Zinea  III. urtea // 69. zenbakia

Kill Bill: Vol. 2


"Kill Bill: Vol. 1" filmean hainbat eszenaren premina ez egoala ikusi bazenduen, sentsazino hori asko be agirikoa izango jatzue bigarren zati honetan. Ez da lehenengoaren baizen zoro eta bortitza, ez dauka aurrekoak adina indar. Ganera, larregi eta oreka barik erabili dira bape beharrezkoak ez diran alkarrizketa hantusteak eta ponpoxoak.

"Kill Bill: Vol. 2" pelikulea ez da zine mueta bat omentzeko bitartekoa; Tarantinok proposamena aldatu eta erritmoari eusten ez deutson askoz be kontakizun lasaiagoa egin gura izan dau, pelikulea drama merke eta absurdo bihurtuz. Batzuek, beharbada, izango dabe gogoko bilakaera hau, baina bigarren zati honek lehenengoaren grina, indarra eta sendotasuna galdu ditu. Aurrekoaren gehiegikerietan eta erritmo zoroan ondo pasetako aukerea topau genduanoi erakargarritasun guztiak kendu deuskuez.

Halandaze, pasarte batzuk gorabehera, Tarantinok ikus-entzuleak abrosidu eta gogaitzeko moduko jarduna darabil; produktuak berezko nortasun ezaugarriak galdu ditu eta, egia esan, ezin da iruntsi.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Quentin Tarantino.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 136 minutu.
- Antzezleak: Uma Thurman (emaztegaia / Mamba baltza), David Carradine (Bill), Gordon Liu (Pai Mei / Johnny Mo), Daryl Hannah (Elle Driver / Kaliforniako mendietako sugoia), Michael Madsen (Budd), Michael Parks (Esteban Vihaio / Earl McGraw Sheriffa), Bo Svenson (Harmony abadea), Samuel L. Jackson (Rufus), Perla Haney-Jardine (B.B.), Chris Nelson (Tommy Plympton), Jeannie Epper (Harmony andereƱoa), Claire Smithies (Clarita).
- Gidoia: Quentin Tarantino.