Euskal Literatur Aldizkariak webgunea sortu dau M. A. Elkoroberezibarrek

Bizkaie! 2013-04-02 14:58

1975etik 1999era bitarteko literatur aldizkarien ganeko informazinoa batu dau Migel Angel Elkoroberezibar irakasle eta ikertzaileak Euskal Literatur Aldizkariak webgunean. Danetara, 25 agerkariren ganeko argibideak batu ditu.

1975etik 1999era bitarteko literatur aldizkarien ganeko informazinoa batu dau Migel Angel Elkoroberezibar irakasle eta ikertzaileak Euskal Literatur Aldizkariak webgunean. Danetara, 25 agerkariren ganeko argibideak batu ditu.

Ikertzaile bergararrak ekin eutson literatur aldizkariak aztertu, eta euren ganeko artikuluak idazteari. Hain zuzen be, Auñamendi entziklopediarako egindako beharrak dira Euskal Literatur Aldizkariak webgunearen oinarria. Agerkari bakotxaren jakingarri ugari jaso ditu, besteak beste, ibilbidea, ekarpena eta egileak.

Kronologiaren arabera antolatu ditu aldizkariak: Ustela, Pott, Oh! Euzkadi, Susa, Xaguxarra, Idatz & Mintz, Stultifera Navis, Maiatz, Kandela, Pamiela, Ttu Ttuá, Txortan, Korrok, Porrot, Txistu y Tambolín, Literatur Gazeta, Plazara, Zintzhilik, Enseiucarrean, Hegats, Mazantini, Garziarena, Zantzoa, Garziarena Berria eta Vladimir.

Literatura aldizkariei buruz urteotan idatzitako artikuluak be batu ditu Elkoroberezibarrek, ondokoak: Literaturgintzarako plataformak (Jakin aldizkaria, 1988), Literatur aldizkarien arrastoa (Euskaldunon Egunkaria, 2001), Beste eskailera baten historia: Panpina Ustelatik literatur aldizkarien boomera (Gipuzkoako Foru Aldundiak 2004ean argitaratutako Disidentziak oro liburuan) eta Euskal literatur aldizkariei gainbegiratua: 1975-1999 (Auñamendi entziklopedia, 2012).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu