'Trouble Coming'. LAURA COX.
2026/10/21 21:00
Bilboko D8 Sorkuntza Faktorian. |MusikeaErosi sarrerak hemen.
'Hiru hilketa eta sistema juridiko propioa: Bizkaiko Foru Berria'. Hizlaria: GOTZON LOBERA.
2026/10/21 19:00
Bibon, Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Ibañez de Bilbao, 16). |Berbaldiak
XII. Mareak Jaialdia. 'Ongi etorri'. AMELI.
2026/10/21 18:30
Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |JaialdiakAmeli kontalariek Ongi etorri ikuskizuna aurkeztuko dabe Arrantzaleen Museoan. Amaia Elizagoienek eta Itziar Olaguek euskal ondareko ipuinak, istorioak eta bitxikeriak kontauko ditue, berbak eta musikea erabiliz, umorea, olgetea eta gorputz-adierazpena be izango dira saioaren osogaiak. Ikuskizuna doban da, baina 16 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta.
Zergatik ez gaitu beroak danok berdin itoten?
2026/10/21 19:00
Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. |BerbaldiakBeroak personengan dauen eragina eta beroaren aurreko erantzunean eragiten daben faktoreak aztertuko ditu Naia Ormaza Zulueta, Ingurumen Zientzietan eta Injinerutzan doktorea eta British Columbiako Unibersidadeko doktorego ondoko ikertzaileak.
Loraldia. Bidea Bidean Bide. Literaturea, bertsolaritzea eta musikea.
2026/10/21 19:30
Bilboko Bira Kulturgunean. |BertsolaritzeaLiteraturea, musikea eta bertsolaritzea buztartuta, geroa eta oraina gurutzatuko diran saioi berezia, euskerazko sormen gaztea ezagutzeko, entzuteko eta babesteko aukera ederra.
Gero, Aldiz, Geroaldi.
Lau gazte oholtzan, geroari kontu eta kantuan:
- Peru Irastorza.
- Aner Peritz.
- Maite Sarasola.
- Peru Goioaga.
'Las Nanas según Lorca'. ULTRAMARINOS DE LUCAS.
2026/10/22 20:00
Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Jantzea
Alana. S. Porteroren 'Cosamala' liburuaren aurkezpena.
2026/10/22 19:00
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. |Aurkezpenak
Ura Bere Bidean 2026.
2026/10/22 20:00
Barakaldoko BEC Arenan. |MusikeaUrriaren 22an estreinaldia izango da baina 23an eta 24an be badagoz kontzertuak.
Erosi sarrerak hemen.
'Sidari'. XAKE PRODUKZINOAK.
2026/10/22 20:00
Getxon, Algortako Muxikebarrin. |AntzerkiaESTREINALDIA.
- Zuzendaritzea: Getari Etxegarai.
- Egilea: Kepa Errasti.
- Antzezleak: Getari Etxegarai, Kepa Errasti, Iholdi Beristain eta Hodei Arrastoa.
Musikea Gertu. 'Lerro Paraleloak'. MARÍA RIVERO.
2026/10/22 20:00
Basauriko Social Antzokian. |MusikeaSarrerak salgai irailaren 22an.
'Una historia de Bilbao'. Lander Otaola.
2026/10/23 19:30
Bilboko Arriaga Antzokian. |AntzerkiaEstreinaldia Arriaga Antzokian.
Dagoeneko bueltauko ez dan Euskadi bati buruzko umorez eta nostalgiaz betetako ikuspegia.
Taldea
- Zuzendaritzea: Ramón Ibarra.
- Dramaturgia: Lander Otaola.
- Aktoreak: Asier Hormaza, Lander Otaola.
- Musikea: Iñaki Maruri.
- Soinu-espazioa: Oizeder Mayo.
- Kartela eta argazkiak: Xabi Albizu, KOA films.
- Produkzinoa: Aitato Producciones.
- Lankidetzea: Teatro Arriaga.
Erosi sarrerak hemen.
'La Macanita'. ORO MOLIO.
2026/10/23 20:00
Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |JantzeaAurkezpena Euskadin.
'Gora Liburutegiak!'.
2026/10/23 17:30
Gernika-Lumoko Udal Liburutegian. |BertsolaritzeaUrriaren 23an Liburutegien Eguna dala eta, Gernika-Lumoko Kultur Etxeak familia jarduera berezia atondu dau Lilibertso Alkartearen eskutik liburutegien balioa modu alai eta dibertigarrian erakusteko.
Ekimena herritarrei liburutegien garrantzia helarazoteko sortu zan, ez bakarrik ezagutzak eskuratzeko gune lez, baita edade guztietako personak kulturagaz batzedko gune lez eta giza prestakuntzea eta bizikidetzea hobetzeko tresna lez be.
