War of the worlds eguazten honetan estreinauko dabe

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

A different loyalty

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Zinemea
‘A different loyalty’ espien inguruko filma da, Sharon Stonek eta Rupert Everett-ek antzeztutakoa; kontakizunaren abiapuntua ona izan eitekean, baina pelikula honek ez dau ezer barririk eskaintzen, ez dau originaltasun ikuturik opesten. Duda barik, espioitzearen gaia zinezaleek gogoko eta gustokoen daukien generoetariko bat da, andre eta gizon honeen bizitza bikotx, arin eta korapilatsua edonor erakarteko gauza izaten dalako. Ganera, istorioa benetako jazokizunetan oinarrituta badago, irrika eta zirrarea handiagoak dira. Filma gerra hotzaren sasoian kokatuta dago eta Kim Philby-ren nahiz Eleanor-en egiazko ...

Batman Begins

Bizkaie! 2005-07-15 00:00   Zinemea
Mundu osoko kritikariek adierazo deuskue honako hau superheroi honen ganean orain arte egindako filmik onena dala, pelikularik distiratsuena, osoena, konplexuena, sakonena... Eta egia da 'Batman Begins' honek pare bat ordutan entretenituta egoteko aukerea emoten dauena, baina handik aurrerako goraipamen demasekoak zinearen industria erraldoi eta ahaltsuari egindako keinu interesatuak diralakoan nago. Izan be, filmari hoztasun apur batez erreparauta, ideologia faxistea daukien ninjen eta gaizto diruzaleen arteko nahaste-borrasteak nahiko harrituko dauz ikus-entzuleak, komiki baten logikea onartuagaitik be. Bestalde, erritmoa irregularra da, gorabeheratsua ...

“Daltondarrak Lucky Luke-ren kontra” euskeraz

Bizkaie! 2005-07-08 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

A good woman

Bizkaie! 2005-07-08 00:00   Zinemea
Hainbat dramaturgoren lanak guztiz unibersalak dira eta, antza danez, edozein sasoitara egokitu daitekez ezelako sinisgarritasunik galdu barik. Baina, eretxiak eretxi, argi dago sasoiak aldatu eta jokalekuak eta testuinguruak guztiz desbardinak izaten dirana. Eta ez da gauza bera gizarte viktoriarraren fariseismo eta hipokresia agirian iminteko egindako lan zoragarria eta gaur egungo gizartea. Ahor dago pelikula honetako akatsik larriena. ‘A good woman’ pelikulea idazle handi eta ezagun baten lan ospetsu batean oinarrituagaitik be, film honetako gidoian Oscar Wilde-k idatzitako esaldiak berbarik berba ...

Batman bueltan barriro

Bizkaie! 2005-07-08 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

Anne Bancroft aktorea orain astebete hil zan

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

No sos vos, soy yo

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   Zinemea
Andreak Javier laga eta Miamira alde egin dau bere aitaren lagun bategaz. Gauzak holan dirala, filmeko protagonistea, Javier, etxe, behar eta andra barik geratu da Buenos Airesen, porrot eginda. Etxetik kanpo egonaldi luzeak egin ohi dabezan gurasoakaz bizi beharko dau ostera be eta lantzean-lantzean psikoanalistearenera joango da tristezia arindu eta bizipoza topau guran. Juan Taraturo zuzendariak komedia dibertigarria egitea lortu dau. Bilbea ez da lar ikusgarria eta unekada batzuetan ez dago ondo josita, baina pelikula honetan azaltzen jakuzan egoerek benetan ...

Zinea eta Emakumearen XIX. Erakustaldia hasiko da gaur Iruñean

Bizkaie! 2005-07-01 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

Tapas

Bizkaie! 2005-06-24 00:00   Zinemea
Izenburuak bestelakorik iradokitzen dauen arren, “Tapas” film on, atsegin eta interesgarria da. Egileak luzemetraien kontuetan hasibarriak izan arren, oso ezagunak dira telebistan egiten daben beharra dala eta. Juan Cruz-ek telebistako gidoilari modura eta laburmetraia batzuen egile modura bete dauen zeregina ez da beharbada oihartzun handikoa izan, baina ez dago gauza bera esaterik José Corbacho kirrinkari eta xelebrearen ganean. Horregaitik, ospe hori aprobetxauta, film honi pantaila txikerrean emondako laguntzinoak eta egindako propagandeak susmopean ipinten eban lanaren kalidadea; izan be, azken aldion ...

Maradonaren ganeko pelikulea hilearen amaieran filmauko dabe

Bizkaie! 2005-06-24 00:00   Zinemea
Joseba Terreros

Star Wars. Episode III: Revenge of the Sith

Bizkaie! 2005-06-17 00:00   Zinemea
Pantaila handian oso gitxitan ezagutu daiteke mito baten jatorria eta sorrerea. Une gogoangarri hori begien aurrean eukitea esperientzia interesgarria da. Eta horixe jazoten da pelikula honen kasuan. Dark Vader zine munduko personaiarik maltzurrenetariko bat da, guztiok ezagutzen dogun ikono eta ikur bat, baina sinbolo guztien atzean persona bat dago. George Lucas-ek haxe kontetan jardun dau aurreko film bietan. Beste zer edo zer baino gehiago 'merchandising'-a saltzeko bitarteko bat zala emon arren, pelikula horreen emoitzea nahiko ona izan zan ikus-entzule ...

Star Wars III. Revenge of the Sith ikusgai daborduko

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Zinemea
Arrakasta handia Cannesen Star Wars-ek jarraitzaile asko daukaz munduan zehar, eta askok, ganera, izugarri miresten dabe Lucasen obra nagusia. Horregaitik, Los Angeles urian jarraitzaile askok hilebete emon dabe begira Hollywoodeko Txinatar Antzokiaren aurrean, filma ikusten lehenak izateko. Dana dala, Hollywooden gauzak beti era handikian egiten dabez, eta Txinatar Antzokian begira egondako ikus-entzuleak ez dira filma ikusi daben lehenak, pelikulea maiatzaren 12an Hiesaren aurkako ongintza ekitaldi batean estreinau zan eta. George Lucasek 1978an Star Wars-eko 9 pelikula egingo ebazala esan eban ...

Les soeurs fâchées

Bizkaie! 2005-06-10 00:00   Zinemea
Frantziako aktoresa helduak itzel gustetan jataz. Sekula ez dira zahartzen, urterik urtera erakargarriago dagoz eta denporearen podesuz gero eta antzezpen lan hobeak egiten dabez. Zinearen benetako andreak dira eta pantaila menperatzen dabe euren adikune, keinu eta berbei esker. Glamour bako edertasunez betetako Hollywood-eko star system femeninoa ordezkatu eta eskubide osoz oratu deutsie Bette Davis-ek, Garbok, Katharine Hepburn-ek eta ganerakoek itxitako lekukoari. 'Les soeurs fâchées' film atsegina da. Antzezle nagusi biren arteko norgehiagoka ahaztezina eskaintzen dau; edozelan be, Catherine Frot probintziano ...

Ladies in lavender

Bizkaie! 2005-06-03 00:00   Zinemea
Pelikula honetako protagonistak Judi Dench ia perfektua eta Europako zinearen irudi barria, Daniel Brühl aleman gaztea, dira. “Ladies in lavender” filmak istorio samurra eta xaloa kontetan deusku, ikus-entzuleak Cornualles-en 1936an kokatuz, bigarren mundu gerrearen haizetea Europa osoa gogor astintzen hasi zanean, hatan be. Kanpotarrei guztiz itxitako komunidade txiki batean New Yorkera ailegau guran dabilen biolin-jole gazte bat sartuko da, behin bidaiatzen ebilen itsasontzitik jausi eta herri txiki horretako hondartzan agertu eta gero. Gauzak holan dirala, herriko biztanle guztien bizimodua zelan ...

Kingdom of heaven

Bizkaie! 2005-06-03 00:00   Zinemea
Seguru nago gurutzadak ez jakezana hain luze egin ez mairuei, ezta kristinauei be. Halan izan balitz, gaur egun Jerusalengo konfesino nagusia budismoa izango litzateke. “Kingdom of heaven” filma ez da abenturetako kontakizun bat, ezpada gerren aurkako alegatu asmo onekoa baizen sinple eta inozoa; ganera, Ridley Scott-en filmik gehienetan jazoten dan lez, attrezzoak mamina itoten dau gura izan barik be. Behin gurutzaden ganeko birsorkuntza luxuzko baina zehaztasun bako honetan apur baten aztarrika egin eta gero, ordu bi eta erdiko iraupen osoan ...

Alfred Hitchcock Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiko protagonista

Bizkaie! 2005-06-03 00:00   Zinemea
Atzera begirakoak eta andrazkoen gizarte bilakaerea Lehenengo atzera begirakoak Robert Wise zinemagile estatubatuarra jasoko dau. Zinema estatubatuarreko zinemagilerik moldagarrienetarikoa dala dinoe; izan be, "The Sound of Music" edo "West Side Story"-ren moduko musikalek ospetsu bihurtu eben arren, gerrako zinea edo western genero pelikulak be landu dauz. Goenagak esan eban Zinemaldiak zer edo zer zor eutsola zuzendariari, 1996ko edizinoan epaimahaikidea be izan zalako. Bigarren atzera begirakoa azken urteetako zinemagilerik polemikoenetakoa dan Abel Ferrarari opetsiko jako. Kultuzko zinemagile honen jarraitzaileek bere ...