
55. Bilboko Liburu Azokea.
2025/05/30 - 2025/06/08
Bilboko Arenalean. |AzokakBilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, Kutxabanken babespean, hamar aurkezpen eta literatur hitzordu hartuko ditu maiatzaren 27tik bagilaren 9ra, Arenalean dagoan Liburu Azokearen barruan.
Udal Areto Nagusiko topaketak 19:00retan izango dira eta konbidapenak aldez aurretik erreserbau beharko dira hemen.
Hainbat egilek euren azken lanak aurkeztuko ditue: Nazareth Castellanosen El puente donde habitan las mariposas gaur, maiatzak 27; dauela gitxi Letren Asturiasko Printzesa Saria jaso dauen Eduardo Mendozaren Tres enigmas para la organización maiatzaren 30ean, barikua; Manuela Carmenaren Imaginación la vida bagilaren 2an, astelehena; Juan José Millásen Ese imbécil va a escribir una novela bagilaren 3an, martitzena; Fernando León de Aranoaren Leonera bagilaren 4an, eguaztena. Aurkezpen literarioen zikloa amaitzeko, Guillermo Arriagak El hombre aurkeztuko dau bagilaren 9an, astelehena.
Bidebarrietako Liburutegian Literaturareagaz egindako topaketa honeek egileen arteko hiru alkarrizketagaz eta Begiradak zikloaren barruko topaketeagaz osotuko dira. Maiatzaren 28an, eguaztena, César Pérez Gellida eta Dolores Redondok mystic noirari buruz hausnartuko dabe; maiatzaren 29an, eguena, Mircea Cere eta Luisa Etxenikek haren azken lanak, Theodoros eta Cuerdas, alderatuko ditue; bagilaren 5ean, eguena, Juan Cruz Ruiz eta David Uclések Secreto y pasión de la literatura eta La península de las casas vacías, euren lanei buruz berba egingo dabe; eta bagilaren 6an, barikua, Clara Usón eta Eider Rodríguez izango dira Miradas: Errenderitik topaketaren protagonistak, Idoia Jauregik moderatua.
Bidebarrieta Kulturgunean egingo diran hitzorduez gan, Udalak etxola bi izango ditu Areatza Pasealekuko Liburu Azokean: batean, udal argitalpenak egongo dira salgai, eta, bestean, Bilboko Udal Liburutegien Sareak Fondo Bilbao liburu erakusketea jarriko dau. Berton, 2023 eta 2024 bitartean uribilduari buruz bilbotarrek eta/edo uriko argitaletxeetan editatutako liburuak dagoz.
Bilboko Udalaren laguntzeagaz Euskadiko Liburu Ganberak atonduta, aurtongo Liburu Azokeak 56 etxola izango ditu maiatzaren 30etik bagilaren 8ra bitartean.
Programazinoa
- Gaur, maiatzak 27: Nazareth Castellanosen aurkezpena: El puente donde habitan las mariposas.
- Maiatzak 28: Diálogo sobre literatura y crimen: El mystic noir se enfrenta al Gellidismo extremo. Cesar Perez Gellida & Dolores Redondo.
- Maiatzak 29: Theoros & Cuerdas, Mircea Cartarecur eta Luisa Etxenike.
- Maiatzak 30: Eduardo Mendozaren aurkezpena: Tres enigmas para la organización.
- Bagilak 2: Manuela Carmenaren aurkezpena: Imaginar la vida.
- Bagilak 3: Juan José Millásen aurkezpena: Ese imbécil va a escribir una novela.Bagilak 4: Fernando León de Aranoaren aurkezpena: Leonera. Felix Linaresegaz alkarrizketea.
- Bagilak 5: Juan Cruz Ruizen eta David Uclésen arteko alkarrizketea.
- Bagilak 6: Begiradak alkarrizketea: Errenderitik, Clara Usón eta Eider Rodriguez. Idoia Jauregik aurkeztua
- Bagilak 9: Gillermo Arriagaren aurkezpena: El hombre.

'Ile guztia begien aurrean'. EVA RAYA + SUSANA GÓMEZ GARCÍA.
2025/06/03 - 2025/06/27
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Bilboko egoitzan. |ErakusketakErakusketea Foru parlamentuak eta EHUko Arte Eder Fakultadeak Leioako campusean trebatutako artista gazteei bultzadea emoteko daben akordioaren barruan dago. Eva Rayak eta Susana Gómez Garcíak alkarregaz asmau daben Ile guztia begien aurrean erakusketea egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. Erakusketak ikasle biek EHUko Arte Ederren Fakultadeko azkenengo Pintura Masterrean egin dituen lanen aukeraketea batzen dau.
EHUko Pintura Masterreko ikasle horreen erakusketea bagilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Ordutegia: 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura.

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.
2025/06/05 - 2026/01/31
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakPilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

Gure Zirkua.
2025/06/06 - 2025/06/08
Amorebieta-Etxanon. |Bestelakoak- Bagilak 6: 17:00.
- Bagilak 7: 12:00 eta 17:00.
- Bagilak 8: 17:00.
Sarrerak hemen.

Arbola Fest 2025. Transizino ekosozialean dagoan mundu baterako arte bizien jaialdia.
2025/06/11 - 2025/06/15
Iruñeko Antartika Kultur Containerren. |JaialdiakInformazino gehiago hemen.

Gure Zirkua.
2025/06/13 - 2025/06/14
Amorebieta-Etxanon. |Antzerkia- Bagilak 13: 19:00.
- Bagilak 14: 12:00 eta 17:00.
Sarrerak hemen.

Gau Zuria 2025
2025/06/13 - 2025/06/14
Bilbon. |ErakusketakBilboko Udala uriaren fundazinoaren 725. urteurrena ospatzeko azken zehetasunak prestetan dabil. Bagilaren 15ean izango da. Halanda be, bagilaren 13an eta 14an, Gau Zuriak kultureaz beteko ditu uriko espazio enblematikoenak.
Bilbo eszenatoki handia bilakatuko da, bertoko, estaduko eta nazinoarteko artistek sortutako argi-instalazinoak, diseinua eta teknologia buztartuz.
Gau Zuria Bilboko Udalak bagilaren 15ean egiten dan uriaren fundazinoaren urteurrenaren esparruan atontzen dituan jardueren barruan dago.

XXXVIII. Pasealekuko Udal Kirol Txapelketea
2025/06/18 - 2025/08/01
Gernika-Lumon. |TxapelketakEmon izena hemen.

Azkena Rock Festival 2025
2025/06/19 - 2025/06/21
Gasteizko Mendizabalan. |JaialdiakSarrerak hemen.

Gure Zirkua Eibar
2025/06/20 - 2025/06/22
Eibarren. |Bestelakoak- Bagilak 20: 19:00.
- Bagilak 21: 12:00.
- Bagilak 22: 19:00.
Sarrerak hemen.

Lekeitioko Sormen Astea eta Udako Sormen-egonaldiak
2025/06/23 - 2025/06/26
Lekeition. |Jardunaldiak
Gure Zirkua Eibar
2025/06/26 - 2025/06/29
Eibarren. |Bestelakoak- Bagilak 26: 19:00.
- Bagilak 27: 19:00.
- Bagilak 28: 12:00 / 19:00.
- Bagilak 29: 19:00.
Sarrerak hemen.

XVI. Kortezarra Jaialdiko Kontzertuak
2025/06/26 - 2025/06/28
Gasteizen. |JaialdiakProgramazinoa
- Hilak 26, Artium Museoan:
- 18:30: Mississippi Queen & The Wet Dogs.
- 20:15: The Bellrays.
- Hilak 27, Virgen Blanca Jatetxean goizez eta Artium Museoan arratsaldez:
- 13:30: AC The Band.
- 18:30: Still River.
- 20:15: Anaut.
- Hilak 28, Farelina lorategian goizez eta Artium Museoan arratsaldez:
- 13:30: Trío Bravo.
- 18:30: Olharizu.
- 20:15: Sex Museum.
Kontzertu guztiak doban izango dira.