Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea 2026. Gotaine - Irabarne.
2026/10/10 17:00
Gotaine-Irabarneko Herriko Gelan. |BertsolaritzeaErosi sarrerak hemen.
'Todo terminará para Navidad'. EL RAYO MISTERIOSO.
2026/10/10 20:00
Bilboko La Fundicion Aretoan. |AntzerkiaHiru hamarkadatatik gorako jardunbidea dau Grupo Laboratorio de Teatro El Rayo Misteriosok, Argentinako eszena independenteko erreferentziazko konpainietakoak. Lengoaia eszeniko barriak ikertzea eta barrikuntzearen eta esperimentazinoaren alde eten barik egitea ditue bereizgarri taldearen lanek eta ikuskizunen sorkuntzea eta lan pedagogikoa eta kulturea zabaltzeko eginkizuna buztartzen ditue.
Jardunbide horretan zehar, hogei bat ikuskizun egin ditue, 1.500 emonaldi baino gehiago aurkeztu eta Europatik eta Latinoamerikatik birak egin ditue, nazinoarteko jaialdi entzutetsuetan parte hartzen. Sari garrantzitsuak irabazi ditue, bai Argentinan, bai Espainian, eta, horreen eskutik, konpainiaren ospea sendotu egin da, haren antzerkiak, konprometiduak eta indar adierazkor handikoak, ikusleak zein kritikea bereganatu baititu.
Erosi sarrerak hemen.
Taldea
- Testua, dramaturgia eta zuzendaritzea: Aldo El-Jatib.
- Antzezleak: Exequiel Orteu, Marcelo Lavatelli, Leticia Beux, Josefina Valdes eta Aldo El-Jatib.
- Eragiketa teknikoa: Maywa Vargas.
- Produkzinoa: El Rayo Misterioso.
- Iraupena: 75 minutu.
Musekintza. Magia. JON ZABAL + LUR ARANBURU + GONZALO ALBIÑANA + IMANOL ITUIÑO.
2026/10/10 12:00
Muskizen, El Pobaleko Burdinola Museoan. |JardunaldiakDoban.
'AA Aita'. JON PLAZAOLA.
2026/10/10 20:00
Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |JardunaldiakErosi sarrerak hemen.
XX. Mangamore, Amorebieta-Etxanoko Japoniar Kulturearen Jardunaldiak.
2026/10/10 .
Amorebieta-Etxanon. |JaialdiakInformazino gehiago hemen.
XXVIII. Sagar Eguna.
2026/10/10 10:30
Gallartako Blasco Ibáñez parkean. |Azokak
Egitaraua
• 10:30. Artisautza azokea edegitea Blasco Ibáñez parkean. Jarraian, musikarien kalejirea, bertsolarien saioa eta jantza tradizionalen erakustaldiak.
• 13:30. Mikel Garaizabal dibulgatzaile eta sommelierak gidatutako sagardaoa probetako saioa. Garaizabalek produktuaren ezaugarriak eta berezitasunak azalduko deutsee bertaratutakoei.
• 15:00. Herri bazkaria.
• 19:00. Habia taldearen kontzertua Ekoetxean.
• 20:30. Patxi eta Konpaniagaz erromeria eta plaza-jantza Blasco Ibáñez parkean, egunari amaierea emoteko.
Egitarauak kirikoketa erakustaldia be izango dau.
GALDUAK (Arrieta)+ WESLEY & THE BOYS (Nashville, AEB).
2026/10/10 20:30
Mungiako Mungirocken. |MusikeaDoban.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea 2026. Agurain.
2026/10/11 17:00
Aguraineko Lezao Kiroldegian. |BertsolaritzeaErosi sarrerak hemen.
XX. Mangamore, Amorebieta-Etxanoko Japoniar Kulturearen Jardunaldiak.
2026/10/11 .
Amorebieta-Etxanon. |JardunaldiakInformazino gehiago hemen.
XVI. Tracking Bilbao. 'Ultrahow'. MIGUEL NOGUERA.
2026/10/11 19:00
Bilboko BBK Salan. |AntzerkiaUrriaren 3rako iragarritako ikuskizuna, uriolakaitik ezin izan zanez egin, indarbarrituta dator orain Bilbora.
Erosi sarrerak hemen.
'Arriskuan dagoen toponimia: izenak, paisaiak eta gizarte aldaketak'. Hizlaria: Unai Zaballa Euskaltzaindiaren teknikaria.
2026/10/13 19:00
Bilbon (Euskaltzaindiaren egoitzan / Plaza Barria 15). |BerbaldiakErretratua: Unai Zaballa, Monike Egia eta Zuriñe Goitia.
Lied Arriagan. RAFAEL FINGERLOS ETA RUBÉN FDEZ. AGUIRRE.
2026/10/13 19:30
Bilboko Arriaga Antzokian. |MusikeaRafael Fingerlos baritono austriarrak eta Rubén Fdez. Aguirre pianista bilbotarrak maitasunean dan hutsuneari buruzko askotariko musika-ikusmoldeak kontrajarten ditue kontzertuan.
Bad Bilbao 2026. SIMONE AZZU & MARTINO CORRIAS.
2026/10/16 21:30
Bilboko Campos Eliseos Antzokian. |MusikeaPerformance berezia antzerkia, musika elektronikoa eta poesia buztartuz.
Erosi sarrerak hemen.
'Camino Diablo'. SUSAN SANTOS.
2026/10/16 20:30
Bilbon, D8 Sorkuntza Faktorian (Cordeleria, 11). |MusikeaErosi sarrerak hemen.
'Arriagaren Aterkia'.
2026/10/17 18:00
Bilboko Arriaga Antzokian. |AntzerkiaFamiliarentzako musika-ikuskizuna da Arriagaren Aterkia, poetikoa eta onirikoa, eta alkarregaz bultzatu dabe Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Alkarteak. Juan Crisóstomo de Arriagaren —euskal musikari enblematikoa, «Euskal Mozart» izenez ezagutzen dana— partitura ahaztuen eta aterki baten irudimenezko topakuntzatik sortu da obra hau. Objektu magiko horretatik abiatuta, musikalak bidaia berezi proponiduten joandakoetan, denporearen joanean eta bizitearen etapa askotan barrena, beti bere Bilboko euripean. Istorioak umezaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa zeharkatzen dituan personaje bati segiduten deutso, musikeak eta gomutek denporen eta emozinoen artean bidaiatzeko aukerea emoten deutsen bitartean. Holan, belaunaldien arteko transmisinoaren, irudimenaren eta jarraitutasunaren sinbolo bihurtzen da aterkia.
Obra honek Arriagaren musika-ondarea eta Bilbo bera omentzen ditu, uriko elementu ikoniko ugari txertatuz: kale bustiak, itsasadarra, baldosak, uriolak, ontziolak edo zirgariak. Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria konpositoreek sortutako soinu-unibersoan batzen da hori guztia eta Arriagaren doinurik ezagunenetako batzuk be sartu ditue. Bilboko Koral Alkarteko talde askotako ehun gaztek baino gehiagok hartuko dabe parte ikuskizun kolektibo honetan, Ane Pikaza eszena-zuzendari dala.
Taldea
- Konposizinoa: Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria.
- Libretoa: Leire Bilbao.
- Musika-zuzendaritzea: Aitor Biain.
- Eszena-zuzendaritzea eta eszenografia: Ane Pikaza.
- Abesbatzak: Bilboko Koral Alkarteko Umeen Korua, Bilboko Koral Alkarteko Prestakuntza Koruak, Eskolan Kantari proiektuko Koruak.
- Abesbatzaren zuzendaria: José Luis Ormazabal.
- Orkestrea: Hari, haize, perkusino eta elektronika-ensemblea.
- Sopranoa: Ibone Sardón.
- Antzezleak: Loli Astoreka, Leire Ucha eta Itziar Manero.
- Baritonoa: Julen García.
- Argien diseinua: David Bernués.
- Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
- Kolaborazinoa: Arriaga Antzokia eta Bilboko Koral Alkartea. Bilboko Koral Alkarteak Laboral Kutxaren laguntzea dau produkzino honetarako.
- Ikuskizuna euskeraz, gaztelaniazko eta ingelesezko gaintituluakaz.
ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN.
Erosi sarrerak hemen.
