Zinema-aretoa Antartikan

Bizkaie! 2005-05-06 00:00   Zinemea
Bizkaie!

Hainbat urteren ostean, Basaurik atzera be hartuko dau Nazinoarteko Animazino Zinemaldia

Bizkaie! 2005-05-06 00:00   Zinemea
Horrezaz ganera, jaialdiak irauten dauan lau egun horreetan mahai-inguruak, erakusketak, kontzertuak, eskola-umeentzako emonaldiak, Balear Uharteetako Unibersidadeak egin dauzan pelikulak eta Frantziako animazino-zinemaren beharrik adierazgarrienak eskainiko dabez. Danetara, 7 fikm luze eta beste 11 labur lehiatuko dira. Kuba, Espainia, Mexiko, Txile, Argentina, Alemania, Erresuma Batua, AEB, Luxenburgo, Errusia, Australia, Frantzia, Italia, Dinamarka, Eire eta Kanadako produkzinoak egongo dira ikusgai. Bestalde, Pozokoetxe kultur etxean eta Ariz dorretxean Euskal Herriko animazino-zinemeari buruzko erakusketak prestatu dabez. Joseba Terreros

Reinas

Bizkaie! 2005-05-06 00:00   Zinemea
"Reinas" filmak agiriko abantailea dauka, abagune historikoak emondakoa: komedia estaduan homosexualen arteko lehenengo ezkontzea izan aurretiko hiru egunetan girotzen da, aukera hau benetan legeztatzeko prozedurea abian dagoanean, hatan be. Alde horretatik ikusita, gidoilariek bete-betean asmau eta aurrea hartu deutsie gitxi barru errealidade bihurtuko dan eztabaida honi. Ideia erakargarri honek makina bat aukera emoten dau; ganera, filman hainbeste antzezle eukiteak ikuspuntu desbardin ugari azaltzeko eta egoera hori modu askotan biziteko bidea zabaltzen dau. Halan, ikus-entzuleek endredo film batez gozau ahal izango ...

Khamosh pani (Uraren isiltasuna)

Bizkaie! 2005-04-29 00:00   Zinemea
'Khamosh pani' filmak 1979ko islamizazino prozesu korapilatsuaren barruan gai personal eta politikoak nahastetan dauzan drama bat da. Film hau 70eko hamarkadako azken urtean hasitako islamizazinoaren inguruan bilbatzen da. Istorioa nahiko lineala eta laua da eta personaien karakterizazinoa ez da lar sakona. Edozelan be, film luze honek daukan mezuaren indarra sano handia da eta horrek ikus-entzuleak murgiltzen dauz esperientzia zinematografiko interesgarri batean. Kontakizun honen personaia nagusia Avesha da, Koranaren ganeko irakasgaiak emonez bizimodua ataraten dauen alarguna. Bakarrik geratu dan ezkero, 18 ...

Robots

Bizkaie! 2005-04-29 00:00   Zinemea
'Robots' animazinoaren eremuan lortutako azkenengo arrakastea izan da. Dana dala, personaien diseinua bitxia eta interesgarria izanagaitik be, pelikulearen animazinoa asago dago, esate baterako, 'The Incredibles' filman jadetsitako mailatik. Gidoiari oratu ezkero, esan geinke nahiko sinplea dala eta topikoz josita dagoala; gag batzuk barre-zantzoka hasteko modukoak izan arren, beste batzuek ez daukie aparteko indarrik. Onena pelikulearen hasikerea da, mundu honetako umeak zelan jaio eta zelan hazten diran azaltzen deuskuenean. Baina ez daigun geure burua engainatu, 'Robots' etxeko seinek ahal danik eta ...

El penalti más largo del mundo

Bizkaie! 2005-04-22 00:00   Zinemea
Fernando galtzaile hutsa da. Morroi grisa, handigurarik bakoa, auzo bateko supermerkadu batean behar egiten dauena. Horrezaz ganera, hirugarren erregionaleko futbol talde bateko ordezko atezaina da. Denporaldi osoan ez dau minutu bakar bat be jokatu. Baina ligako azken domekan epaileak penaltia adierazo eta atezain titularra lesionau da. Fernandok lehenengo biderrez jokatu behar izango dau. Penaltia jaurtiteko dagozala, zale talde bat zelaira sartu eta partidua atzeratu beharko da. Lehiaketa batzordeak penaltia handik astebetera botateko agindua emongo dau, zelaian jokalari berberak dagozala, baina ...

Juanma Bajo Ulloaren lan barria

Bizkaie! 2005-04-22 00:00   Zinemea
Film hori egiteko, zuzendaria aktore ezezagunak topetan ibili zan urtebetean Madrilen, Bartzelonan eta New Yorken, ikusleak personaiakaz identifiketako asmoz. Hala eta guztiz be, aktoreak ezezagunak eta barriak izateak buruhauste ugari sortu eragin eutsozan Ulloari. Alde batetik, aktoreek ez ekielako non parau behar ziran eszenak egitean eta, bestetik, aurpegiak ezezagunak izatean, banatzaileek filma kontuan hartu gura ez ebelako. Zinema independentea egiten ahalegintzeak traba asko ekarri deutsoz, beraz, zuzendari gasteiztarrari. Filma egiteko urte bi behar izan ebazan, eta jente aurrean aurkezteko beste ...

Der untergang

Bizkaie! 2005-04-15 00:00   Zinemea
Berlin, 1945eko apirilean. Alemania hondoratu aginean dago. Uriburuko kaleetan burruka odoltsuak ikusi daitekez. Hitler (Bruno Ganz) eta konfiantzako kide eta lagunak Führer-aren bunkerrean babestu dira. Kanpoan egoerea larriagotu da. Berlinek ezin deutso ezelan be eutsi errusiarren erasoari, baina Hitler-ek ez dau errealidadea onartu gura. Gerrearen pisurik ankerrena defendatzaileen eta edade guztietako herritarren ganera jausten dabilen bitartean, Hitler-ek bere bizitzearen azkenengo uneak preparetea, beste ardurarik ez dauka. Bigarren Mundu Gerrearen ganeko filmografia sano ugaria izanagaitik be, beste inon ez da jorratu ...

Habana blues

Bizkaie! 2005-04-15 00:00   Zinemea
“Solas” film bikain eta harrigarriaren ostean, Benito Zambrano La Habanara joan zan, ikuspuntu gazi-gozo, baikor eta zabal bati jarraituz, musikaz, gizarte gaiez, irribarrez eta garraztasunez mela-mela jatorkun film zoragarri hau egiten. Gauzak holan dirala, musikea ardatz eta atxakiatzat hartuta, isla koloretsu honetako gizarte, politika eta kultur testuinguruaren hainbat gai jorratuko dira. Zuzendariak errealismo eta maitasunez irudikatu eta erakutsi gura izan deusku Kubako gizartea, egoera sozio-ekonomikoak musikari gazte batzuei eta inguruko senide nahiz lagunei guztiz baldintzatzen deutsen bizimodu arruntaren bitartez. Herritarrak ...

Alfie

Bizkaie! 2005-04-08 00:00   Zinemea
'Alfie' filma ez da bakarrik konpromisorik hartu gura ez dauen andrezale amorratu baten ganeko kontakizuna. Egia esan, fatxada eta irudiaren gizarte honen erakusgarri egokia da eta horrek sortu eragiten dauzan kontraesanen erretratugile aproposa. Dana dala, hasikerea nahiko makala da; Alfie behin eta barriz agertuko jaku kamereari begira bere azaleko jokabidea justifikau guran. Edozelan be, aurrera egin ahala, sendotasuna eskuratu eta ikus-entzuleak gehiago sartuko dira kontakizunean, sarrerako apatia albo batera itxiz. Halanda ze, esan daiteke film luze honen tarterik onenak protagonisteak ...

Buena vida - Delivery

Bizkaie! 2005-04-08 00:00   Zinemea
Azken urteotan Argentinak zuzendari abilen iturri agortezina emoten dau. Zerrenda horretan Leonardo Di Cesare be sartu beharko dogu; izan be, film honi esker, Toulouseko eta Mar de Platako zinemaldietako lehenengo sariak eskuratu dauz. Krisialdi ekonomikoa ostera be erabilten da maitasun eta biziraupen istorio bizkor eta freskoa umore handi eta zorrotzagaz kontetako atxakia modura. Argentinak 2001ean bizi izandako krisialdi larriaren ondorioz, film honen ekoizpena eten behar izan zan tarte batez. Beharbada, horrexegaitik erakusten dau hain modu egokian zeintzuk diran bizirauteko erabili ...

Bizkaiko zinemek 660.000 ikusle galdu dabez azken lau urteotan

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Zinemea
Sarrera gitxiago baino irabazi gehiago Sarrera gitxiago saldu diran arren, zinemek miloe erdi euro gehiago irabazi eben. Danetara, 18 miloe euro batu ebezan eta 2001eko kopuruetara hurreratu ziran; urte horretan, errekor guztiak hausi ziran Harry Potter-en bultzadearen ondorioz. Irabaziak sarreren prezio altuari esker –estadu osoko karuenak– eta palomiten, freskagarrien eta antzekoen salmenteari esker justifiketan dira. Prezio karuagoak Astegun arrunta: Bilbon astegun buruzuri batean film bat ikusteak 5 euro balio dau batez beste. Jaiegunetan: zinema aretoen arabera, zapatu, domeka edo jaiegun ...

Kinsey

Bizkaie! 2005-04-01 00:00   Zinemea
"Kinsey" pelikuleari sarrera egoki baten bitartez ekiten jako; protagonistearen bizitzearen barri eukiko dogu Kinsey-k berak sexu jokabideen barri eukiteko preparau baina ikasleek egindako itaunen bitartez. Gauzak holan dirala, luzemetraiaren zati honetan, besteak beste aitagaz izandako gatazken barri jaso eta Clara McMillen zelan ezagutu eban jakin ahal izango dogu. Condon-ek klasikotzat jo geinken errealizazinoa erabilten dau, batzuek morbosotzat hartu leikiezan pasarteak naturaltasun osoagaz erakutsiz. Edozelan be, aurreko mendeko erdialdeko sexologiagaz zerikusia daukien gaiak ez dira bakar-bakarrik ikus-entzuleen arretea bereganatzen dabenak, ezpada ...

Azkenean Natxo Vigalondok ez dau Oscarrik lortu

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Zinemea
Ganerako sari inportanteak, banatuago Ganerakoan, Jamie Foxxek lortu eban gizonezko aktorerik onenaren saria Ray filmagaitik eta Jorge Drexler artista uruguaitarrak abestirik onenaren saria etxeratu dau Al otro lado del rio beharragaitik (Diarios de motocicleta filma), gaztelaniazko kanta batek eskuratzen dauen lehenengoa. Euskal ordezkaritza bat, Miren Azkarate Kultura sailburua tarteko, Los Angeles urian izan zan aurreko astean Vigalondoren 7:35 de la mañana film laburra babestu guran. Pelikuleak Eusko Jaurlaritzearen diru-laguntzinoa jaso bai baina azkenean ez dau Oscarrik eskuratu. Joseba Terreros

Amor idiota

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Zinemea
Ventura Pons-ek produzidu, idatzi eta zuzendu dau Amor Idiota izeneko film hau; pelikula dramatiko eta komikoa da, maitemina eta obsesinoa nahastetan dauzana. Filmak Pere-ren istorioa kontetan deusku. Gauzak holan dirala, Argentinan bizi zan aspaldiko lagun on baten heriotzearen barri euki ostean, taberna batera joan eta bertan pena eta min guztiak itoten ahaleginduko da. Kalera mozkortuta urten eta ezustean neska zoragarri bat ezagutuko dau. Neska honegaz obsesionauta, zelatan eta kukuka ibiliko jako, haren bizitzearen barri zehatza eukiteko. Bat-batean, segundo bakar batzuetan ...

Para que no me olvides

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Zinemea
“Para que no me olvides” film tristea eta bizigarria dozue aldi berean; sentimentuak komunikazino osogai modura erabilten dira, ikus-entzule eta personaien arteko loturea estutzeko. Zuzendariak maitasun eta heriotzearen ganeko istorio bat kontetan deusku: aitita, ama eta andregaiaren maitasuna eta loba, seme eta maitalearen heriotzea. Gauzak holan dirala, hiru personaia nagusi horreen ikuspuntuetatik abiatuta, persona maite bat galtzeak dakarren hondamendiaren barri eukiko dogu. Aititak daborduko heriotza asko sufridu behar izan dauz eta etsipen lasaiaren adibidea da. Amaren mina, ostera, sakon, zurrun ...

Sideways

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Zinemea
Drama eta komediaren arteko bidean, film honek ironiaren, apaltasunaren eta giza miseriaren bidezidorrari heltzen deutso, produktu gazi-gozo interesgarria eskaintzeko. Eta are jakingarriagoa da personaiek euren bizitzearen bidekurutzeari aurre egin behar deutsielako, goitik behera jatorken errealidadeari iges egiteko aukera larregi barik. Ardaoa, literatura, bikote nahiz lagunen arteko hartu-emonak eta desioak ardatz modura hartzen dira eta, behin ironia, komedia eta tristezi apur bategaz nahastau eta gero, usain eta gusto oneko produktua egin dabe. Batzuei, beharbada, erritmoa lar geldoa dala begitanduko jake edo ...

Yi geng mo sheng nu ren de lai xin (Emakume ezezagun baten gutuna)

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Zinemea
Xu Jinglei txinatar antzezle eta zuzendari ezagunak bigarren filma egin dau, Stephan Zweig-en nobelan oinarrituz. Istorioari Pekinen ekiten jako 1948an, neguko gau batean gizonezko batek ezezagun baten gutuna jasokeran. Gizonak ez daki nor dan bialtzailea, baina bai andrazko bat dana. Eskutitzean maitasun zintzo eta leial baten barri emoten da. Andrazkoak gaztetan izandako maitasuna gogorarazoko deutso, bai eta bien semea aurrera eroateko gainditu behar izan ebazan oztopoak be. Baina, orain semea galdu dau eta ez dauka bizitzen jarraitzeko gogorik. Gutunak hunkituta ...

House of flying daggers / Shi mian mai fu

Bizkaie! 2005-03-11 00:00   Zinemea
Kritikek film hau aurtengo ezustea izan dala dinoe. Edozelan be, filmaren egiturea ekintzaz beteriko eszenakaz nahastetan diran eszena intimista arrunt batzuetan oinarritzen da; gauzak holan, narrazinoa ziklo errepikakorren jarraipen bat besterik ez da, eta, ganera, hunkiberatasun handiagoa falta da protagonisten sentimentuak erakutsikeran. Gidoiaren eta ikus-entzunezkoen ikuspuntu batetik, ez dago aparteko barrikuntzarik; izan be, Hollywoodeko superprodukzino bat balitz lez, efektu bereziz josita dago eta ondo be ondo ikusten da formeari garrantzi handiagoa emon deutsiela edukinari baino. Dana dala, egia da ikus-entzuleen ...