'Siete psicópatas'

Karolina Almagia 2013-03-12 10:13   Zinema kritikak

Tarantinoren alkarrizketak eta estiloa kopiatzen ditu lotsa barik, eta lar igarten jako. Tiroketa odoltsuak, hilketa ustez dibertigarriak... Eta iragarritako umore baltzak be huts egiten dau. Gehiago esango dot, barre eragiteko pentsautako pelikulea izateko ez da barrerik entzuten zinema-aretoan.

BBK Sariketea be badoa aurrerantza

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-03-12 09:52   Bertsolaritzea

Honezkero badakigu ze eskualdek kantauko daben BBK Sariketako finalaurreetan: Durangaldea-Arratia eta Ipar Uribe-Bilboaldea. Gaur eta bihar jokatuko dira saio biak. Lehenengoa, 12:00etan Durangoko Institutuan eta bigarrena, 11:45ean Algortako Aixerrota Institutuan. Eguenean kontauko deutsuedaz bertako kontuak.

Durango-Arratia eta Ipar Uribe-Bilbo taldeek jokatuko ditue Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalaurrekoak

Bizkaie! 2013-03-11 17:43   Bertsolaritzea

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak, hilaren 6an eta gaur egin diran saio biekaz. Joan dan eguazteneko saioa Zallan izan zan, Enkarterri eta Bilboaldekoen artean eta gaurkoa Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira.

Bilbao Ars Sacrum zikloak sei emonaldi eskainiko ditu martiaren 20tik aurrera

Bizkaie! 2013-03-11 17:37   Musikea

Bilbao Ars Sacrum zikloak musikari, talde eta bakarlari ezagunak batuko ditu aurten be Bilboko Gizakunde eleizan. Egitaraua martiaren 20an hasi eta 26an amaituko da. Sei emonaldi antolatu dira, danak 20:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskerazko corpusik handiena aurkeztu dau EHUk, 205 miloe berbakoa

Dabi Piedra Robledo 2013-03-11 14:48

On line konsultetako moduan ipini dabe ETC, Egungo Testuen Corpusa. EHUren Euskera Institutuak garatu dauen lantresna honi esker, euskera batuaren gaur egungo erronkei erantzutea itxaroten dabe. Izan be, XXI. mendeko prosazko testu piloa batu eta aztertu dabe, guztira 205 miloe berba daukiezanak.

Wynton Marsalis, Stacey Kent eta Ignacio Berroa Getxoko Jazzaldiaren saio nagusietan

Bizkaie! 2013-03-11 14:41   Musikea

Aurten garagarrilaren 3tik 7ra izango dan Getxoko 37. Nazioarteko Jazzaldiaren saio nagusietako egitarauak baditu izen bereziak. Horreen artean nabarmentzekoa da Wynton Marsalis tronpeta-jotzaile arrakastatsua. Musikari estadubatuarra Jazz Lincoln Center Orchestreagaz joko dau, egungo jazz eszenako hamabost musikari onenetariko batzuk batzen dituan taldeagaz, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Garazi Goiak 'Txartel bat (des)herrira' bere bigarren nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2013-03-11 14:14   Kulturea

Garazi Goiak iges dabilzan personaia biren inguruan eregi dau Txartel bat (des)herrira (Elkar) nobelea. Peruk eta Ibaik, biek, itxi eben Euskal Herria, batek 1937an, eta besteak oraintsu. Londresen kokatu dau istorioa, egilea bera bizi dan urian bertan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abian da Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea

Bizkaie! 2013-03-11 14:00   Euskerea berbagai

Nahi dudalako! leloa ardatz hartuta, Enkarterriko Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak Bizkaiko hainbat Udalekaz batera abian jarri dau Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea.

Fukushimako ezbeharrak luze joko dau

Markues 2013-03-11 13:27   Begi betegarri

Fournier eta De la Barca euskeraz

Bizkaie! 2013-03-11 11:03   Kulturea

Eusko Jaurlaritza, EIZIE eta Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen arteko lankidetzeari esker Literatura Unibertsala bildumako liburu barri bi doguz plazan, Alain- Fournierren Meaulnes handia, Monika Etxebarriak euskeratua eta Calderón de la Barcaren Bizitza amets, Xabier Payak itzulia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aimar Karrikak finalerako txartela irabazi dau Elizondoko finalaurrekoan

Bizkaie! 2013-03-11 09:31   Bertsolaritzea

Aimar Karrikak lortu dau lehen postua eta, beraz, bertsolari auriztarrak lehenengo aldiz kantauko dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Ganerako bost bertsolariek ez dabe hori lortu, Elizondotik bertsolari bakarra sailkatu baita Anaitasunako finalerako.

Garik 'Ez da amaiera' bakarkako zazpigarren diskoa kaleratu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-08 14:49   Musikea

Popa, psikodelia eta poesia dira Gariren Ez da amaiera (Elkar) disko barriko hiru zutabeak. Ia-ia estudioan bertan hasi eta amaitu dau diskoa, han gauzatu da sorkuntza prozesua. Hamaika kanta, maitasunaz, eguneroko kontuez, bizitzaz azken batean. Bakarkako ibilbideko zazpigarren lana da.

Ramon Zuriarrain donostiarraren 'Miss mundos' erakusketea, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-08 14:12   Kulturea

Ramon Zuriarrain artista donostiarraren 78 lanez osotutako Miss mundos erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Lanik gehienak azkenengo hamarkadan sortutakoak dira, baina badagoz lehenagoko lanak be bai. Erakusketea bagilaren 2ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Andres Sorelek eta Imanol Zuberok literaturea eta gerrea gaia jorratuko dabe 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2013-03-08 13:49   Kulturea

Eztabaidak Literatureagaz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenean, Andrés Sorel eta Imanol Zubero egileek historian zehar literaturan gatazka belikoak, horreen zergaitiak eta ondorioak zelan jorratu diran aztertuko dabe datorren martitzenean, martiaren 12an.

Dohaintza-denporea, etxeko lana eta zaintza aztertzeko tresnatzat

Bizkaie! 2013-03-08 11:36

Denpora-banaketea aztertzeko metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa buztartzen ditu Matxalen Legarreta UPV/EHUko ikertzailearen proposamenak. Generoaren arabera, denpora-banaketan dagoan bereizketea aztertu dau Matxalen Legarreta UPV/EHUko soziologoak.

Miren Agur Meabek errealidadea eta fikzinoa lotu ditu 'Kristalezko begi bat' nobelan

Bizkaie! 2013-03-08 10:38   Kulturea

Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat helduentzako lehenengo nobelea argitaratu dau Susa etxeagaz. Pintoreak autoerretratua margotzen dauen moduan idatzi dau nobela hau, dino liburuaren kontrazalak. Autofikzinoa eta autobiografia lotu ditu idazle lekeitiarrak behar barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Delorean DJ Set, Joan S. Luna eta DSKTT Gasteizko Gauart egitarauan

Bizkaie! 2013-03-07 17:48   Musikea

Delorean taldeak DJ Set bat aurkeztuko dau bariku honetan, martiaren 8an, Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz aretoak sustatzen daben Gauart musika elektronikoko programan. Emonaldian Joan S. Luna eta DSKTT taldeek be parte hartuko dabe.

Koke Martinezen arte surrealistea ikusgai dago Bizkaia Aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-07 14:56   Kulturea

Jose Maria Koke Martinezek EHUri dohaintzan emondako 200 lanen aukeraketea da Koke Martinez and the Basque children of '37 erakusketa koloretsua. 1937an, Santurtzitik Southamptonera Habana ontzian joandako umeetako bat izan zan. Arte surrealistea, misteriotsua eta onirikoa, jorratu eban artista nafarrak Britainia Handian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilbo, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiek eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-03-07 14:45   kulturbiz

Bilbo, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutiek eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena izenpetu dabe euskal onomastikearen eremuan alkarregaz jarduteko. Hitzarmena, Mario Iceta Bilboko gotzainak, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak, Miguel Asurmendi Gasteizko gotzainak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dabe.