitzian. Argia daukana argiro, argirik eztaukana illunean: gauza jakiña da eta nunnaikua. Euskaldun erromeriazalien aldran bere bazan ...

Bizikletak udarako dira

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   sarean
Bizkai aldera etorrita, Bizkaiko Txirrindularitza Federazinoaren web helbidea aitatuko dogu: http://www.febici.com; nahikoa orrialde sinplea izan arren, hortxe ikusiko doguz, berbarako, Bizkaian zehar egiten diran proba guztien zerrendea, mundu honen inguruan dagozan barriak eta Bizkaiko taldeen helbideak. Akats nagusien artean, azpimarratu gura neuke erdera hutsean dagoala, ez da agertzen euskerearen arrastorik inondik inora. Egia esateko, orduak eta orduak emon geinkez txirrindularitza munduari jagokozan helbideak bilatzen eta aztertzen. Onena, norbera Internet mundu birtualean sartzea izango da, eta, apurka-apurka, ezelako ...

Beira edo erromes-maskor gainerrea kipuleagaz

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin, beirak garbi-garbi egingo doguz, bizirik erosten badoguz behintzat; izan be, leku batzuetan, eskatu ezkero, garbi-garbi salduko deuskuez. Kaparazoitik okelea atarako dogu gorputz eta guzti, eta oso garrantzitsua izango da ondo garbitzea, ze askotan hondar arrastoak agertzen dira eta haginakaz krask-krask egitea ez da bape gustagarria izaten. Hori bai, kaparazoi parte sakona gorde egingo dogu. Hurrengo egitekoa, kipulea zuritu eta txiki-txiki egitea izango da; kipulea zartaginean ipini eta su txikian ipini, harik eta kolorea hartu arte ...

Melodramea eta ausardia

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Kulturea
Informazino gehiago gura izan ezkero, hona hemen web orriaren helbidea: http://www.artium.org Edorta Jimenez, Idazlea

San Justoko karobia (Zeanuri) barriro ketan

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Tradizinoak eta ondare historiko-kulturala berreskuratu guran Zazpi udatan jardun ondorik, karobiaren zaharbarritze beharrak amaitutzat emoten dira. Orain dala zazpi urte berreskuratu eban Ipizki Taldeak 1950etik bertan behera itxita eta hondatuta egoan San Justoko karobia, eta ordutik abuztuko lehenengo astegoienean martxan jarri dabe kare-labea. Baina, ketan jarteaz ganera, urtero-urtero karobiaren inguruan egokitze lanak egin dabez Ipizkikoek: 'lehenengo urtean karobia bera egokitu genduan, hurrengoan egurrez eta zohiz osotutako txabolea eregi genduan ondoan, hirugarrenean ingurua trabiesez zarratu; laugarrenean, karobiaren hormea arrakalatuta eta jausteko ...

Bertso barriak, horma zaharroi jarriak

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   Bertsolaritzea
1 Bertso barri batzuek behar ditut jarri entzumenik daukenen entretenigarri. Katez loturik preso gaitue ekarri kantuz azalduko dot espetxeko barri inuzentzian inor ez daiten etorri. 2 Espainian behera han dago Zamora basamortu hobarik nunbait izango da. Ez mendi ez itsaso ez bedar ez lora hementxe bizi behar hainbeste denpora hain maite dogun Euskal Herritik kanpora. 3 Etxezar bat hemen da itxuraz bikaina goralduko neukena gorroto dot baina. Erdia zementu ta erdia burdina gizonak piztitzeko apropos egina hoba zan inpernura erori ...

Aupa Maurizia eta aupa Camaron

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Barriketan

Garia eta artoa berbaz

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Holan ebilzan seguru, gari-artook. Egia artez esateko, biak be ondo jatorkuz baserrirako, gaur mizkatuta sarritan jan gura ezik egoten gara baina!. 'Mizkeria lan gaizto' dinosku esakereak, eta begiratu gaur zer ekarri dauen munduak, artorik jan gura be ez eta ogia dandarrez hortik zehar edozein lekutan! Non ete dagoz behearen ganeko ogi zatiak hartu, aitearen egin, mun emon eta jaten genduzan hareek egunak! Hau bai dala izatekoa, mundurik erdia ogia be jan gura ezik eta beste erdia ha iruntsiko leukeala. Nora ...

Ardaoa zelan zerbidu

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Jan edanak
Lehenengoa. Bezeroak jatekoa eskatu ondoren (bezeroek edo etxean bagagoz lagunek, baina nik jatetetxeko erreferentzia erabiliko dot), jatetxeko sommelierra edo maîtrea (jangelako arduraduna) mahaira joango da ardaoaren agindua hartzera. Lehenengo eta behin, maîtreak ardao-kartea emongo deutso anfitrioari edo bezeroei, jatetxean dagoan ardao-aukerea erakusteko. Sommelierrak (jatetxeetan, ardaoa erosi, sotoan behar dan moduan gorde, jangelan zerbidu eta bezeroari ardaoaren ganeko argibideak eta aholkuak emoteaz arduratzen dan personeak) lagundu egin beharko dau ardaoa aukeratzen eta bezeroaren zalantzak argitzen. Bigarrena. Ardaoa aukeratu ondorik, sommelierrak edo ...

Marmitakoa

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Jan edanak
Marmitakoaren harian, bertsotan: Hegaluze ta patatakin bat piperren toke ahula marmitakoen garaia beti garai barrien balbula gure herriko plater goren bat ezin dala disimula badakizue Euskal Herrian ondo jaten dakigula Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Liburu barik ez joan oporretan gero!

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Kulturea
Hona hemen beraz, udan irakurgairik falta ez daiten lau liburu ederren ganeko kontuak. Orain falta dan bakarra irakurleak erantzutea da, ze laurak dira itzulpenak eta liburu itzuliak normalean ez dau izaten jatorrizkoaren arrakastarik. Geure kalterako, esango neuke nik, mundu zabaleko idazleak norberaren hizkuntzan irakurteko erea izanda, irakurlearen hizkuntzea aberasteko ezeze, danon mundua zabalago egiteko bidea dan ezkero. Edorta Jimenez, Idazlea.

Txataren saltsea

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   sarean
Sekulako iraultzea dator, eta hau hasikerea baino ez da. Tarteka eta kasu solte batzuetan baino ez bada be, txatari esker ezagutu eta ezkondu diran bikoteak badagoz egon munduan; txataren bidez ligetea be erraza ei da. Dana dala, txatari esker, ligau, bikotea topau eta luzaroan hartu-emonetan (idatziz) ibili ondorik, aurrez aurre egoteko hitzordua ipinten dabenean, upealako ezusteak be izaten dira. Ez da ahaztu behar, txateetan dogunean edozein jarrera hartu geinkela: emakume baten papela zein gizonezkoarena, gaztearena zein zaharrarena egin geinke eta ...

Argentina

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   Bidaide
Testua: Zigor Aldama. Argazkiak: Fernando Robles eta Zigor Aldama.