Delorean DJ Set, Joan S. Luna eta DSKTT Gasteizko Gauart egitarauan

Bizkaie! 2013-03-07 17:48   Musikea

Delorean taldeak DJ Set bat aurkeztuko dau bariku honetan, martiaren 8an, Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz aretoak sustatzen daben Gauart musika elektronikoko programan. Emonaldian Joan S. Luna eta DSKTT taldeek be parte hartuko dabe.

Delorean taldeak DJ Set bat aurkeztuko dau bariku honetan, martiaren 8an, Gasteizko Artium Museoak eta Jimmy Jazz aretoak sustatzen daben Gauart musika elektronikoko programan. Emonaldian Joan S. Luna eta DSKTT taldeek be parte hartuko dabe. Saioak askotarikoak izango dira, Delorean taldearen eklektizismoa, Joan S. Lunaren esperientzia eta DSKTT dj gaztearen freskotasuna, programearen antolatzaileek adierazo dabenez.

Aurrekoetan legez, saioak 20:00etan hasiko dira Artiumen, eta bertaratutakoek erakusketak be ikusi ahal izango ditue; goizaldeko 1:00etan Jimmy Jazz aretoan izango dabe jarraipena saioek.

Dj-ek agertoki eta ordu tarte bakotxera egokituko ditue beren emonaldiak, eta holan, alkarren artean desbardinak eta alkarren osogarriak izango dira. Sarrereak 12 euro balio ditu eta Artiumen, Hor Dago! eta Gora tabernetan, VSDen eta www.kulturalive.com webgunean erosi daitekez aurretik. Artiumeko saiora joanda doban emongo da beste sarrera bat Jimmy Jazzen egun bereko 1:00etatik aurrera sartu ahal izateko (leku mugatua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu