Travisek “Omagh” filman Benetako IRAk egindako atentadua erakutsi dau Donostian

Bizkaie! 2004-10-15 00:00   Zinemea
“Familiek desbardintasun politiko eta erlijiosoak albo batera itxi doguz, egia eta justizia besterik ez dogu eskatzen. Pelikuleak ni bizi nazen komunidadea erakusten dau, katolikoak, protestanteak... guztiok batuta, eta egoera hori ia bakarra da Ipar Irlandan”> erantsi eban Donostian egindako agerraldian. Hildakoei justizia egiteko eta batez be euren senideei, atentadu egileak atxilotu arte ez dabela amore emongo azpimarratu dau Gallagherrek. Joseba Terreros

The terminal

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Zinemea
Spielberg-ek adierazo dau “The terminal” filma ekarpen txiki bat dala munduan irailaren 11tik aurrera gero eta okerrago doazen gauzak orekatzeko. Beraren eretxiz, ikus-entzuleek gizakiaren berezko zintzotasunaren aldeko fabula eta ikuspegi baikorrak behar dabez, personek zoritxarrari aurre egiteko daukien gaitasunean sinistu daigun, egunean-egunean telebistan eta egunkarietan ikusten diranak gorabehera. Beraz, pelikula hau epaitukeran, horixe da kontuan hartu beharreko ikuspuntua. Egia esan, istorioaren abiapuntua sano originala da eta joko ezin hobea emoteko modukoa: Viktor Navorski-ren ibilbidea, ustez Europako sortaldean dagoan nazino bateko ...

Donostia Zinemaldiaren 52. edizinoa abiada bizian

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Zinemea
3.000 ikusle Anoetako belodromoa be zine onenaren lekuko izango da. 400 metro karratuko pantaila erraldoian 3.000 ikusle baino gehiagok hainbat estreinaldi ikusiko dabez. Horrezaz ganera, astelehenetik barikura, etxeko txikienek zazpigarren arteaz gozau ahal izango dabe. Gipuzkoako 25.000 ikasle hurreratuko dira belodromora eurentzat beren beregi preparautako emonaldiak ikusten. 52. edizinoko Donostia Sariak Woody Allen, Anette Bening eta Jeff Bridges aktoreentzat izan dira. Kursaal Jauregian jaso dabez hirurek euskal ikusleek euren beharrari eskainitako sariak. Era berean, Anthony Mann handiari ...

Mar adentro

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Zinemea
“Niretzat, zuregana ailegetako eta zu ikutzeko metro bi eskas horreek ezinezko bidaia dira, kimera bat, amets bat... Horrexegaitik gura dot hil” Duda barik, Alejandro Amenábarrek itzelezko doeak daukaz zinegile modura; oraingoan, behinik behin, ondo be ondo frogatu deusku “Mar adentro” lan bikain, eder, zintzo eta, batez be, burutsu honetan. Amenábar gauza izan da ikus-entzuleak sentsibilidade handi eta finez biaje izugarri batetik zehar eroateko, Ramón Sampedrok bizi behar izan eban heriotza trokearen ertzetik zehar, hatan be. Ganera, Amenábarrek eta beraren ohiko ...

Javier Agirresarobe argazki zuzendaria, Zineko Sari Nazionala

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Zinemea
Euskal zinearen argazkilaria 1977tik 80ko hamarkadako erdialdera arte bete-beteko konpromisoa hartu eban euskal zinematografiagaz. 1977an Imanol Uribegaz batera jardun eban “EZ” laburmetraian eta urtebete geroago Fernando Colomoren “¿Qué hace una chica como tú en un sitio como éste?” filmearen argazkiaz arduratu zan. Sasoi honetan ostera be egin eban behar Uribegaz batera gurean guztiz ezagunak diran ondoko titulu honeetan “El proceso de Burgos”, “La fuga de Segovia” eta “La muerte de Mikel”; larogeiko hamarkadako bigarren erdialdean hainbat proiektutan hartu eban esku ...

Montxo Armendarizek Obabakoak Atxagaren lana eroango dau zinema aretoetara

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Zinemea
Montxo Armendarizek Nafarroako Erronkari ingurua aukeratu dau film hau grabetako, Uztarrotz eta Izaba herriak, hatan be. 1996an be bertan grabau eban “Secretos del Corazón” film arrakastatsua. Azken hilabetean herri biak preparetan hasi dira filmaren grabazinoari ekiteko. Irailaren 13an hasiko dira zeregin horreetan. Hamar aste beharko dabez Obaba filma grabetako. Joseba Terreros

I, robot

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Zinemea
Alex Proyas-ek pelikula barri honetan albo batera itxi dauz “Belea” filmaren iluntasuna eta “Dark City”-ren esperimentazinoa, efektu bereziez jositako lan arina eskaintzeko. Jakina danez, film mueta honetako antzezlerik distiratsuenak robot protagonistak dira, hau da, efektu bereziak eurak. Will Smith-ek, luzemetraiako protagonista bakar eta nongurakoak, nahiko lan txukuna egin dau, baina, hainbeste eszenatan azalduta, azkenean ikus-entzuleak gogaitzerainoko beharra egin dauala emoten dau. Bestalde, filma bera nahiko entretenigarria da, baina ez deusku ezer barririk ekarten; edozelan be, zientzia-fikzinoaren genero honek opetsi ...

Nazinoarteko zuzendari garrantzitsuak “Urrezko Maskorra”ren bila

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Zinemea
Programazinoaren aurrerapena - Woody ALLEN: MELINDA ETA MELINDA, AEB. Inaugurazinoa (Lehiaketaz kanpo) - XU Jinglei: A LETTER FROM AN UNKNOWN WOMAN, Txina. - Carlos SORÍN: BOMBON-EL PERRO, Argentina-Espainia. - Susanne BIER: BRØDRE (BROTHERS), Danimarka. - María Victoria MENIS: EL CIELITO, Argentina-Frantzia. - SONG Il-gon: GEO-MI-SOOP (SPIDER FOREST), Hego Korea. - François DUPEYRON: INGUÉLÉZI, Frantzia. - Robert GUÉDIGUIAN: MON PÈRE EST UN INGÉNIEUR, Frantzia. - Michael WINTERBOTTOM: NINE SONGS, Britainia Handia-AEB. - Pete TRAVIS: OMAGH, Irlanda-Britainia Handia. - Adolfo ARISTARAIN: ROMA, Argentina-Espainia. - Goran PASKALJEVIC: SAN ZIMSKE NOCI (NEGU-GAU BATEKO AMETSA), Serbia & Montenegro ...

King Arthur

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Zinemea
Holan film bat ikusikeran, askotan ez dago bape garbi zer azpimarratu daiteken. Gidoia, esaterako, momenturik onenetan, ezin txarragoa da. Personaiak gatzbako eta motelak dira, flashbackak guztiz artifizialak eta makalak eta personaien arteko hartu-emonak sinple baino sinpleagoak. Bestalde, antzezleen jarduna gidoiaren parean dagoala esan daiteke; Cilve Owen-en (Arturo) adierazgarritasun ezaz gozetako aukerea euki ostean, Ioan Gurffudd-ek (Lancelot) bekokia eten barik tximurtzeko daukan gaitasun trebea ikusi ahal izango dozue. Horreei lagunduz, Keira Knightley (Ginebra) dago, orain arte beraren antzezpen lanakaitik baino gehiago ...

Woody Allen Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Zinemea
Gaur gaurkoz Londresen filmatzen diharduan Woody Allenek orain dala gitxi adierazo dauanez: “Ohore handia da niretzat Donostiako Zinemaldira joatea. Uriak liluratu egin ginduzan nire familia eta ni bertan izan ginan azken aldian eta oraingoan be ederto pasatuko dogulakoa daukagu”. Mikel Olaziregi Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiaren zuzendariak esan dauanez: “Sekulako ohorea da, egia bihurtutako ametsa, gure zinemaldiari "`Melinda and Melinda´ filmaren première-aren bitartez ekitea, eta Woody Allen bera bertan dagoala, duda barik historiako zine zuzendari handienetako bat”. Bizkaie!

The Stepford Wives

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Zinemea
Kredituko tituluek fabula honen erakargarritasuna eta eduki kritikoa laburbiltzen dabe: etxeko tresnen teknologiako publizidade irudiak dira, Estadu Batuetako 50. hamarkadako klase ertaineko etxeetako dekorazino loretsu eta pastel kolorekoaz horniduta. Pelikulan Eisenhower-en sasoien nostalgia sentitzen dauan Iparramerikako eskumearen jokaera atzerakoia salatzen da, emakumeek gizonakaz lehiatzeko bape asmorik ez eukien etxeko andre eredugarriak ziranean. Filmaren hasikeran telezaborrari zuzeneko erreferentzia egiten deutson fenomenoa agiri da: lehiaketa batek bizimodua hondatu deutson gizonezko batek tiro egingo deutso guztiz arrakastatsua dan telebistako ekoizle bati. Joanna Eberhart-ek ...

La grande seduction

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Zinemea
Zinegile batek film honetan agiri diranen moduko antzezleak daukazanean, muntaia gelan baztertu ezinezko ohikotasun sinisgarri bati egin behar izango deutso aurre. Hori berori pasetan da pelikula honetan; izan be, “La grande seduction” film fresko eta erakargarria da, baina egiatan dana baino askoz irudi hobea emoten deusku. Germain (Raymon Bouchard) nostalgiaz eta iraganaren gomutaz beteta bizi dan arrantzale ohia da. Une honetan Sainte-Marie-La-Mauderne herriko biztanlerik gehienak behar barik dagoz, arrantza daborduko jarduera errentagarria ez dalako. Duintasuna berreskuratzeko daukien aukera bakarra zera ...

Erregeak, gerlariak, magoak eta ezpatak

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Zinemea
Hona hemen, bada, aste honetatik aurrera errealismoz jantzita saldu deuskuen filmaren nondik norakoak. Orain ikusi beharko da ia publizidade kanpaina eta filmaren kalidadea bat datozen ala ez. Joseba Terreros

Monsieur Ibrahim et les fleurs du Coran

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Zinemea
60ko hamarkadako hasikeran, Parisen, Mendebaldeko Europan legez, bizitasun ikaragarria egoan. Dan-dana aldatzen ebilen eta uria kultur eta gizarte aldaketak agintzen ebazan energiaz bete zan. Testuinguru honetan, behargin xumeen klaseko auzo baten, judu gazte batek, Momok (Pierre Boulanger), eta musulman zahar batek, Ibrahimek (Omar Sharif), ezagutuko dabe alkar. Momo umezurtzearen lagun bakarrak kaleko prostitutak dira, ondo be ondo esaten deutsienak eta “benetako maitasunagaz” tratetan dabenak. Momok jateko eta edatekoak erosten ditu Ibrahim jaun isil eta misteriotsuaren dendan; Ibrahimek gaztearen lagunik onena ...

“Sith-en errebantxea”, Izarretako gerrearen III. izenburua

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Zinemea
Hile honetan Starwars-en jarraitzaile amorratu eta sutsuek San Diegon egindako batzarrean, LucalFilms enpreseak pelikula honen izenburuaren publizidadea egiteko aprobetxau eban; jarraitzaileok harrera ezin hobea egin eutsien izenburuari, “jente guztiak dakian legez, onak, hau da, Jediak mapatik desagertu behar izango diralako III. ale honetan”. Pelikulearen izenburua aurkezteaz ganera, George Lucas-ek Ryan Church-en apaingarrien diseinu lanak be aurkeztu ebazan, Wookies bizi diran basoaren marrazkiak erakutsiz; era berean, Anakin-en eta Obi-Wan Kenobi-ren arteko burrukearen eszena batzuk be ikusi ahal izan ziran, baina efektu ...

Kill Bill: Vol. 2

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Zinemea
"Kill Bill: Vol. 1" filmean hainbat eszenaren premina ez egoala ikusi bazenduen, sentsazino hori asko be agirikoa izango jatzue bigarren zati honetan. Ez da lehenengoaren baizen zoro eta bortitza, ez dauka aurrekoak adina indar. Ganera, larregi eta oreka barik erabili dira bape beharrezkoak ez diran alkarrizketa hantusteak eta ponpoxoak. "Kill Bill: Vol. 2" pelikulea ez da zine mueta bat omentzeko bitartekoa; Tarantinok proposamena aldatu eta erritmoari eusten ez deutson askoz be kontakizun lasaiagoa egin gura izan dau, pelikulea drama merke ...

Fahrenheit 9/11

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Zinemea
Oraingoan, Michael Moorek Estadu Batuetako botere gunei eragiten deutsen gai bati oratu deutso. "Fahrenheit 9/11" filmean George W. Bush presidentearen aukeraketa eztabaidagarria hartu dau kontakizunaren abiapuntutzat. Horrela, Texaseko erdipurdiko petrolio gizona izatetik Estadu Batuetako presidentea izaterainoko ibilbidea aztertzen dau, Osama Bin Laden familiaren eta beraren aitaren arteko hartu-emon ilunak agirian ipiniz. Era berean, 2001eko irailaren 11tik aurrera jazotakoa ikertzen da; horrela, argi eta garbi ikusten da Bush-en administrazinoak zelan erabili eban bere mesede politikorako Torre Bikien kontrako eraso lazgarria ...

Spider-Man 2

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Zinemea
“Spider-Man”, seguru antzean, komiki bat zinera egokitukeran egindako moldaketarik duinetariko bat izan zan. Edozelan be, merkaduko produktu modura itzezleko arrakastea jadetsi dauan arren, ezin esan daiteke bigarren zati hau lehenengoaren mailakoa danik. Edonork ikusi leike erritmo gorabehera handiak dagozala, alkarrizketak tarteka-marteka sano pobreak dirala eta zati askotan betelana besterik ez dala egin. Maitasun istorioa, kasu baterako, nahiko harrigarria da, MJren personaia umegorri baten antzera aurkezten deuskulako. Gauza bera esan geinke filmaren umoreari jagokonez: Peter Parker-ek eten barik hartzen dauazan golpeak ...

Amenabar-ek Bardem itxuraldatu dau “Mar adentro” filmean

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Zinemea
Eta hori guztiori Ramon Sampedro tetraplegikoaren bizitzea antzezteko asmoz; Ramon Sampedro 30 urtean ibili zan bizitza duin baten aldeko burrukan eta 1998an helburua lortu eban, legez kanpo izan bazan be. Bizitza erdian baino epe luzeagoan ahalegindu zan uretara egindako salto baten ondorioak gainditzen; izan be, 26 urte eukazala, mobidu ezinik eta bizitzeko gogo barik lotu zan. Antza danez, Amenabar-ek egindako aurreko filmeek ez daukie zerikusi handirik oraingo honegaz; edozein kasutan be, zuzendariak behin eta barriz aitatu dau pelikula barri honen ...