The statement

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Zinemea
‘The statement’ filmak Vichy-ko erregimenaren menpeko Pierre Brossard militarraren ibilbidearen barri emoten dau; militar gazte honek 1944an naziei lagundu eutsen Frantziako herri txiki batean zazpi judutar fusiletan. Pelikula hau 1995ean biziarteko kartzela zigorra ezarri eutsien Paul Touvier-en benetako istorioan dago oinarrituta. Kontakizuna 90eko hamarkadan kokatuta dago; momentu horretan Brossard Frantziano ostenduta dago oraindino, eleiza katolikoaren erakunde sekretu baten laguntzinoagaz. Bien bitartean, epaile eta polizia batek atzetik orpoz orpo segiduten deutsie, bigarren mundu gerran gizateriaren kontra egindako hilketak dirala eta. ‘The ...

AVP: Alien vs. Predator

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Zinemea
Gauza bitxia da, ze ‘Alien vs. Predator’ film honetan edozein zinemazalek ondo ezagutzen dauzan saga bi buztartu arren, pelikula horreek sekula ez dabe aparteko arrakastarik euki. Edozelan be, ‘Star Trek’-eko filmakaz jazoten dan moduan, serie bien benetako miresleak daukaguz; halanda ze, Fox produkzino etxea bilduma bien erakargarritasuna berpizten ahalegindu da komiki eta bideojokoetatik ataratako ideia bati esker. Emoitza ekonomikoak agiri-agirian dagoz: Estadu Batuetan film honek orain arte laurogei miloe dolar inguru batu dauz. ‘Alien vs. Predator’ ikus-entzule gazteei zuzendutako ...

María llena eres de gracia

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Zinemea
Zeintzuk dira Kolonbiako 17 urteko gazte batek sabelean kokaina eroanez bizitzea arriskuan ipinteko daukazan arrazoiak? Zein da persona honen atzean ostentzen diran ibilbideak? Marstonek film osoa egituratu dau Catalina Sandinok (Berlingo zinemaldian aktoresarik onenaren saria) antzezten dauan personaia nagusiaren bitartez. Neska gazte honek ez dauz beharlekuko eta etxeko modu txarrak aguantetan eta narkotrafikoaren alderdirik arriskutsuenera joko dau egoera personalari urtenbidea topau guran. Pelikulearen egitura dramatikoa sinple baizen eraginkorra da: kokaina “mando” bihurtzeko prozesuan emon beharreko pausuen deskripzino zehatza. Halan, film ...

Bridget Jones: The edge of reason

Bizkaie! 2004-12-17 00:00   Zinemea
Renee Zellweger-ek ostera be heldu deutso itzelezko ospe eta izena emon eutson Bridget Jones-en personaia antzezteko beharrari. Bigarren film honetan istorioa hasten da lehenago amaitu zan leku berean: Bridget zoriontsua da Mark Darcy abogadu prestigiotsuagaz daukazan maitasun hartu-emonei esker; egoera idiliko horrek, dana dala, ez dau larregi iraungo. Jelosiak eta segurtasun faltak hasiko dira mutil-lagunaren lankide erakargarria, Rebecca, tartean sartzen danean. Bridget-en baldarkeria aurreko filmaren arrakastearen giltzarrietako bat izan arren, oraingoan filmaren egileak lar baliatu dira ezaugarri horretaz, eszena barregarriak ...

Luna de Avellaneda

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Zinemea
'Luna de Avellaneda' auzo bateko klub ospetsu baten ganeko istorioa da; iraganean loraldi baten moduko ibilbidea euki eban, baina gaur egun arriskua dakarren krisialdian murgilduta dago. Antza danez, aukera bakarra kasino bihurtzea da, 1940ko hamarkadan fundau ebenek eukiezan ideia eta helburuetatik guztiz asago. Fundatzaile horreen ondorengoek ames horreek aurrera eroaten jarraitu beharko dabe edo euren burua salbau; horra hor zalantzea eta dilemea. 2001ean Juan José Campanellak harri eta zur itxi ginduzan “El hijo de la novia” film bikaina ikusteko aukerea ...

'Pantera Errosa' ospetsuaren remake bat abian

Bizkaie! 2004-12-10 00:00   Zinemea
Kline antzezle ezagunak ('Wanda izeneko arraina' eta 'French Kiss') Dreyfus-en narruan sartuko da, Clouseau-ren nagusi harroaren paperean, hatan be. Aktore honek dino filmazinoan orain arte giro ona nagusitu dala eta zeozer txarto egiten dabilzala, dan-dana lar erreza izan dalako. Jean Renok, bestalde, berarentzat ohore handia dala MGMrentzat atzera be behar egitea esan dau. Era berean, adierazo dau Roberto Benigni itailarraren hurrengo lanean be ikusi ahal izango dogula. 'Pantera Errosaren' ikutu femeninoa Beyoncé-k emongo dau; antzezle honek onartu dau errodajearen hasikeran ...

Shall we dance?

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Zinemea
John Clark (Richard Gere), Chicagoko abogadu arrakastatsua da eta bizimodu ia perfektua dauka. Ganera, emateagaz maiteminduta dago eta seme-alaba zoragarriak daukaz. Edozelan be, behar monotonoa dauka; bulegora heltzea infernura egindako bidaia baten antzekoa da eta familia lanpetuegi dago alkarregaz egon ahal izateko. John-ek bere buruari itauntzen deutso ea besterik ez ete dagoan, harik eta arratsalde batean, beharlekutik etxera bidean, dantza irakasle gazte bat ventana batetik ikusi arte. Gauzak horrela, handik gitxira areto dantzak John-en igesbide bihurtuko dira. Egia esan, “Shall ...

‘Harry Potter eta suzko kaliza’ filma martxan

Bizkaie! 2004-12-03 00:00   Zinemea
'Harri Potter eta Suzko Kalizan' agertuko diran personaia barrien artean garrantzitsuena Brendan Gleeson ('Troya', 'Cold Mountain') izango da; Mad-Eye Moody izeneko personaia hau Arte Ilunen kontrako Defentsa irakasle barria izango da Hogwarts ospetsuan. Laugarren emonaldi honetan agertzen diran beste antzezle batzuk ondoko honeek dira: Frances De La Tour ('The Cherry Orchard'), Madame Maxime modura; Roger Lloyd-Pack ('Teilatuko biolin-jolea', 'Banpiroagaz berbetan') Barty Crouch modura; Pedja Bjelac ('Harrisonen lorak', 'Eurotrip'), Igor Karkaroff modura; Jeff Rawle ('Zure moduko neska bat'), Amos Diggory modura ...

Melinda and Melinda

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Zinemea
Melinda and Melinda filman ezusterako tartea dago. Ikuspuntu bikotx batetik abiatu eta lehenengo eta behin personaiak kontroletan dabezan sortzaileen sarrerea eginda, Woody Allenek ikuspegi kontrajarriak ezartzen dauz: batetik, bizitzearen tragikotasuna, eta, bestetik, komikotasuna. Dana dala, gidoiak idazteko maisu eskolak emotetik asago, bizitzeak herrestan eroandako personaiak eta sortzaileak aurkeztuko deuskuz. Halan, bikoxtasuna eguneroko kontraesanen eremu zabalean desegingo da. Aukera baten eta bestearen arteko aldea ondo be ondo zuzendutako personaiak kurutzatzean desagertuko da. Woody Allenek ondorioztatzen dau existentzian dan-dana tragikoa dala, baina ...

Being Julia

Bizkaie! 2004-11-26 00:00   Zinemea
Somerset Maugham-en nobela labur baten oinarrituta, “Being Julia” atzekoz aurrera idatzi ebela emoten dau. Izan be, amaierea hain da sendoa, ze aurretik erabilitako nahaste guztiak ez deusku ardura. Inork ez dau kolokan iminten amaierak garrantzi handikoak dirana. Zuzendari batek hasikera ona eta amaiera makala daukan film baten eta hasikera ahul eta amaiera indartsuko beste baten artean aukeratu beharko baleu, sekula ez leuke lehenengoaren alde egingo. Ikus-entzuleak be nahiko eskuzabalak izaten dira horrelakoetan eta edozer jasateko prest egoten dira amaieran ganorazko ...

Collateral

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Zinemea
Ez dago dudarik "Collateral" filmean kontakizun erakargarri eta entretenigarria egiteko hainbat osogai bateratzen dirana. Horreei esker, Maxen sentimentu eta pentsamentuetan sartu ahal izango gara, eskrupulu bako hiltzaile baten bahitu berezi honen gogoetan, hatan be. Max bizimodu arrunta daukan taxilaria da, baina ezusteko jazokizun honen ondorioz, bizirauten lagundu behar deutson izakera gogorra erakutsiko dau. Zuzendariak “thiller” mueta honeetan erabili ohi diran amarruen bitartez istorioaren tentsinoari eusteaz ganera (kasu baterako, Max-i maletategia zabaltzeko agintzen deutsien polizi biren eszenea), protagonista eta antagonistearen arteko ...

Crimen Ferpecto

Bizkaie! 2004-11-19 00:00   Zinemea
Álex de la Iglesiaren komedia barri eta dibertigarriaren metraje zati handi bat herritarrek dirua bazterrak gastetan dabezan azalera handi horreetariko baten ikusi ahal izango dozue. Baina hilketa dislexiko honen protagonistea ez da Jerry Lewis baldarra izango, ezpada solairuko buru bihurtu gura dauan behargin trebe, matxista eta seduzitzailea. Personaiaren deskripzinoa lehenengo personan eginda dago, pelikulearen ingurunea ederto mugatzen daben sekuentzia bikainen bitartez eta protagonisteak berak kamereari zuzendutako berbaldiaren bitartez. Personaiaren egozentrismoari ondo be ondo lotutako ideia da. Behin personaia behar dan ...

Bombón. El Perro

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Zinemea
"Bombón. El perro" filmaren tramea garatzen doa personaiak euren burua definiduten doazen abiadura berean. Istorioa kontetako pazientzia, alkarrizketen arruntasuna, irudien berotasuna, begiradetan edo keinuetan gelditzeko trebezia... horreek guztiak pelikula honen ezaugarriak dira eta guzti-guztiak lotzen jakoz Juan Villegas protagonistearen espiritu lasaiari. Filmak ez dau mundu paralelorik irudikatzen, ez dau alde ilunik topau edo gorabehera psikologiko sakonik azaldu gura; azken baten, persona arrunt baten ibilbide zehatz bat kontetan ahalegintzen da. Protagonisteak ez dauka beharrik eta bizimodua atarateko artisau-aiztoak egiten dauz; aiztook ...

Diarios de motocicleta

Bizkaie! 2004-11-12 00:00   Zinemea
Personaia historiko baten ganeko filma egitea gatx-gatxa izaten da beti, baina persona hori kondaira edo mitoaren mailara ailegetan bada, beharra gehiago korapilatzen da. Edozelan be, Walter Salles-ek errazago euki dau kasu honetan, filmeko protagonista biek idatzitako literatur testuez baliatu ahal izan dalako; horrek laguntza ezin hobea emon deutso personaia bi honeen irudi goresgarria albo batera ixteko. Gazte biek Hegoamerikatik zehar egindako bidaiaren istorioa kontetan deusku benetan izan zanari jarrraituz: bidaiari honeek ondo pasetako eukien benetako gogoari inposatu jakon errealidade gordina ...

Laurel Canyon (Tentazinoen kalea)

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Zinemea
Film honetako gauzarik aitagarriena, duda barik, Frances McDormand-en antzezpen lana da. Antzezle honek magnetismo berezia heldu eragiten deusku eta horri esker eutsi ahal jako halan-holango lan honi. Kasu honetan, aktorea rock-zale bohemiarren arauei jarraituz –sexua, drogea eta rock and rolla– bizi dan musika ekoizle baten narruan sartzen da. Ekoizle arrakastatsu eta heldu hau Harvard-eko unibersidadean lizentziaturiko mediku baten ama da; semeak psikiatrian jarduten dau bere existentzia eta amagaz daukazan hartu-emonak ulertu guran. Gauzak horrela, protagonistearen semea, Sam, eta beraren neskalaguna ...

Man on fire

Bizkaie! 2004-11-05 00:00   Zinemea
"Man on fire" filmak Mexikon gaur egun zoritxarrez gaurkotasun handia daukan gai bati oratzen deutso: erakunde antolatuek egindako bahiketak. Delitu mueta honeek atxakia ezin hobeak izan dira Tony Scott-ek personaien bilakaeran eta jokabide aldaketan oinarrituriko istorio hau atondu ahal izateko. Edozelan be, bilakaera hori larregi luzatzen diran erritmo irregularreko eszena batzuen bitartez azalduko jaku. Pelikuleak metraje gehiegi dauka; kasu baterako protagonisteak informazinoa lortzeko egindako torturen eszenak, zalantza barik, nahiko kantsagarriak dira. Ganera, tarte batzuen efektismoa jadesteko, dramatismoa albo batera itxi ...

Udabarria, udea, udagoiena, negua... eta udabarria

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Zinemea
Donostiako zinemalditik igaro ostean, budismoaren gogoetan eta sortaldeko estetikan girotutako fabula hau heldu jaku. Gaur egun, nazinoarteko zinemaldi guzti-guztietan ohikoa izaten da sortaldeko lanak ikusteko aukerea eukitea. Horrek, dana dala, ez dau esan gura etiketa horren azpian datorren guztia ona danik. Zuzendari honeri, antza danez, kontrapuntuak gustetan jakoz: ura eta lurra, maitasuna eta heriotzea, atsegina eta zigorra, baina beti be fatalismoz beteta; gizakia ez da zoriontasuna topetako gauza, ez da bere sen maltzurra gainditzeko kapaz. Filmak bizitzearen ganean emoten dauan ...

Tiovivo. c1950

Bizkaie! 2004-10-29 00:00   Zinemea
Film hau ikusi ostean, nork bere buruari egiten deutson lehenengo itauna zera da: norentzat egin dau Garcik pelikula hau? Santiago Seguraren zine eskatologikoa maite dabenak zinera hurreratu be ez dira egingo; benetako istorioen bila ibilten diranek ez dabe kontuan hartuko; zine mueta bat atsegin dabenek ez dabe jakingo pelikula hau non sartu. Orduan, norentzat egin dau? Seguru antzean, bere egoa asetzeko lana baino ez da izan. Garciren zinea autarkikoa da, bere istorioek gogora ekarri gura deuskuezan sasoien antzekoa. Ganera, lan ...

The Bourne supremacy

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Zinemea
Inork ez eban itxaroten “Bourne kasua” 2002ko udako ezustekoetariko bat izatea. Errodajean arazo handiak izan ziran eta estreinau baino lehenago zuzendariak berak adierazo eban ez jakola pelikulearen emoitza artistikoa lar gustetan; edozelan be, uda horretako arrakasta ekonomikorik handienetariko bat izan zan. Urte bi geroago, “The Bourne supremacy” zine aretoetara heldu da, oraingoan beste zuzendari baten eskutik: Paul Greengrass. Aldaketa hau gorabehera, egiturea aurrekoaren antze-antzekoa da; protagonisteak arazoak eta dudak daukaz bere nortasunaren inguruan eta iragan ilun hori aztertzen jarraitu beharko ...

Non ti muovere

Bizkaie! 2004-10-22 00:00   Zinemea
Gazte batek, Angelak, motor ezbehar larria euki dau eta hil ala biziko operazinoa egin behar deutsie ebakuntza gelan. Kanpoan, aita, zirujau ospetsua, alabearen heriotzeagaz batera bere bizitzea be hutsaren hurrengoa izango ete dan bildur da. Itxaronaldi gogor hori une ezin hobea izango da, alabea jaio zan sasoi eta zirkunstantziak gogora ekarteko; sasoi horretan Angelaren gurasoak txarto pasetan ebilzan eta Timoteok Italia izeneko prostituteari esker topau eban beharrezko maitasun eta gizatasuna. Film honetan pasinoa, mina eta heriotzea buztartzen dira aitaren buruan ...