Ia 10.000 ikusle izan ditu hiru dimensinoko 'Be Basque Experience' ikuskizunak

Bizkaie! 2013-04-03 18:47

Hiru dimensinoko Bilbao Bizkaia Be Basque Experience ikuskizun bisualak 9.853 persona erakarri zituan Bilboko Alondigako atarira martiaren 26tik apirilaren 1era, eta ekimenaren sustatzaileak diran Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak uste dabe esperientzia arrakastatsua izan dala.

Hiru dimensinoko Bilbao Bizkaia Be Basque Experience ikuskizun bisualak 9.853 persona erakarri zituan Bilboko Alondigako atarira martiaren 26tik apirilaren 1era, eta ekimenaren sustatzaileak diran Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak uste dabe esperientzia arrakastatsua izan dala.

Jatorri eta edade desbardinetako bisitariak izan ditu, eta hara joandakoek hiru dimensinoko pantaila batean ikusi ahal izan dabe zelan aldatu dan Bilbao Bizkaia Be Basque marka barria, bertan proiektau diran Bilboko eta Bizkaiko irudi erreal eta birtualen bidez.

Holan, martiaren 26tik apirilaren 1era bitartean milaka lagun hurreratu ziran Bilboko Alondigara Fitur 2013 azokan saria jaso eban Bilbao-Bizkaiaren standean izandako ikuskizun bisualaz gozetako. 3D video mapping izenekoa ikus-entzunezko teknika bat da eta horri esker azalera irregularren gainean proiektetan diran irudiek aukerea emoten dabe potentzial artistiko handiko mobimentu-efektuak sortzeko.

Soinu-banda berezia be jarri jako forma desbardinak hartuz doan irudien etenbako segideari, eta, holan, askotariko sentsazinoak eragin jakez ikusleei, markearen erakusgarri dan eskultureak berezko bizia baleu lez mobiduten zala pentsarazoten jaken eta.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren baterako ekimen hau marka barria aukeratzeko deitu eta 2013ko urtarrilean modu ofizialen aurkeztutako nazinoarteko lehiaketea irabazi eban markea sustatzeko estrategiaren barruan sartzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu