Udabarri freskoaren atarian, erle gizajoak be bufandeagaz...

Angel Dominguez 2013-03-18 11:01   Begi betegarri

Oihane Perea bertsolari gasteiztarrak jantzi dau Arabako txapela

Bizkaie! 2013-03-18 10:26   Bertsolaritzea

Oihane Perea izan zan nagusi zapatuan Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, Gasteizko Principal Antzokian. Bertsolari gasteiztarra ederto ibili zan bai bakarkako bai ofizioko lanetan. Manex Agirre aurreko txapelduna bigarren izan zan. Perea eta Agirre Euskal Herriko Txapelketa Nagusian izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dantzan.com-en aldeko babesle kuota kanpainea abiatu dabe

Bizkaie! 2013-03-15 14:43

Dantzan.com-ek atariaren aldeko babesle kuota kanpainea martxan ipini barri dau. Orain hilabete batzuk webgunea zarratu beharra izan eben, eta orduko arazoak kopondu arren, barriro be egoera larrian dago proiektua.

'L´Art en guerre' erakusketea, Picassotik Dubuffetera, 500 lanen bitartez

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-15 14:02   Kulturea

Artistek gerreari gerrea zelan egin eutsien jasoten dau Bilboko Guggenheim museoan edegi barri daben L´Art en guerre. Frantzia 1938-1947: Picassotik Dubuffetera. Ehun bat artistaren 500 lanetik gora batu ditue, margoak, eskulturak, argazkiak, dokumentalak eta abar.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zabalik honezkero Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. edizinorako lanak aurkezteko epea

Bizkaie! 2013-03-15 12:00   kulturbiz

Martiaren 15ean, Bilboko poeta handiari eskainitako egunean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero Fundazinoagaz alkarlanean, Los Goliardos taldearen kontzertua antolatu dau; emonaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Iñaki Irasizabal durangarrak 'Bizkartzainaren lehentasunak' nobela baltza argitaratu dau

Bizkaie! 2013-03-15 10:26   Kulturea

Bizkartzainaren lehentasunak nobela baltza kaleratu dau Iñaki Irasizabal durangarrak, Elkar argitaletxearen eskutik. 2011ko udan kokatu dau istorioa, ETAren su-eten sasoian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Migrazinoak landuko ditu aurtengo Durangoko Zilar Asteak

Bizkaie! 2013-03-14 14:39   jardunaldiak

2013ko Zilar Asteak migrazinoak izango ditu ardatz, martiaren 16tik 23ra bitartean. Durangoko Plateruena kafe antzokian egin dabe aurtengo aste tematikoaren aurkezpena.

'Euskonews' aldizkaria diruz laguntzeko kanpainea abiatu dabe

Bizkaie! 2013-03-14 13:24

Euskonews zientzia eta kultureari buruzko aldizkaria astekari izatetik hamabostean behin argitaratzera pasatu dala jakinarazo dau Eusko Ikaskuntzak. Murrizketa ekonomikoek eragin dabe aldaketa, baina nahikoa izango ez dalakoan agerkariarentzat laguntza ekonomikoa eskatu dabe.

www.durangaldeaeuskaraz.eu webgunea aurkeztu dau Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak

Bizkaie! 2013-03-14 12:48

Webgune honen helburua, mankomunidadeko herrietan dagoan euskerazko eskaintzeagaz zerikusia dauen guztia batzea da; esangura horretan, EBPNri, Erabilera Planari, aurrekontuei eta abarri buruzko informazinoa topau daiteke bertan. Gainera, ondare toponimikoa, albisteak, loturak, baliabideak eta euskerazko ekitaldien agendea be badauka webguneak.

Luis Vega matematikaria, 2012ko Euskadi Ikerketa Saria

Bizkaie! 2013-03-14 10:59   sariak-autortzak

Luis Vega Gonzalez matematikariak jaso dau 2012ko Euskadi Ikerketa Saria. Analisi Matematikoko katedraduna da EHUn, eta deribadu partzialen ekuazinoei buruzko lanakaitik da ezaguna batez be. Bost ikerlarik osotutako epaimahaiak aukeratu dau Vega, 19 hautagairen artean.

Fermin Muguruza, Klaxons eta Mark Lanegan, Bilbao BBK Liven

Bizkaie! 2013-03-14 10:58   Musikea

Datorren garagarrilean Bilbao BBK Live jaialdian joko daben beste hamasei talderen izenak iragarri ditue antolatzaileek, besteak beste, Mark Lanegan Band, Benjamin Biolay, Charles Bradley eta Fermin Muguruza.

Durangaldea bertsus Ipar Uribe

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-03-14 10:28   Bertsolaritzea

Talde gaztea eta balientea dauka Durangaldeak eta bertso-saio askoduna Ipar Uribek. Datorren astean, badakizue, tirozue Bilbora eta Kafe Antzokian batuko gara.

Euskal literatureari buruzko ingelesezko lehenengo historia kalean da

Bizkaie! 2013-03-14 10:12   Kulturea

Basque Literary History euskal literatureari buruz ingelesez idatzi dan lehenengo historia aurkeztu dau AEBetako Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroak. Mari Jose Olaziregi Euskal Filologian doktorea, Literatura irakaslea EHUn eta Etxepareko Euskeraren Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria izan da izan da edizinoaren arduraduna eta berbaurrearen egilea.

Estadurik bako nazinoetan kultur eta jatorri aniztasunaren gaiari heltzeko moduak izango ditue berbagai Donostian

Bizkaie! 2013-03-14 09:46   jardunaldiak

Aniztasunaren kudeaketa: Països Catalans eta Euskal Herria izenburuko jardunaldiak antolatu ditue martiaren 14rako eta 15erako Donostiako Miramar Jauregian; Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako eragile instituzionalak, politikoak eta akademikoak batuko dira, bi nazinootan kultur eta jatorri aniztasuna kudeatzeko daben erronkea berbagai hartuta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Etorkizuneko Bilboko estralurtarra izango da 19. Zinema Fantastikoko Jaialdiaren irudia

Bizkaie! 2013-03-13 17:12   Barriak

Maiatzaren 3tik 10era, Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bilakatuko da barriro be. Eta kartelean agertzen jakun estralurtarraren itxurea bildurgarria bada be, edadeko emakume bilbotarraren jarrera alai eta konfiantzaz betetakoak, gizakien eta estralurtarren arteko alkarbizitza ohikoa eta baketsua erakusten deusku.

Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketetea Durangaldeak eta Ipar Uribek jokatuko dabe

Bizkaie! 2013-03-13 16:35   Bertsolaritzea

Atzo eta gaur jokatu dira finalaurreak, eta finalerako sailkatutako talde biak Durangaldea eta Ipar Uribe izan dira. Durangaldeak Arratiari irabazi eutson atzo eta gaur, barriz, Ipar Uribek lortu dau finalerako txartela Bilboaldea kanporatuta.

2012ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2013-03-13 14:45   sariak-autortzak

Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Danetara, aurton 167 lan aurkeztu dira. Akademiak berak eta BBK Fundazinoak idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortu zituen sariok.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Amaia Lapitzen bigarren abenturea argitaratu dau Katixa Agirrek

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-13 14:18   Kulturea

Katixa Agirrek Tunisiaraino eroan dau Amaia Lapitz oraingoan. Ama eta amamagaz oporretan joan da neskatoa, baina lasaitasun gitxi topauko dau han. Amaia Lapiz eta Didoren ermandade sekretua (Elkar) bildumako bigarren liburua da, 12 urtetik gorako irakurleentzat.

Hemen da Bilboko Udaberri Zawp 2013

Bizkaie! 2013-03-13 10:46   kulturbiz

Udabarria Erriberan aurreratu egin da. Zona Franka Zorrotzaurreren (ZFZ) barruan, Zawp Bilbaogaz bat Udaberri Zawp 2013 edizinoak peninsulea kolorez, musika, antzerki eta bestelako ekitaldiakaz beteko dau astegoiena.

»» Ikusi argazki guztiak (6)