Meet the Fockers

Bizkaie! 2005-03-04 00:00   Zinemea
Aurreko “Meet the parents” filmak eukitako arrakasta komertziala aprobetxatuz, Jay Roach-ek eta aurreko pelikulako gidoilari taldeak lau protagonista nagusien kontakizunari ostera be oratu deutsie, personaia barri eta berezi bi sartuz. Film hau ez da ezelan be originaltasunaren eredua; izan be, seme-alabak pozik egon daitezan, estereotipo eta jokabide antagonikoei aurre egin behar deutseen gurasoen ganeko filmak nahiko arruntak izan dira zinearen historian. Baina, ganera, film honetan ez dago komikotasuna lortzeko aparteko zorroztasunik edo argitasunik. Aurreko pelikulan egin zan lez, ale barri ...

Eastwood-en kontrako erasoa eutanasiaren apologia egin daualako

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Zinemea
Ondorioz, Clint Eastwood aktore eta zuzendari estadubatuarrak kritika gogorrak jaso dauz “Million Dollar Baby” pelikulan eutanasiaren gaia lantzeagaitik. Zazpi Oscar sari irabazteko izentau eben filma orain dala aste batzuk. Hala eta guztiz be, eutanasiaren apologia egin dauala leporatu deutsie zuzendariari egunotan. Bushen sasoiko andra abade baten eretxiz, "bizitzeko eskubidean sinisten daben estadubatuarrek boikota egin behar deutsie filmari". Eutanasiaren gaia lantzen daben film bi lehiatuko dira Oscar sarietan aurten. Zezeilaren 27an emongo dabez sariak, eta “Mar adentro” eta “Million Dollar Baby ...

Conversaciones con mamá

Bizkaie! 2005-02-25 00:00   Zinemea
Asmo eta aurrekontu handi barik, Santiago Oves-ek ama baten eta semearen arteko hartu-emonen ganeko komedia samur eta hunkigarri honetako gidoia egin eta filma bera be zuzendu dau. Lan xume baizen freskoa, bizitzearen gai serioei oratzen deutsena, baina umore eta aldarte ona galdu barik. Herrialde australean bizi izandako krisialdi ekonomikoak Jaime be ikutu dau. Behar barik lotu dala eta, gizon on hau nahiko galduta dabil; ganera, andreagaz daukazan hartu-emonak hotzitu dira eta seme-alabak berea ez dan mundu batean bizi dira. Itolarri ...

Just a kiss

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Zinemea
Ken Loach zuzendari ezagunaren ezaugarri nagusia zera da: zinea salaketarako lanabes bihurtzea eta hori ideia guztiz kontrajarrien bitartez azaltzea. Aldarrikapenean oinarrituriko zinea da, efektismo bakoa. Kasu honetan, zuzendariaren asmoa Pakistango jatorria daukan ikasle gazte batek egiten dauan berbaurrean azaltzen da: beraren eretxiz, personen arteko hartu-emonetan kultur eta erlijino hesiak gainditu behar dira. Filmean musulman baten eta dibortziau barri dan katoliko baten arteko maitasun istorioaren barri emoten da, horrek maitale bien eremu personalei eragiten deutsezan gorabehera gatazkatsuak azalduz. Edozelan be, gidoian ...

Closer

Bizkaie! 2005-02-18 00:00   Zinemea
Hasteko eta behin, film hau antzezlan baten moldaketa lana dala oso kontuan hartu beharra dago; izan be, Mike Nichols zuzendari ezaguna ez da ezelan be ahalegindu film luzearen jatorriak ostentzen eta ez dau bape arindu antzerkirako egokia izan daiteken baina zinerako guztiz motela eta geldoa dan narrazinoa. Halan, protagonistek ikus-entzuleak guztiz gogaitzerainoko jarduna erabiliko dabe, bikoteen hartu-emonen ganeko ustezko hausnarketa sakona egiteko atxakiagaz. Pelikula honetan maitasunezko hartu-emonen ganeko hainbat gai interesgarri jorratzeko lanari oratu deutsie: sentimentuek sortu eragiten daben itsukeria ...

Urtarrilaren 19an hasi zan Zinegoak jaialdia

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Zinemea
Bigarren asteko egitaraua Astelehenean, hilearen 24an Portugaleten, Santa Klara Hiriko Kulturtegian, 20:00etan. - LB Profilaxis - LB Cerrojos - D Sentenciados sin juicio Martitzenean, hilearen 25ean Leioako Kultur Aretoan, 20:00etan. - LB Maricón - L LIE Sestaon, Musika Eskolako Ekintzen Aretoan, 19:30etan. - LB Maricón - LB In their absence - LB Sing sing sing - LB Implicación - LB A different war - D El Che de los gays Eguaztenean, hilearen 26an Leioako Kultur Aretoan, 20:00etan. - LB ¿Con qué la lavaré? - LB Christopher & Gordy - D Soy ...

Gegen die wand (Hormaren kontra)

Bizkaie! 2005-02-11 00:00   Zinemea
Berlinen filmik onenari emoten jakon Urrezko Hartza irabazi ostean, gure aretoetara heldu da Hanburgon jaio baina jatorriz turkiarra dan Fatih Akin-ek zuzendutako “Gegen die wand” film garratza. Pelikuleari sei gizonek eta andre batek osoturiko musika talde turkiar baten bitartez ekingo jako. Musikariak Istanbulen dagoz eta kantearen letreak ostean ikusiko dogun maitasun istorioaren jarraibideak emongo deuskuz. Kanta hori kamereari begira abesten da eta, beraz, ikus-entzuleoi zuzenduta dago. Filma kontetako fase edo atal bakotxari abestiaren lerroalde baten bitartez emon jako hasikerea. Zinegileak ...

Walk on water

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Zinemea
Eytan Fox-ek film on-ona egin dau, pelikulearen ildoak ezin buztartu daitekezala emoten dauan arren: batetik, Bigarren Mundu Gerrako holokaustoa, Israel eta Palestinaren arteko gatazkea, alemanen erruduntasun sentimentuak eta judutarrek parkatzeko daukien ezintasuna; eta, bestetik, gay nahiz heterosexualen arteko hartu-emonak. Dana dala, “Walk on water” filma holokausto eta okupazinoaren ganeko filma baino gehiago gay eta heteroen inguruko istorioa da. Fox-ek energia erotiko handia emon deutse gizon bi agertzen diran eszena guztiei. Homosexualidadearen gaia jorratukeran, zuzendariak sinisgarritasun handiagoa lortu dau okupazinoarena irudikatzean ...

The importance of being Earnest

Bizkaie! 2005-02-04 00:00   Zinemea
Ez dago dudarik lan klasiko bat pelikula baten bitartez erakusteko beharra ez dana bape erraza; izan be, zuzendariak istorioaren haria eta oinarria galdu leikez, hain garrantzizkoak ez diran bestelako ezaugarriak lehenetsiz. “Ernesto izatearen garrantzia” izeneko lan klasiko honetan garrantzizkoena personaien arteko alkarrizketak eta berbetea dira. Beraz, literatur lan hau irudiaren mundura hurreratzeko preminearen ondorioz, Oliver Parker-en bersino honetan istorioak oinarrizko ezaugarrietariko bat galtzen dau. Edozelan be, Oscar Wilde-ren literatur bitxi honen gerizea lar handia da eta onik urteten dau egokitzapen ...

2005eko estreinaldirik gogokoenak

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Zinemea
Antzezleen kasuan, Johnny Depp ikusi ahal izango dogu, Peter Pan-en egilearen bizitzearen ganeko filmean. Naomi Watts-ek eta Adrian Brody-ek “King Kong” bati egin beharko deutsie aurre. Nicole Kidman “thriller” politiko batean agertuko da Seann Penn-egaz batera. Brad Pitt eta Angelina Jolie pantailaz jaubetuko dira espien inguruko “Mr. eta Mrs Smith” pelikulan. Antonio Banderas eta Catherine Zeta-Jones barriro agertuko dira “El zorro” istorioaren bigarren film batean. Jude Law pare bat melodrama erromantikotan ikusi ahal izango dogu. Superheroiak be pantaila handitik igaroko ...

The machinist

Bizkaie! 2005-01-28 00:00   Zinemea
“The machinist” subkontzientearen boterearen ganeko istorioa da, kontakizunaren protagonista penatuaren adimenetik zehar egiten dan biaje zoragarria, hatan be. Trevor-ek urtebete egin dau begirik batu barik eta etsipenak gura barik eroan dau ondo be ondo igarten dan gainbehera fisiko eta mental gogor batera. Protagonistea loaren eta itzartu-aldiaren arteko egoera bitxi eta lauso batean bizi da eta beraren gomutak eta pertzepzinoak amaiera bako amesgaiztoa dirala emoten dau. Filma thriller psikologikoaren generoan sartzen da, bizi izandakoaren eta amestutakoaren arteko bikoiztasunaren ildotik. Ikus-entzuleek errealidadea ...

The bridge of San Luis Rey

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Zinemea
Thornton Wilder-en klasiko baten oinarrituta, “The bridge of San Luis Rey” izar eta antzezle bikainez beteriko filma da, duda izpi barik. Dana dala, beste kasu askotan jazoten dan lez, antzezleen jarduna txukuna izanagaitik be, neurri honetako literatur lana zinera egokitzea gatx-gatxa izan da eta emoitzea behar baino askoz be kaskarragoa. Pelikulea XVIII. mendeko Liman girotuta dago. Abade batek liburu bat idatzi dau San Luis Rey zubitik jausi ostean hil diran bost personen bizitzen inguruan. Baina sasoi horretako inkisidoreek liburua ez ...

Whisky

Bizkaie! 2005-01-21 00:00   Zinemea
Cannesko zinemalditik igaro eta munduko hainbat zinemalditan sariak eta kritika onak jaso eta gero, Uruguaytik heldu jaku, Juan Pablo Rebella eta Pablo Stoll zuzendarien drama hunkigarri eta zirraragarri hau. Istorio apal baizen benetako baten bitartez, hiru personairen bizitzara eroango gaitu. Personaia horreetariko bat, Jacobo da, galtzerdien fabrika bateko jaubea; bigarrena lantegian behar egiten dauan Marta, behargin fin eta esanekoa, une horretara arte jaubeagaz lan hartu-emon hutsak besterik euki ez dauana. Baina, ohikerian eta isiltasunean oinarritariko mundu hori mehatxatuta dago Brasilen ...

El Lobo

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Zinemea
Michel Courtois frantziarrak pantaila handira eroan gura izan dau ETAren kontrako polizi ekintzarik handienetariko bat eragin eban Mikel Legarza infiltrauaren istorioa. Zuzendariak “thriller” baten bideari jarraitu deutso, filmari entretenigarritasun handiagoa emotearren edo. Edozelan be, asmoak asmo, ikuspuntu ideologiko, politiko eta formal batetik ikusita, film hau guztiz azalekoa da. Inork ez dau garbi ulertuko zeintzuk diran “El Lobok” ETAn infiltretako daukazan benetako arrazoiak edo zeintzuk diran ganerako personaien motibazinoak. Gidoiak agiriko hutsuneak daukaz, lar sinplea da eta topikoz beteta dago. Euskaldunok ...

Politiki kouzina (Kanela ukutu bat)

Bizkaie! 2005-01-14 00:00   Zinemea
Zine gastronomikoaren tradizinorik onenari jarraituz, Tassos Boulmetis zuzendari greziarrak itxura, gustu eta zapore oneko platera eskaini deusku. Errealismo magikoaren ukutuak daukazan ipuin modura kontauta, (g)astronomo baten ibilbideari eta gomutei jarraituko deutsegu, orainaldiko izarretatik umetako sueteraino. Helburua ondokoa izango da: plateretan ikusten ez diran baina bizitzea ontzen deuskuezan gauza txikerrak topetako kapaz izatea. Espeziak eta maitasuna itxaropenaren zaporea emongo deutsie bizitza paketsu eta orekatuari. Lan gozagarri honen eszenatokia ondo be ondo jagon da. Ikus-entzuleei amesetako mundu bat aurkeztuko jake eta ...

Di que si

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Zinemea
Lortu ez arren, film honek komedia klasikoen bidetik jo gura leukela igarri geinke. Lehenengo arazo larria zera da: ikus-entzuleek komikotasun hori tarte labur-labur batzuetan igarri besterik ez dabela egingo. “Di que sí” film hau eguneroko telezaborraren birusak kutsaturiko beste komedia bat da; halandaze, telebistako genero honen kontura ukutu gozo eta adeitsuagaz barre eragiten ahalegintzen da, plato batean fabrikaturiko maitasun lehiaketen eredua oinarri hartuz. Emoitzea, ostera, penagarria da: komikotasuna baldresa eta zakarra, txarra benetan. Ikus-entzuleak barre zantzoka paretako erabilitako bitartekoak lar ...

Aste honetako estreinaldia: Ocean’s twelve

Bizkaie! 2005-01-07 00:00   Zinemea
Aurreko filman egoniko antzezleen artean ondokoak daukaguz oraingoan be: George Clooney, Julia Roberts –azken hau lapurren taldean sartuta, ingeleseko izenburua Eleven (hamaika) horretatik twelve (hamabi) horretara pasetan da–, Matt Damon, Brad Pitt, Casey Affleck (Ben-en anaia), Scott Caan (James Caan-en semea), Don Cheadle, Andy García, Elliot Gould eta Carl Reiner. Horreekaz batera film honetan Catherine Zeta-Jones ederra eta Vincent Cassel frantsesa ikusi ahal izango doguz. Ikusten danez, antzezle bikainen jardunaz gozetako aukerea dago aurtengo gabonetako zine platerik gozo eta erakargarrienetariko ...

The Incredibles

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Zinemea
Disney eta Pixar enpresen arteko alkarlanak film onak sortzen jarraitzen dau animazinoaren munduan: lehenengoak pelikulak banantzen dauz eta bigarrena produkzinoaz arduratzen da gidoi sendoak aukeratuz eta teknologia gero eta hobeto jagonaz. Animazino film honetan ona eta gaiztoa kontrajarten dira, komunidadearen aldeko betebeharrak eta nork bere familia jagoteko ardurea, alkarlana eta indibidualismoa... Pelikula honetan persona bakotxaren izakera bereziaren balioa azpimarratzen da, baina taldeari egiten deutson ekarpenaren barruan sartuz. Bestalde, beste animazino film eta fikzinoko personaia batzuei egiten jakezan keinuak erabiliz eta ...

Les choristes

Bizkaie! 2004-12-31 00:00   Zinemea
Christophe Barratier zuzendariaren lehenengo film honi harrera ezin hobea egin deutsie Frantzian. Eta egia esan, pelikula honek ikus-entzuleek bizitzearen ganeko ikuspuntu positibo eta baikorraz gozetako aukera ezin hobea emoten dau. Zuzendariak esandakoaren arioan, istorioa umezaroan bizi izandako esperientzietan oinarrituta dago; orain arte jadetsitako arrakastearen giltzarrietariko bat egiatasun horretan topau leiteke. Batzuen eretxiz, milikia eta lar sentimentala izan daiteke. Barrutik eginda dago, barru positibo eta itxaropentsu batetik; ikuspegi gizatiarra emoten dau, gaur egun nagusi dan zine ozpintsu, nihilista eta eszeptikoa albo ...

The statement

Bizkaie! 2004-12-24 00:00   Zinemea
‘The statement’ filmak Vichy-ko erregimenaren menpeko Pierre Brossard militarraren ibilbidearen barri emoten dau; militar gazte honek 1944an naziei lagundu eutsen Frantziako herri txiki batean zazpi judutar fusiletan. Pelikula hau 1995ean biziarteko kartzela zigorra ezarri eutsien Paul Touvier-en benetako istorioan dago oinarrituta. Kontakizuna 90eko hamarkadan kokatuta dago; momentu horretan Brossard Frantziano ostenduta dago oraindino, eleiza katolikoaren erakunde sekretu baten laguntzinoagaz. Bien bitartean, epaile eta polizia batek atzetik orpoz orpo segiduten deutsie, bigarren mundu gerran gizateriaren kontra egindako hilketak dirala eta. ‘The ...