'AEKgaz herri bat geroa lantzen'

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Kulturea
Korrikearen Amaierako Jaia Iruñeako Udalak ukatu egin deutso AEKri, apirilaren 13an Iruñeako erdigunean Korrikearen azken jaiko ekitaldiak egiteko baimena. Debekurako arrazoien artean, honakoak aitatu ditue: azpiegitura guztia instaletako eta kentzeko denpora asko behar dala, jente asko batuko dala eta leku asko okupauko dala. Atxakia huts eta merkeak AEKren esanetan. Bizkaie!

Euskal heraldika eta genealogiaz

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Euskaldunak munduan
Gai honetaz gehiago jakiteko, hona hemen Mikel Belaskoren artikulua: 'Abizenak eta grafiak' Gaur egun, gure herrietako izenak, persona izenak eta abizenak, agiri ofizialetan idatziz jaso dira eta arau zorrotzek arautzen dabe euren erabilerea. Dana dala, hau guztia nahiko barria da. Berbarako, Nafarroako herri baten izenaren antxinatasuna 1.500 bat urtekoa da eta 1.000 bat urtean izan da idatzia; era berean, etxe batena orain 500 edo 600 urtekoa izaten da eta denpora tarte horretantxe idatzi da. Halan da be, euskal ...

Alex Sardui (Gatibu): 'ez dogu behar justifikazinorik bizkaieraz kantetako, geurea da eta'

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Kulturea
8. Alboka doinuak, kitarrak, Alexen ahots berezia...; Exkixutik zer hartu dau Gatibuk? Albokaria eta neu; ez da gitxi. Ahotsarena erreferentzia handia da, ahotsa aldatzerik ez dago eta jenteak erreferentzia hori izaten dau. Exkixuren gogoa be hartu dau Gatibuk, eta jakina, sasoi haretan hartutako esperientzia be ona izan da proiektu hau aurrera atarateko. 9. Diskoaren grabazinoan laguntzaile asko izan dozuez eta deigarrienak beharbada, Extremoduroko Robe eta Platero y Tu-ko Fito. Kantu banatan euren ahotsak baino ez dira entzuten, eta hori ez ...

Milaka laguni esker, Bizkaie! aurrera

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Barriketan

Musikearen eta kulturearen ganeko gogoetak

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Musikea
Kulturea diru iturri? Kultureak ez dau dirurik emoten eta hortxe dago arazoa. Berez kultureak ez leuke diru etekinaren itzala alboan izan beharko, kulturea defizitarioa izan beharko litzateke definizinoz, ondasun publiko bat baina argi dago musikeari jagokonez behintzat, teoria hori errealidadetik urrun dagoala. Musikea negozio bihurtu da eta negozioaren -tasun edo -keria hori galtzen joan dan neurrian, ardurea eta urduritasuna handitzen joan dira orain dagoan punturaino. Erreakzino ugari sortarazo zituan orain dala gitxi Alaska ospetsuak egindako adierazpenak: 'Ez dot aitzen zelan ...

Zertarako berba gehiago?

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   eretxia
Horixe da, irakurle, gaur hasitako nire ibilbidearen helburua. Lortu ala ez, aparau ala huts egin, denporeak esango dau. Mila esker, irakurle, bidaide izatearren. Iñaki Atxutegi

Makailao brandadea entsaladeagaz

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Brandadea egiteko, kazola batean ipiniko doguz esnea eta ura biak nahastean. Likido horretan sartuko doguz patatak egosten joan daitezan gatz apur bat botata. Bor-bor hasten danean, 20 minututan eukiko dogu bertan egosten eta behin denpora hori pasetan danean, lapikoa surtatik atara. Behin kazolea kanpoan dagoala, makailaoa bertara bota behar da eta lehendik izango dauen beroagaz makailaoa egingo da. Prozesu hau bost bat minutukoa izango da, ez gehiago. Ondoren iraztontzi batetik pasau eta, era horretara, alde batetik, makailaoa patatakaz ...

Amets zoroaren lehenengo pausuak

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Antxinakoak Geurera
'Eguna' egunkariak ez eban asko iraun. Gerreak jarraitzen eban bidearen eraginez, 1937ko bagilaren 13an ikusi eban bere azken zenbakia, 139.a. Ezusteko galanta izan zan, azken ale honetako azalak amaiera honen barririk ez emoteak erakusten dauen moduan. Gero, tarte luzea: 53 urte pasau ziran barriro amesa gauzatzeko. 'Egunkaria', ames zoroa, errealidade bihurtzen daben guztiei Asier Madarieta eta Iñaki Goiogana, Euskal Abertzaletasunaren Museoko eta Agiritegiko teknikariak.

Disketteari agur!

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   sarean
Disketeei agur, 'memory bird' izenekoei ondo etorri Ekipo barrietan aukera nahiko garbia dogu merkatuan: alde batetik, CD-ROM sistema ezaguna eta, bestetik, USB memoriak, sarritan 'memory bird' izeneko tresnak. 'Memory bird' da Dell enpreseak eskaintzen dauen sistemea disketeak ordezkatzeko: oso txikiak dira, boligrafo baten antzekoak eta, pisu gitxikoak, nahikotxu memoriadunak eta horrezaz ganera, prezio merkeko tramankuluak dira. Honezkero, informatikako edozein dendatan topau geinkez 20-30 euroan (Dell enpresearenak) edo karuagoak (Compaq markakoak); gure ordenagailuan klabija bategaz eranstea da bidea 'plug and play ...

Maroko (I)

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Bidaide
Testua eta argazkiak, Zigor Aldama OHARRA / BIZKAIE!: Zigor Aldamaren 'Asiako Hego-ekialdea' izeneko erakusketea ikusgai dozue Leioako Campuseko Erakusketa Aretoan, zezeilaren 18tik martiaren 12ra. Danetara, 70 argazki eta handik ekarritako gauzak dagoz ikusgai.

Gozotzaileak: azukerea eta eztia

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Jan edanak
Elikagai bera izan arren jatorria desbardina izan daitekela aitatu dogu gaur eta arlo honetan persona bakotxaren eretxiak eta jarrerak errespetagarriak dira. Gai honegaz lotuta, Jean Trémoliér handiaren esaldi bat aitatu gura deutsuet horren inguruan gogoeta egin edo besterik ez bada be, kuriosidade hutsagaitik irakurri daizuen: 'Hasiera baten txarrikiaren inguruko tabua artzain nomadentzako zera izan zan, arerioaren -egipziar nekazarien- elikagaia ukatzea. Gaur egunn, elikagai naturalen mitoa, bizimodu industrializatuaganako ukapena izan daitekee, elikagai bat jaterakoan elikagai hori sortu dauen zibilizazioagaz bat egiten ...

Gazteak euskal hiztun dira?

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Euskerea berbagai
Erramun Osa

About Schmidt

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

Piano-jolea

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

Santutxu dantzan

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Bertsolaritzea
Santutxu dantzan Doinua: Dantzari Dantzako Aitte San Migel 1 Mende erdi da Karmelo elizan sortu ebela Gaztedi, zuok atara kontuak baina nahiko iruditzen jat neuri. Nahiz ta ordutik pasau dabezan hamaika mila komeri, gauza fuerte bat kontau behar dot arnas hartu ta eseri. 2 Egia esan Gaztedi legez ez dago hainbeste talde, Euskal Herria dantzan jarri dau puntaz punta, aldez alde. Orain fraileek eta udalak, zergaitik eureri galde, lokaletatik bota nahi dabe: fuera, hanka, ospa, alde!! 3 Fraileen laguntzaz sortu ...

Kaliforniako ardaoak

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Jan edanak
Zorionak Mikel Garaizabal Mikel Garaizabal enologo eta Bizkaie!-ko kolaboratzaileak idatzitako 'Mahatsaren orpotik dator. Euskal Herriko ardoak' gida eta hiztegia Gourmand Worl Cook Awards 2002 sarietarako proposatu dabe. Ardaoaren ganean euskeraz idatzitako lehenengo liburua da eta aitatutako sarietan hautagai izateko euskeraz idatzitako liburu bat aukeratzen daben lehenengo aldia. Sukaldaritza eta ardaoen ganeko argitalpenen nazinoarteko lehiaketa bakarra da hori eta esan daiteke ardaoen ganeko liburuen 'Oskarrak' dirala. Aurten, 60 herrialdetako eta 40 hizkuntzatan idatzitako 3.500 liburu aurkeztu dira. Hezkuntza arloko ...

Euskaldunak Txile, Kalifornia eta Nevadan

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Euskaldunak munduan
Kaliforniako San Franciscoko Kultur Etxearen 21. urtebetetzea AEBetako San Franciscoko Euskal Kultur Etxeak 21. urteurrena ospatu dau oraintsu eta berenberegi preparautako ekitaldiak ugari izan ziran. Ospakizunaren harian, NABOren (Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Erakundea) neguko topaketea be bertan egin eben. Eguneko aztergaien zerrendan gai asko jorratu zituen baina garrantzitsuenetakoa Euskadin datorren garagarrilean egingo dan Euskal Kolektibidadeen Nazinoarteko Kongresura joango diran ordezkarien aukeraketea izan zan. San Franciscoko Euskal Kultur Etxearen 21. urteurreneko ekitaldien artean kirolak be aparteko lekua izan eban eta oso ...

Iñaki Garcia Uribe: 'herriagazko maitasuna baino ez dot nik etxean ikusi'

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Kulturea
5. Mendizalea, argazkilaria, ikertzailea, idazlea, komunikatzailea...; zeregin edo afizino horreetatik zeinegaz identifiketan zara? AITA izan naz orain zortzi hilebete eta zoratzen nago, sekula bizi izan dodan sentsazinorik onena da. AXULAR ekarri dot mundura eta berari eskaini deutsat liburua. Edozelan be, gustau jat itauna eta banan-banan erantzungo deutsut. Mendizale sentiduten naz gehienbat, kirolik osoena da eta Orozkon bizi naz, zer gehiago behar dot!. Argazkilari: argazkilari baten semea baino ez naz, aitak erakutsi deust nik dakidan guztia. Ikertzaile: hoba ikertzaile banintz!, papel ...