Euskal zinemearen inguruko Ikusgaiak aldizkaria abiarazo dabe

Bizkaie! 2013-03-25 16:46

Ikusgaiak aldizkariak orain arte egindakoari jarraipena emoteaz gan, Euskal Herriko ikus-entzunezko sortze-lanaren inguruko pentsamolde kritikoa birsortzeko nahia dauen aro barri bat abiarazoko dau. Holan, euskal zinema eta euskal ikus-entzunezkoen produkzinoaren inguruan gune akademikoaren erreferentzia-puntua izan nahi dau nazinoarte mailan be.

Al Di Meola eta Gonzalo Rubalcaba, Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldian

Bizkaie! 2013-03-25 14:48   Musikea

Al Di Meola gitarra-jotzaile estatubatuarra eta Gonzalo Rubalcaba pianista kubatarra Getxoko 37. Nazinoarteko Jazzaldiko kontzertu nagusien eskaintzeari gehitu jako. Horrrezaz gan, Wynton Marsalis eta Jazz At Lincoln Center Ochestra, Ignacio Berroa eta Stacey Kent musikariek joko dabe Algortako Biotz Alai plazan garagarrilaren 3tik 7ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo eta Bizkaiaren izena Himalaiara eroango dabe Txikon, Madariaga eta Tamayok

Dabi Piedra Robledo 2013-03-25 13:51

Azkue Fundazinoak babestuta, Lhotse eta Nuptse mendietara igoteko helburuagaz urtengo dabe bihar hiru mendizale bizkaitarrek. Teknologia barriak erabilita, euskerea zabaltzeko asmoz doaz Himalaiara Alex Txikon, Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayo, mendizaletasuna ulertzeko beste modu bat aldarrikatzeaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Egunotako kurutze bidean, zuhur ibili kaminoetan!

Markues 2013-03-25 13:17   Begi betegarri

Euskaltzaleak aktibau eta antolatzeko apustua berretsi dau Euskaltzaleen Topaguneak

Bizkaie! 2013-03-25 11:20   Euskerea berbagai

Gizarte mobimentu modura egituratzen jarraitzeko kohesinoan eta gizarte eraginean lehentasunak jartea erabagi dabe Topaguneko kideek astegoienean, Durangon, egindako Batzar Nagusian.

Eusko Jaurlaritzearen irrati lizentzia lehiaketearen inguruko eskandalua, irregulartasunak eta euskalgintzari babes eskaerea

Bizkaie! 2013-03-25 10:38

Komunikabideak, euskerearen normalizazinoaren bidean, berebiziko garrantzia daben tresnak dira. Ezin dogu onartu hurrengo 26 urteetan ia erabat espainolez izango dan diala. Legala izango dan benetazko presentzia behar dau euskereak.

Xabier Silveira zazpigarrenez Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle

Bizkaie! 2013-03-25 10:18   Bertsolaritzea

Xabier Silveirak irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketea, buruz burukorik jokatu barik, Julio Soto bigarrenari hogei puntuko alde atera eutson eta. Silveira eta Sotogaz batera, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez zuzenean sailkatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusirako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Durangaldeak txiri-txiri... txispotsa!

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-03-25 09:38   Bertsolaritzea

Durangaldekoek irabazi dabe XXI. BBK Sariketea. 19 urtera artekoetan 7 puntugaitik gainetu jakezan Ipar Uribekoak, baina bueltea emon eutsien 25 urtera artekoetan. Azkenean, puntuak joan-etorrian ibili ostean, Durangaldeak 412 batu zituan eta Ipar Uribek 385.

Arabako txakolin uzta barria aurkeztu dabe Kexaan

Bizkaie! 2013-03-22 14:57   Jan edanak

Aurtengo Arabako Txakolina JDak sekulako produkzino errekorra lortu dau mahatsaren % 45eko igoereagaz. Gainera, mahatsaren kalidadea bikaina da, garaiko gaixotasunakaz apenas sufridu dauelako (mildiu, oidio). Hego-haize ugariek mahastien osasuna bermatu dabe eta erabagigarriak subertatu dira prozesu begetatiboan.

Aurrekontua txikitu arren, eskaintzeari eusten deutsie EHUren Udako Ikastaroek

Dabi Piedra Robledo 2013-03-22 14:29   jardunaldiak

Gizartean sortzen diran kezka eta eztabaidei erantzutea da Udako Ikastaroen helburu nagusietako bat, horregaitik, urtero ahalegina egiten dabe pil-pilean dagozan gaiak aukeratzen. Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak esan dauenez, termometro sozial eta kultural bikaina dira gure ikastaroak. Udako Ikastaroakaz, urtean zeharreko eskaintza akademikoa osotuten dogu.

'Ludi honen bestaldez', Lauaxetaren olerkiak gaur egungo idazkeran irakurgai

Bizkaie! 2013-03-22 12:10   Kulturea

Ludi honen bestaldez Estepan Urkiaga Lauxeta-ren poema bildumea argitaratu dau Labayru Ikastegiak. Laukizko olerkariaren testuak gaurko idazkerara ekarri ditue Adolfo Arejita, Sebastian Gartzia, Antton Mari Aldekoa, Xabier Boveda eta Alberto Errazti ikertzaileek.

Rober Garay artisteak Arte Bruttoko arte-lan bat sortu dau, Basajaun izaki mitologian oinarritua

Bizkaie! 2013-03-22 11:54

Basajaunaren Ibilbidea naturgune pribatua da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen ikuspegi zoragarriak ditu. Sano berezia dan gune horretan Rober Garayk Basajauna (Bx4) arte-instalazinoa sortu dau, inguruan berak batu dituan askotariko landareak erabiliz. ArteBrutto Naturalis Begeto Mitikoak izeneko seriearen lehenengo piezea da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak Ipar Irlandatik datorren erakusketa interesgarria zabalduko dau

Bizkaie! 2013-03-22 10:45   Kulturea

Ipar Irlandan eta Ipar Irlandaren gaineko gatazkeari buruzko ikuspuntu eta esperientzia ugari batu ditue. Erakusketa honek istorio desbardinak erakusten deuskuz zenbait objekturen argazkien bidez. Argazkiek objektu bakotxari jagokon azalpen etiketa bat izango dau, objektuaren jaubeak idatzitako azalpena erakutsiz.

Mikel Tabernak 60ko hamarkadako giroa jaso dau 'Alkasoroko benta' bere lehenengo nobelan

Bizkaie! 2013-03-22 10:14   Kulturea

60ko eta 70eko hamarkadan bizitakoak jaso ditu Mikel Tabernak bere lehenengo nobelan, Alkasoroko benta-n (Susa). Gaztaroan bete-betean ezagututako aldaketa giroa dau ardatz liburuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Park Chan-Wookek inaugurauko dau XIX. Fant Hollywooden egin dauen lehenengo lanagaz, 'Stoker' filmagaz

Bizkaie! 2013-03-21 17:32   Barriak

Park Chan-Wook zuzendari korearra Bilbora etorriko da maiatzaren 3an, Hollywooden egin dauen lehen proiektuaren, Stoker filmaren aurre-estreinaldian parte hartzeko. Mia Wasikowska, Matthew Goode eta Nicole Kidman protagonista izango dituan thrillerra maiatzaren 10ean helduko da Estadu osoko zinema aretoetara.

Durangaldea eta Ipar Uribe aurrez aurre Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalean

Bizkaie! 2013-03-21 16:28   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketearen finala barikuan, martiaren 22an, egingo da eta Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeak aurrez-aurre izango ditu, biek gainditu baititue sailkatze frogak eta finalaurrekoak. Finala iluntzeko 19:00etan egingo da Bilboko Kafe Antzokian eta sarrerea doban izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musikea, jantzea eta artea, 24. Xiru jaialdian

Bizkaie! 2013-03-21 14:56   kulturbiz

Gotaine-Iribarne herriak hartuko dau Xiru jaialdia, martiaren 22tik 24ra bitartean. Kanpotik jinik lelopean, Portugal, Afrika eta Indiatik etorritako artistek euren lanak erakutsiko ditue jaialdiaren 24. edizinoan. Kulturearen unibertsaltasuna, sorkuntzea eta euskerea sustatzea dira festibalaren helburuak.

Bizkaiko jantzen irudi eta soinuak batu ditue Bilboko Euskal Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-21 13:56   Kulturea

Bizkaian jantzea eta musikea biztanleen eguneroko bizimoduko osogai garrantzitsuak izan dira, eta hainbat ospakizunetako ardatz dira gaur egun be. Jantzok hurretik ezagutzeko erakusketea antolatu dabe Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Jantzarien Biltzarrak, Bizkaiko jantzak eta jantzariak.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Durango Ardo Saltsan feriak 52 upategi batuko ditu

Bizkaie! 2013-03-21 13:32   Jan edanak

Durango Ardo Saltsan azoka eno-gastronomikoa egingo da datorren zapatuan, martiaren 23an, Durangoko Landako Gunean; seigarren edizinoan 52 upategik parte hartuko dabe eta 140 ardao marka izango dira erakusgai. Bestelako produktuak be izango dira, besteak beste, orioa, pernil iberikoa, izokin eta hegaluze ketuak, tomate iberikoa, gaztaiak, antxoak eta kafea.