Durangoko heresia

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Durangoko heresia Euskal Herrian sorginen eta heresien kontra egindako epaiketen artean Durangokoa dogu ospetsuenetarikoa. Iturrietan dagoan nahasketea dala-eta ez da ondo ezagutzen 1440. urte inguruan jazotakoa. Bertan izandakoa kontetan hasi baino arinago ezagutu behar da momentu horretan Bizkaian eta Euskadiko lurralde askotan bizi zan egoerea: krisialdi ekonomiko handia, Bando-gerrak, kristinautasunaren barruan ideia barrien agerpena... . Ganera, Euskal Herriko lur honeetan abade eta fraileen arteko tirabirak egozan (noren ardurea zan eleizak eregitea eta ondoriozko diru-sarrerak...). 1437 eta 1442. urteen bitartean bertan zan ...

Izokin zati marinatua, berakatz krema eta leka salteatuakaz

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Jan edanak
Izokin marinatua, berakatz krema eta leka salteatuakaz Osogaiak: Marinatua egiteko: - Izokina. - 50 zl. Sagar-ozpina. - 200 zl. Oliba-orioa (0,4º) - 25 zl. ardao zuria. - 30 gr. gatza. - 15 gr. piper-hauts zuria. - 6 gr. kardamomoa. Berakatz-kremea egiteko: - Berakatz osoak zurituta. - Oliba-orioa (0,4º). - Esnegain likidoa. - Ura. - Gatza. Leka salteatuak preparetako: - Leka fresko eta samurrak. - Oliba-orioa (0,4º). - Berakatz txikitua. - Saldea. Zelan egin:  Izokin Marinatua: izokina garbitu eta ezkatak kendu, bi bizkarraldeak bizkarrezurretik banandu, ganerako hezurrak kendu eta 80 gr. inguruko zatiak ...

Zinea, telebistea & Internet

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   sarean
www.televisionwithoutpity.com orrialdea (Internet Television Without Pity, Telebista Kupida Barik) oso ezaguna da telebista produktoreen artean, eta baita telebista ikusleen artean be (350.000 bisita izaten dira hilero orrialde honetan, eta bisita bakotxak ia 22 minutuko iraupena izaten dau). Aitatutako foroek upealako eragina izaten dabe telebistako programetan, bai programak goraipatzeko zein gitxiesteko be bai. Holako foroak 'Expediente X' telesaio famatuagaz hasi ziran indartzen eta gaur egun telebistako programa gehienetan dago eretxi talde berezia. Argi eta garbi esan leiteke Hollywoodeko ...

Ardaoaren Legea

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Jan edanak
Ardaoaren Legea polemika iturri Legearen txostenak hainbat polemika eta eztabaida sortarazo ditu, aitagarriena, Jatorri Deituren funtzionamendu barriaz izan da. Orain arte, Jatorri Deituren Kontseilu Erregulatzaileak izan dira euren eremuetako ardaogintzaz kudeaketa eta kontrol sistemak aplikau dituenak, hau da, Kontseilu Erregulatzaileek euren arauak ezartzen izan ditue eta arauak betearazoteaz be arduratzen izan dira. Aurrerantzean, barriz, Kontseilu Erregulatzaileek arauak ezarriko ditue orain arteko moduan baina beste organo independiente bat arduratuko da arauok betearazoteaz eta kontrolaz. Ez da ahaztu behar Kontseilu Erregulatzaileak mahastien ...

Talde Berdea: barazkiak

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Jan edanak
Gomendio hau adierazoten dogunean, batzuk nahastau egiten dira eta ondoko galderea egiten deuskue: eguneroko elikadurearen oinarria zituak edo zerealak badira eta astean bizpahiru bider lekaleak jan behar badoguz, orduan zelan edo non sartu egunean barazkien anoa bi? Oso erraz: batzutan lehenengo plater moduan (porrusaldea, orio-azea, barazki purea…) eta beste batzuetan guarnizino legez (oilaskoagaz jaten doguzan piperrak, arrainari bota deutsaguzan esparraguak). Honezaz ganera, anoa osoa barazkiakaz egin beharrik be ez dago, kontuan hartuz, Euskal Herrian barazki kopuru txikitxuagoak janarietan erabilteko ohitura ...

Euskereak be badauka bere eguna

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Euskerea berbagai
EHUk honoris causa izentau dau Rudolf de Rijk hizkuntzalari holandarra Rijk irakasleak ikerketan eta jardun akademikoan egin dauen bidea saritzea izan da asmoa, kontuan hartuz, nazinoarteko hizkuntzalarien artean bera dana euskereakanako pasinorik handiena erakutsi dauena. Azken 30 urteotan euskal morfologia, sintaxi eta gramatikeari egin deutsozan ekarpenak funtsezko mugarriak izan dira eta euskerearen filologia eta diakroniaren arloan egindako beharrak be ezin ahaztu. Azken aldian makalik dagoan De Rijk irakaslea EHUko Euskal Filologia sailagaz lankidetzan dabil luzaroan eta, gaur egun, 'A progressive ...

Bizkaierea bertsotan

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Bertsolaritzea
Bizkaiko Bertsolari Txapelketea 2002: Igor Elortza txapeldun. Ez zan ezustekorik izan, Unai Iturriaga eta Igor Elortza geratu ziran azkenerako eta Elortza nagusitu zan. Gogoratu, Unai Iturriaga eta Igor Elortzagaz batera, Iratxe Ibarra, Beñat Gaztelurrutia, Fredi Paia, Oihane Enbeita, Igor Muniategi eta Etxahun Lekue izan zirala. Iñaki Aurrekoetxea

Kalifornia, New York eta Erroman zehar

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Euskaldunak munduan
Euskal musikariak munduan Aukera txikienak aprobetxauta, Europara salto egiten daben euskal musikarien zerrendea gero eta luzeagoa da zorionez, oraingoz zerrenda hori luzeegia ez bada be (Mikel Urdangarin, Su Ta Gar, Oreka Tx...); edozelan be, atlantiko itsasoa zeharkatu eta Amerikako kontinentean edo urrunago, berbarako Japonian euren musikea eskaintzen dabenak gitxi batzuk baino ez dira: Kepa Junkera, Joseba Tapia eta Xabier Berasaluze, Alaitz eta Maider, Fermin Muguruza... Orain denpora asko ez dala, AEBetan zehar Kepa Junkera bilbotarrak emondako kontzertuen ganean egin genduan ...

2001: odisea Asiako hego-ekialdean (I)

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Bidaide
Kuala Lumpur, Malaysiako uriburuagaz, bertako kulturen aniztasunagaz eta Petronas torreen edertasunagaz liluratuta geratu ginan. Gau baten, egun osoa torreetan eta bestelako leku batzuetan argazkiak ataraten egon ondoren, ohean sartzeko gogo handia geunkala, tenplu hindu baten aurrealdean jente pilo handia ikusi genduan, eta neka-neka eginda egon arren, hurreratu egin ginan. Gure harridurea sekulakoa izan zan Fortunearen eta Diruaren Jainkoari dedikautako errituala egiten egozala ikusi genduanean; han egozan gizon, emakume eta umeak dotore-dotore jantzita egozan, eta ikuskizuna ederra zan; ausardia askogaz, oinetakoak ...

Igor Estankona (poetea): 'berba-entsaladak ebitau gura izan dodaz'

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Kulturea
8. 'Poesiarik onena, prosaz idazten dana' entzun dogu noz edo noz. Zer dinozu honetzaz? Horretan inflexiblea naz. Prosa poetikoarena, bueno, ulertzen dot. Julio Cortázar irakurtea baino ez dago horretarako. Baina poesia prosazkoa, hori ez jat buruan sartzen. Liburudenda batera banoa eta liburu bat zabaldukeran lerro hautsia ikusten badot, liburu hori poesia da niretzat. Pintura grabatua ez dan moduan, antolaketa berezi bat ez dauen testua prosea da, eta ez pentsau ez nazanik definizinoaren arriskuagaz jaubetzen… 9. Durangoko Euskal Liburu eta Disko ...

Intxaur saltsea

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin esnea irakiten jarriko dogu lapiko baten, intxaur saltsea egingo dogun lapiko berean. Behin irakinda bertara kanela-zotz biak bota eta tapa bategaz estaldu; bertan itxiko dogu geldi, surtatik kanpo hamar minutuz gitxi gorabehera, 'infusionetan', sukaldarion hizkeran esaten dogun moduan. Behin infusionauta dagoanean, surtan jarriko dogu lapikoa, oraingo honetan kanela barik, kaneleak egin dauelako berea, eta kaneleagaz irakiten badogu, horren gusto guztiak gehituko deutsozalako saltseari eta hori ez da komenidu; horregaitik, infusionau baino ez dogu egiten. Beno ...

Markosen txarria

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Bertsolaritzea
Markosen txarria 1 Markosek egin eban lastozko zubidxe bertatik pasatzeko bera ta txarridxe. Hasi ziran pasatzen jausi zan zubidxe Markosek hartu eban kristoren ostidxe. 2 Errekatik urten zan goraino bustirik ganera sikatzeko ez zan eguzkirik. Egindakoarekin guztiz damuturik barriz ez dau egingo lastozko zubirik. 3 Horrelaxe hil jako makina bat pizti baina aurrera doa euri zein eguzki. Markosi bardin jako busti zein ez busti errekan zehar doa txarri eta guzti. 4 Erreka baztarrean guardarekin kezka lizentzi barik egin ete dauen ...

Oportoko ardaoak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Oporto muetak Oporto guztiak Ruby lez jaioten dira, baina kupelean zahartu ondoren, bere kolorea galtzen dabe eta Tawny bihurtzen dira. Ruby: . Ruby: Pipan edo kupelean 3 urte pasau ondoren. . Late Bottled Vintage edo LBV: uztako ardaoa eta 4-6 urtetan barrikan gordetakoa. . Crusted: Oporto nahasketak eta merkatura atara baino lehen 4 urte botilan egondakoa. . Single Quinta: uzta-urte eta finka batetik ataratako Oportoa; hau urte bitan euki behar da pipetan. . Vintage: uztea oso ona danean baino ez da egiten. Ardao hau mahatsa ...

Fruteagaz preparautako produktuak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Jan edanak
Kontuak kontu, gai honegaz amaitzeko ondoko hau gogoratuko dogu: azukera gehiago daben jakiak noizean behin eta neurriz jatea ondo dago (bakotxak bere neurria topetea da kontua), baina larregia be ez da inoiz ona izaten. Bestalde, azukeratan aberatsak diran jakiak oso onak dira modu arin eta errazean absorbiduten edo hartzen dan energia behar daben kirolarientzat. Larraitz Artetxe, Dietetika eta Nutrizinoan diplomatua, ELAN VITAL Medikuntza Zentrukoa.

Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951)

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Euskerea berbagai
R. M. Azkueren txatalak: - Bein da betiko nobelatik, 'Basa-txoritxu' abestia: 'Basa-txoritxu mustur luzeak ez igan zerura billa, aingerutxurik bear ezkero orra or nire mutilla. Bere musua edurra da ta sua biotza ta ezpanak: berton urturik biziko dira nire bularra ta zanak. Ai! Nok leukezan urrezko orratza, urre-miesa ta aria, urrez asi eta amaituteko ume onentzat jantzia. Larrosatxuak bost orri daukaz, krabeliñeak amabi; gure umea gura dabenak eskatu beren amari. Neure leioko inzirrituak illun-abarran begiak, ene umea lo datzanarte lo egin ...

Euskal kirolariak munduan

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Euskaldunak munduan
Josune Bereziartu (eskalatzailea) Emakume honen mugea non dagoan jakitea ez da erraza, baina lurtarra izanda, mugatik hur egongo dalakoan gagoz. Hogeita bederatzi urteko lazkaotarra munduko emakume eskalatzailerik onena da, Liz Sanzoz frantziarraren eta Marietta Udhen alemaniarraren aurretik eta gizonezko eskalatzaile asko baino maila handiagoa erakusten dabil munduan zehar. Oraintsu, Suitzan 9a zailtasuneko 'Bain du Sang' izeneko bidea kateatu dau hirugarren ahaleginean, eta berak pentsetan ebana baino errazago. Bereziartu bide hau egiten dauen munduko seigarren eskalatzailea da. Edozelan be, lehenago be ...

Metroa eta tranbia, Bilboko gidari isilak

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   eretxia
Honezkero, abenduan tranbia martxan ipinten danean, Bilbon bertan topau ahal izango dogu Amsterdam, Paris, Erroma edo Londresen moduko uriek gogoan itxi ohi deuskuen irudia; gure uriburua eta, horregaz batera, Bizkai osoa, aurrera doazen seinale. Joseba Terreros

Spam = zaborra, posta elektronikoaren alderik txarrena

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   sarean
Gaur egun teknologiaren munduan bizi gara, baina baita publizidadearen sasoian be, eta 'spam'-a da honen erakusgarririk onenetarikoa. Kontua da ze, iragarki horreek gehienetan erdi guzurrezkoak izaten dirana: 'aberastu zaitez berehala', 'lortu eizu eskuko telefonoa doban' edo antzekoak izaten dira mezuak. Publizidade mueta honegaz orrialde pornografikoetarako loturak be bialtzen deuskuez, baina oraintsuko ikerketek erakutsi dabenez, azken hileotan pornografiari buruzko korreoen kopuruak behera egin badau be, erdizka edo oso-osoan iruzurrak edo timoak diran posta-mezuak asko ugaldu dira. AEBetako Senatuaren Merkataritzako Batzordeak ...