Lore Jokoak Baztango Iruritan

Bizkaie! 2013-04-05 11:40   Kulturea

Lore Jokoen helburua Euskal kontzientzia piztea zan, euskereari espazio publikoa emotea. Hori dala eta, Lore jokoen egitarauaren barruan mezea, pilota partiduak, bertsolariak… baegozan be, pisu handiena literatureak eukan, poesiak batez be.

Garaiko ohitura eta jantzei buruzko liburua kaleratu dau Otea Loran alkarteak

Bizkaie! 2013-04-05 11:31   Kulturea

Garaiko Otea Loran alkarteak Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak liburua argitaratu dau, Garaiko eleizateko jantzak eta ohiturak ezagutzera emoteko. Alkartearen egoitzan bertan egingo dabe aurkezpena, apirilak 5ean, 19:00etan.

Badator Nafarroako V. batBIRAlau kultur zirkuitua

Bizkaie! 2013-04-04 18:37   jardunaldiak

batBIRAlau, euskal kulturearen Nafarroako zirkuituaren bosgarren edizinoa apirilaren 14ean hasi eta maiatzaren 24an amaituko da, eta formatu zein kalidade handiko lau ikuskizun eroango ditu Elizondo, Bera, Agoitz eta Etxarri Aranatzera.

Ana Diosdadok jasoko dau Ohorezko Max Saria 2013

Bizkaie! 2013-04-04 15:25   sariak-autortzak

Arte Eszenikoak saritzen dituen XVI. Max sarien artean, Ohorezko Saria Ana Diosdadok jasoko dau. Antolakuntza Batzordeak aho batez erabagi dau 1938an Buenos Airesen jaiotako Ana Isabel Álvarez-Diosdado Gisbert antzerkigileari emotea saria.

Zinemaldiko 61. edizinoko kartel finalistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2013-04-04 15:24   Barriak

Donostiako Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko bigarren online lehiaketearen behin betiko finalisten barri emon dabe. Sail bakotxeko hamar lan aukeratu dira. Maiatzaren 10ean jakinarazoko ditue irabazleak.

Igazko Bilboko Fant Jaialdiko lehiaketan parte hartu eben film laburrak eskainiko ditue Basurtuko Udaltegian

Bizkaie! 2013-04-04 12:15   Barriak

Datorren maiatzaren 3an hasiko dan Fant 19, Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren aurrerapen moduan, Kultura eta Hezkuntza Sailak joan dan urtean lehiatu ziran Euskal Herriko eta kanpoko film labur onenen aukeraketea eskainiko dauen zikloa programau dau. Saioak jarraiko bi eguaztenetan izango dira, apirilaren 10ean eta 19an, Basurtuko Udaltegian, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerea librea izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maribi Bilbao aktore bilbotarra hil da

Bizkaie! 2013-04-04 11:21   kulturbiz

Maribi Bilbao (Bilbo, 1930) Aquí no hay quien viva (Antena 3) eta La que se avecina (Telecinco) telesailetan egindako lanagaitik izan da ezaguna azkenaldian. Orain hile batzuk La que se avecina telesailaren filmazinoa ixtea erabagi eban, nekeagaitik eta ordutegiarengaitik, baina ez gaixorik egoalako, agenteak azaldu dauenez.

Ia 10.000 ikusle izan ditu hiru dimensinoko 'Be Basque Experience' ikuskizunak

Bizkaie! 2013-04-03 18:47

Hiru dimensinoko Bilbao Bizkaia Be Basque Experience ikuskizun bisualak 9.853 persona erakarri zituan Bilboko Alondigako atarira martiaren 26tik apirilaren 1era, eta ekimenaren sustatzaileak diran Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak uste dabe esperientzia arrakastatsua izan dala.

Ate edegiak Iparraldeko ikastoletan

Bizkaie! 2013-04-03 15:52   Euskerea berbagai

Seaskak jakinarazo dau bere ikasle kopuruak 3000 zenbakia gainditu dauela, joan dan urtarriletik sartu diran umeei esker. Murgiltze sistemea aukeratu daben guraso barrien artean, eskualdeko kirolari famatuenetariko bat bada: Aretz Iguiniz, Baionako Aviron errugbi taldearen zutabea eta zapatuko ate edegien hitzorduan parte hartuko dau.

Iparraldea Bertan zikloa martxan da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Bizkaie! 2013-04-03 12:53   jardunaldiak

Musikea izango da nagusi Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatutako Iparraldea Bertan zikloaren hamabigarren edizinoan. Apirilaren 3an hasita, egueztenero, izango dira emonaldiak.

Bilboko Errekalde auzoak Umorezko I. Antzerki Erakustaldia jasoko dau apirilean

Bizkaie! 2013-04-03 11:18   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren lehen edizinoa inaugurauko dau bariku honetan. Erakustaldia apirileko bariku guztietan egingo da, Errekaldeko Udaltegian.

Leioako Umore Azokan hiru ikuskizunetik bat estreinaldia izango da

Bizkaie! 2013-04-02 18:52   Kulturea

Euskal konpainiek eskainiko ditue nobedade gehien, guztira erabateko zortzi estreinaldi iragarrita dagoz, hain zuzen, Al Di Là, Bapatean Zirko, Cachaba Teatro, Deabru Beltzak, Ertza, Gaupasa/Nacho Vilar Producciones, Ipso Facto eta Trapu Zaharra konpainiak eskainiko dituenak.

Literaldia'13: Euskal literatura freskoena Bartzelonan apirilaren 3tik 27ra

Bizkaie! 2013-04-02 18:16   jardunaldiak

Apirilaren 3tik 27ra Bartzelona euskal literaturearen erakusleiho eta uriburu bilakatuko da. Eta beti legez, ekitaldi gehienak jente guztiaren eskura egongo dira, dobakoak izango baitira, Euskal Etxeak murriztu beharrean, kulturearen alde egiten dauen apustua indartuz eta jarraituz.

Web orriak euskeraz sortzeko lehen liburu digitala argitaratu dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2013-04-02 15:42

Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak (HAEE) Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web orriak idazteko dobako eskuliburu digitala argitaratu dau lehen aldiz. Web orriak eta web edukiak euskeraz sortu nahi dituen erabiltzaileentzako lehen on line liburua da.

Euskal Literatur Aldizkariak webgunea sortu dau M. A. Elkoroberezibarrek

Bizkaie! 2013-04-02 14:58

1975etik 1999era bitarteko literatur aldizkarien ganeko informazinoa batu dau Migel Angel Elkoroberezibar irakasle eta ikertzaileak Euskal Literatur Aldizkariak webgunean. Danetara, 25 agerkariren ganeko argibideak batu ditu.

Apirila euritsu, urtea ogitsu

Angel Dominguez 2013-04-02 13:54   Begi betegarri

Artedrama antzerki topaketak Aulestin

Bizkaie! 2013-04-02 12:26   Kulturea

Artedrama topaketen zortzigarren edizinoa abian da Aulestin. Apirilaren 2tik 6ra sei lan eskainiko ditue herrian, antzerkia, musikea eta bakarrizketak.

Ume Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe gaur Euskal Herriko hainbat liburutegitan

Bizkaie! 2013-04-02 11:07   Kulturea

Apirilaren 2an Ume Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da mundu osoan, Hans Christian Andersenen jaiotzea gogoratzeko. Urtero lez, IBBY ume liburua bultzatzen dauen alkarteak mezua eta kartela argitaratu ditu, aurten Ashley Bryan eta Pat Mora izan dira egileak. Galtzagorri alkarteak zabaldu dau mezua Euskal Herrian.

Sarako Idazleen Biltzarrak 130 idazle batuko ditu astelehenean

Bizkaie! 2013-03-27 14:44   jardunaldiak

Euskal kulturearen bizitasunaren lekuko zuzen izaten jarraitzen dau Sarako hitzorduak eta aurten 130 idazle, 28 alkarte eta argitaletxe eta aldizkari bik baieztatua dabe bertan izango dirala. Euskaltzaindia be urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu.