Igazko Bilboko Fant Jaialdiko lehiaketan parte hartu eben film laburrak eskainiko ditue Basurtuko Udaltegian

Bizkaie! 2013-04-04 12:15   Barriak

Datorren maiatzaren 3an hasiko dan Fant 19, Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren aurrerapen moduan, Kultura eta Hezkuntza Sailak joan dan urtean lehiatu ziran Euskal Herriko eta kanpoko film labur onenen aukeraketea eskainiko dauen zikloa programau dau. Saioak jarraiko bi eguaztenetan izango dira, apirilaren 10ean eta 19an, Basurtuko Udaltegian, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerea librea izango da.

Lehenengo saioa, apirilaren 10ekoa, euskal zinemagileen film laburrei eskainita egongo da. Hamahiru proiektu izango dira, eta horreen artean, 2012ko edizinoko irabazleak azpimarratu behar dira: Epaimahaiak emondako Euskal Film Labur Onenaren saria irabazi eban Haritz Zubillagaren She´s lost control eta joan dan urteko edizinoko ikus-entzuleen eretxiz film labur onena izan zan Ander Fernándezen El nido.

Bigarren jardunaldian, apirilaren 17an, nazinoarteko hamahiru film labur ikusteko aukerea egongo da, horreen artean igazko edizinoko irabazlea, Jeroen Annokkeéren Suiker (Holanda, 2010, 6’).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu